Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kalifikatzaile 1 iz adjektiboez mintzatuz, nolakotasun bat adierazten duena. ik kalifikatibo.

Garapen kontzeptuari iraunkor kalifikatzailea erantsi zaio.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 43. orr.

Ohar bedi, bide batez, matematikariek zenbakiei eskainitako kalifikatzaileen nolakotasuna: hautsiak, absurdoak, ezinezkoak, gorrak, puskatuak, irudizkoak, konplexuak, idealak eta, bukatzeko, traszendenteak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 436. orr.

Berak ere gaztelaniaz hitz egin zuen, niri arrotza egin zitzaidan kalifikatzaile bat erabiliz: borde.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 300. orr.

Baimenduta ez dagoen guztia "pornografikoa" da; kalifikatzaile hau erabiltzen da disidentzia oro, normatik irteten den sexu-adierazpen oro [...] infernura kondenatzen eta zokoratzen saiatzeko. San Frantziskok bere testamentuko idazkeran kalifikatzaile berberak erabiltzen ditu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 41. orr.

2 kalifikatzen duena.

Aldi berean ikuspenaren aldetik zentratua eta konnotazioaren aldetik kalifikatzailea den ikuspuntua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus