Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zenbat kaiku, esne-ontzi, lera eta trineo, [...] zenbat uztarri eta beste ez ote dira egin urkiaz! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.
Irlanda aldean, gure aurrekoek hemen kaikuak egiten zituzten antzera, esne-pitxarrak egin ohi zituzten han altzarekin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 119. orr.
-Andre Maria Martxoko, behia larrean aseko, kaikua esnez beteko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 124. orr.
Eta esnea artzain-kaikuan bezain bare gelditu zen itsasoa. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.
Botijo-a baino espainolagoak garela esan zuen Azkarragak; hala gara, baina kaikua baino euskaldunagoak ere bai! Berria - Euskal Herria 2004-12-22
Herenegun ardi-larruz janzten zen; kaiku edo brusa bat soinean zuela ikusiko zenuen atzo; gaur txandal batekin dabil. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 34. orr.
Behin baserritar jantzita, behin uniforme bilbotarragoaz, kaiku gorria eta abar. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 87. orr.
Txapela eta kaiku urdin-berde bat jantzita ibiltzen omen da beti kalean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 115. orr.
-Badakizu, umea nola jantzi genuen festetako karrozarako, kaikuarekin eta txapelarekin, olentzeroren ondoan joateko. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 200. orr.
-Tira, ez hadi kaikua izan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 201. orr.
Kaiku hutsa duk. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 214. orr.
Mendi-txangoan zebilen amona aberats eszentriko bat eta bere iloba kaikua. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 170. orr.
Alberto kaiku honek dirutza ederra galdu du San Remoko kasinoan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 236. orr.
Orain badakizu, kaiku horrek. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 108. orr.
Bi kaiku haiek baretu arte egon ninduan ahal nuen otzanen.-Kaiku ergel hori -esan zuen lasai-. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 244. orr.
kaiku handi (4); kaiku hori (3)