Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kanbio 1 iz aldaketa.

Kanbio horrek ekarri du gauza onik eta maleruski gauza txarrik ere...  Herria   2004-07-29

Oraino jauzi berri bat, urte batetik bertzerat, mendetik menderat egin ondoan, funtsean behar bada kanbio ikaragarririk gabe.  Herria   2004-01-15

2 (ekonomian) trukea.

Kanbioa diruaren unean uneko balioaren finkapena da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 74. orr.

Kanbio Etxeetan dolar edo fula batengatik 26 peso ematen dituzte.  Berria - Mundua   2004-10-28

Ikusten denez, kanbio-eragiketek beti berdindu behar diren sarrera eta irteeren kontua osatzen dute.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Diru berriaren eta diru zaharraren arteko kanbio-neurriak behera egin duenez, [...].     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 80. orr.

Euroak sendo eutsi zion dolarrarekiko kanbio tasari.  Berria - Ekonomia   2004-11-23

Kanbio-tasa berrogei sos-erdi zela ezkutuko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 81. orr.

Kanpotiarrak aldiz, diru kanbio paregabea dela eta, diru iturri.  Herria   2005-03-10

3 (abiadurua aldagailuan)

Autoen abiadura erregulatzeko kaxa automatikoa asmatu zuen, kanbio-kaxa deitzen dena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 23. orr.

Eguraldiaren aldaketa mugitzeko edo datorkeena ekiditeko, kanbio-palanka aparteko eta berezirik ezagutzen ez dugun arren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 358. orr.

4 kanbio izan ipar aldatu.

Uztail eta agorrilean erakustokien bisitatzeko orenak kanbio izanen dira.  Herria   2003-06-12

Lantegiak iduriz ez du dirurik irabazten, zuzendaria kanbio da urtero, sentitzen dute horrela ezin dela luzaz segitu.  Herria   2001-02-01

Nagusien aldetik gauzak arras kanbio dira duela bost urtetik hona.  Herria   2002-12-05

· Izena kanbio urte zaharreko bestentzat  Herria   2002-11-28

5 kanbio letra merkataritza dokumentua, salgai baten erosleak saltzaileari ematen diona, eta eroslea diru kopuru jakin bat data jakin batean saltzaileari ordaintzera behartzen duena. ik letra 8.

Baina mugikariak, hala nola dirua, ordaintzekoak, kanbio-letrak, konpainien akzioak, itsasontziak eta salerosgai-mota oro, mundu osoarenak dira.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 23. orr.

Berez berdin dio dirua edota kanbio-letrak jiratzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Gure aita hil eta gero, itxuraz hark sinatutako zenbait kanbio-letra agertu ziren Lajosen alde.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

Amaitzear baitzuen kanbio-letra batzuk ordaintzeko epea...  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kanbio letra (5); kanbio letrak (8)

kanbioa arautzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus