Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kalifikatibo izond kalifikatzailea.
Euskaldunen ezaugarritzat zeuzkaten "festazale", "ergel" edo "jainkojale" kalifikatiboen ondotik, [...]. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 243. orr.
O'Clock edo Sherif ezizenak loreak dira Luisi entzun nizkion kalifikatiboen aldean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 74. orr.
San Frantziskok bere burua "ezjakin eta eskolagabe"tzat hartzearen arrazoia, literatura espiritualean kalifikatibo horiek zuten konnotazio espiritualean dago. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.
Ez ditut batere maite kalifikatibo horiek, oso sexistak iruditzen zaizkit eta fabore guti egiten diete emazte idazleei. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 162. orr.