Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alfabetoko letrak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 79. orr.
Amaierako a letra ia atzemanezina zenez, bazirudien Elizavet zuela izena, ez Elizaveta. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 203. orr.
Lehenengoan X letra zizelatuko dut. Letra hauetatik c, q, v, w eta y erdaretatik hartutako maileguak eta kanpotar izenak transkribatzeko erabiltzen dira bakarrik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 102. orr.
Izan ere, bi letrak osatzen dute bi zenbakia, eta bederatzi letrak bederatzi. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 244. orr.
Orain zenbakia letra bihurtuko dugu, eta horretarako egokitu ezazu zure zenbakia alfabetoan dagokion letrari. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 72. orr.
Ez zegoen ez batak ez besteak letra haiek ondo ebakitzeko modurik. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 42. orr.
Bi lerrotan, lau zutabetara, 42 tamainako letra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.
Urrezko letretan idatzirik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 330. orr.
Arazo inportanteak zituen letrak ahoskatzeko. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 22. orr.
Ez zuen letrarik edo silabarik ezabatzen uzten, alferrikakoak edo desegokiak baziren ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 38. orr.
Letraz letra adierazi nion izena ortografia zaharraren arabera: "Guernica". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.
Ate gaineko iragarki koloretsuari bi letra falta zaizkio, eta beste bat erortzear dago. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 26. orr.
Aldian behin, edalontzia ardoz bete eta letrari letra josten jarritako pasio beraz husten zuen trago bakar batean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 304. orr.
Letra zirilikoen ondoren arabiar zenbakiak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 323. orr.
Ipuinaren izenburuko letra gotikozko kaligrafia. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.
Hogei bat orrialde ziren, hainbat ataletan banatuak, bakoitza bere sail eta azpisailekin, denak letra beltxez, kurtsibaz, azpimarrez, tarte xuriez eta ordenagailuak gisako lanei ekartzen dizkien gainerako miragarriez hornituak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.
Eskuz izkiriatuak ziren, letra handi zuzenetan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 105. orr.
Nire atezaina izan zenaren letra txiki eta aldrebesa. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 112. orr.
Esku-orrietan azaltzen zen testua, letra xeheegiz gainera. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 54. orr.
ik beherago 12. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Hots desberdinak izan ditzaketen letra bakar horiek: g (gato, general), c (cereza, culebra). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 122. orr.
Tileta baztertu eta letra bikoitzak erabiltzea hobetsi zen: rr, dd, ll eta tt. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 154. orr.
Dabiltzu hitzak tz letra konposatua du. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 219. orr.
Halako hitzak letra italikoz idatziko ditugu. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 176. orr.
Esku anonimoren batek letra beltzez idatzita. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 161. orr.
Letra gorriak ontziaren krosko zurian. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 156. orr.
Zuk eta Gordonek Letra Gorriminaren eskuizkribu bat faltsutu behar duzuela? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 147. orr.
Letra kopuru berdina duten hitzez osatutako esaldiak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 96. orr.
Latinetiko historian ulertzen dira hots berari dagozkion letra multzo horiek: v-b (vaca-bajo), c-z (cereza), c-k-qu (culebra, kilo, quiebra). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 122. orr.
Hiru bider errepikatzen dira silabak edo letra multzoak: kakarazaka, kokoriko, [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 27. orr.
Hitzaren barruan silabak eta letra multzoak errepikatzen diren bezalaxe, hitzen arteko kontaktuak ere errepikapena ahalbideratzen du. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 39. orr.
Zera zioten egunkariek letra tipo potoloetan: [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 28. orr.
Ezagunenak letra zopak eta hitz gurutzatuak dira. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 128. orr.
Hitzak letra kateetan ikusten dituzu zureganantz hegan. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 134. orr.
Legearen letrak hil egiten baitu; Izpirituak, berriz, bizia ematen. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 70. orr.
Ikusi orduko ezagutu nuen osaba Feliperen letra. Txillardegi «Putzu», 1999 - 291. orr.
Letra Xabirena da inolako zalantzarik gabe. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 44. orr.
Ez dela nire letra. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 205. orr.
· Zazpi gauza dira, nire agenda txikian letra txukunaz apuntatu ditudanak. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 51. orr.
Juan Bizente Etxegarai eta Santesteban maisuaren letra eta musika. Askoren artean «Rataplan» - 18. orr.
Martxaren musika eta letra. Askoren artean «Rataplan» - 93. orr.
Informazioz osatua dator koadernotxoa: urtean zehar egin diren ekitaldiak, zirkuituaren nondik norakoak, egitaraua, kantuaren letra, grabazioaren irudiak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 64. orr.
Zientziak ala letrak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.
Gure jende xeheak ez ditu letrak estimatu. Eskolapioak utzi, Letrak ikasi nahi nituelako utzi nituen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 83. orr.
Gure letren gailurra ez da Cervantes. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 17. orr.
Nobela honek letra garaikideen panorama errotik eraberritzen du. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.
Euskal letren mundutxo harroputx eta xipotx honetan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 350. orr.
Letra Katalanen Ramon Llull saria. Berria - Kultura 2004-02-05
Bordeleko Letren Fakultatera igorriko nindutela. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 87. orr.
