Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mably kafetegian nago, sandwich bat jaten. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 32. orr.
Bakarrik nagoenean kafetegietan jateko ohitura gorde dut. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 65. orr.
Bostetarako, kafetegiko pintxoak prest daude. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 17. orr.
Aizu, axola ez badizu, aldatu katea, mesedez -esan zion kafetegiko nagusiari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 25. orr.
Kafetegiak izan dira orain arte nire babesleku bakarrak, jendez beteak eta ongi argiztatuak egoten direlako. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 50. orr.
Sarrera nagusia beheko solairuan dago, eta, horrekin batera, dendak, bi kafetegi eta janari lasterreko hamabost saltoki. Berria - Kirola 2006-04-25
Taberna, jatetxe eta kafetegietako arduradunek erretzaile ez direnentzako egokitu behar dute lokalaren erdia. Berria - Gaiak 2004-11-17
Autopistako zerbitzu guneko kafetegian beste litro erdiko garagardo bana zintzurreratu zuten. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 60. orr.
Hoteleko kafetegiaren terrazan zeuden bilduta. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.
Hoteleko kafetegian gosari apartak zerbitzatzen ditiztek. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 91. orr.
Bermuta hartzera noa treneko kafetegira. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.
Ospitaleko kafetegian. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 68. orr.
Filologiako kafetegi handiaren beste muturreko atetik. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 87. orr.
Aireportuko kafetegian hitz emandako orduan elkartu, eta zaindegira abiatu ziren. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 99. orr.
Han ikusi nituen atzera, kafetegiko erakusleihoan. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 75. orr.
Jatetxe etniko degradatu/amerikanizatuak edo kafetegi korrienteak, salami, arrautza, kafe eta milatan erabilitako olio usainekoak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.
Susmorik ez pizteko, Mosul-eko kafetegi arabiar batean elkartzekotan geratu ginen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 104. orr.
Vienar estiloko hiru kafetegitan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 52. orr.
Billar bat duen kafetegi ttiki bat da Phebe's. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 118. orr.
Kafetegi kateak, jangela pribatuak eta horrelakoak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 32. orr.
Jatetxe eta kafetegi bagoiak. Berria - Ekonomia 2004-06-24
Kafetegi-gozotegi honen antzeko lekuetan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 63. orr.
Geltokiaren aurreko aldapan dauden kafetegi-jatetxe haietako batean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 67. orr.
Lagunak eserita zeuden kafetegi-mahai baten inguruan. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 253. orr.
Okindegi-kafetegiak dira guztiak. Berria - Euskal Herria 2006-01-20
Sorbonako tabako-kafetegian izan zen, taberna hartan elkartu ohi ginen eta. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 153. orr.
kafetegi batean sartu (3); kafetegi batera joan (4); kafetegi batera sartu (5); kafetegi dotore (3); kafetegi txiki batean (3)
hoteleko kafetegian (11); kafetegian idazten (3); kafetegian sartu (4); mably kafetegian (7); sorbonako tabako kafetegian (3)
kafetegiko bezero (3); kafetegiko mahai (5); kafetegiko terrazan (7); sorbonako tabako kafetegiko (3)
kafetegira abiatu (3); kafetegira jaitsi (3); kafetegira joan (13); kafetegira joaten (6); kafetegira sartu (3)
kafetegitik atera (5); kafetegitik irten (3)