Letra fakultateko jangelan zitatu ninduen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 181. orr.
Alcala Henares-eko Unibertsitateari asko zor diot eta biziki maite dut, bereziki hark eman baitzidan ene lehen gradua, letretan izan nuena. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 34. orr.
Letra klasikoetako agregazioa lortuta. Berria - Mundua 2004-01-31
Utikan, armak baino alde hobea dutela letrak, dioten horiek. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 85. orr.
Horrela, izan gutuna, letra nahiz txekea, hark sinatzen zituen beti, Araujo Lda. enpresaren kudeaketaren erantzukizun oso eta erabatekoa bereganatuz. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 52. orr.
Ehuneko hogei emango lukeela esan dik nagusiak, letrak izenpetuak ekarriz gero. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 130. orr.
Espainiako hartzekodunei hamar mila markoko letrak emanez Holandako zordunen gainean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.
Dirua duen eta letrak hartzen dituen bankaria. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 79. orr.
Espainiarrek hamar mila markoko letrak edukiko lituzkete Frantziaren kontura. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.
Letra protestaturik zegoen ordurako. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 81. orr.
Higigarriak, ostera, hala dirua, nola balioko, kanbio letrak, banku zein konpainien akzioak, ontziak, merkatugaiak oro. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 82. orr.
Eta biziki kontent niz zeren eta Leizaolaren letra bat baitut eskuetan. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 26. orr.
-Amodiozko letra bat, beraz... gizon bati! Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 114. orr.
Harritua nintzen nola Gestapoak ene letra batzuk bildu zituen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 22. orr.
Parentesiak, azpimarrak, letra larriak, letra lodiak, letra etzanak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 149. orr.
Nik hamasei urte dauzkat orduan, eta nire baieztapen berria garbi gera dadin, letra larriz idatzi dut: HARIZTI. Letra larri gorri edo beltz handi-handiz idatziak zeuden, atzealdeko kolore margularen gainean. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 91. orr.
Eduardo hitzaren azpian, letra larri handiak erabiliz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.
Letra handi eta larriz idatzita. Berria - Harian 2005-03-19
Grafikoki ere nabarmentzen du egileak honako adibide honetan, letra larrien bidez. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 103. orr.
Letra maiuskulaz, tinta urdinez. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 148. orr.
letra maiuskulaz idazten den Historia Handiak bere lege propialak izaten ditu. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 105. orr.
Beste paper batean izenpetu zuen, letra maiuskulekin: MONTSERRAT. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 152. orr.
Letra minuskulak ez, maiuskulak bakarrik. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 114. orr.
Zuzentasunez Kulturaz (singularrean eta letra larrian) mintzatzen da, zuzentasunez eta gizalegez ere kulturez (pluralean eta letra xehean) hitz egiten da. Letra xehea nahita eginiko hautua da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.
Poztu nintzen aita santua, honela, letra xehez irakurri nuenean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 146. orr.
Hitz berria edota ezezaguna denean letraz letra irakurtzen dugu hura. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 62. orr.
Dena letraz letra irakurtzen zuen, oso mantso, hitz bat bestearen atzetik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.
Letraz letra, pausoz pauso, hitz batetik beste batera igarotzen gara. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 71. orr.
Batzuetan, siglak letraz letra irakurri eta ahoskatzen dira [...], baina beste batzuetan izen arruntak balira bezala. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 157. orr.
Letraz letra adierazi nion izena ortografia zaharraren arabera: "Guernica". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.
a letra (7); alfabetoko letra (6); azaleko letra (7); b letra (11); c letra (6); d letra (5); e letra (5); g letra (4); h letra (10); hasierako letra (5); i letra (4); idatzitako letra (4); kanbio letra (5); lehen letra (8); lehenengo letra (4); letra beltz (5); letra beltzez (5); letra berriak (4); letra etzana (5); letra etzanez (9); letra ezagutu (4); letra gizon (6); letra gorri (4); letra gorriak (7); letra gorrimina (5); letra gorriminaren (4); letra gorriz (9); letra handi (15); letra handiak (4); letra handitan (10); letra handiz (18); letra irakaslea (4); letra jorran (59); letra katalanen (4); letra larri (10); letra larriak (4); letra larrien (4); letra larritan (5); letra larriz (52); letra larriz idatzi (5); letra larriz idatzitako (4); letra larriz idazten (5); letra lodiz (5); letra mekanografiatuak (5); letra mota (4); letra motak (4); letra multzo (10); letra txiki (10); letra txikia (5); letra txikiagoan (4); letra txikiagoz (6); letra txikian (7); letra txikiz (6); letra xehez (5); letra zuriak (5); letrari letra (5); p letra (4); v letra (5)
azken letrak (4); euskal letrak (5); filosofia eta letrak (7); izenaren letrak (6); kanbio letrak (8); lehen letrak (4); letrak ikasten (6)
letraz letra (19); urrezko letraz (6)
asturierazko letren (10); euskal letren (17); galizierazko letren (5); letren akademia (4); letren errepublika (5); letren sukaldari (9); letren sukaldari xume (5); letren sukaldariak (7)
euskal letretan (6); urrezko letretan (6)