Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Meatokietako ustiakuntzaren ondoren, segituan, tropikoko laboreak etorri ziren, europarren kontsumorako denak: azukre-kainabera, kafea, kakaoa, geroago kotoia eta kautxua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.
Kafea ekoizten duen nekazari batek bitartekariak jarritako prezioan salduko du kafea. Berria - Gaiak 2004-03-27
Kafea edo arroza saltzen. Ez al zegoen Amerikan, Asian edo Afrikan kafea egiteko lur egokirik? J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 189. orr.
Kafe gogorra zen, eta senideren bat herrira itzultzen zenean, kiloka ekarri ohi zuen altxorra balitz bezala. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 17. orr.
Kafea ehotzen dut. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 68. orr.
Portugaldik kontrabandoan sartzen zuten kafe xigortua. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 17. orr.
Kafe xigortuaren usaina. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 115. orr.
Orain modan dago dendan erosten den kafe birrindua. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 46. orr.
Aski duzu koilarakadatxo bat kafe, lau bat kikara goxo egiteko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 48. orr.
Bitartean, zoaz kafe baten bila niretzat. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 12. orr.
Libra erdi kafe, 80 florin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 296. orr.
Katilukada baterako adina kafe. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 259. orr.
Kafe-soro gero eta zabalago eta emankorragoak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 189. orr.
Debekatua zegoen kafe-haziak Arabiatik kanpora eramatea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.
Ur beroz betetako kikaretan ipini zuen kafe hautsa. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 122. orr.
Ontzi bat kafe-hauts, eta azukre-zorrotxoz betetako katilu bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.
Egiptotik ekarritako hainbat kafe-zaku saltzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.
Hirian ahaztutako kafe-paketea. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 68. orr.
Filtro berria ezarri, kafe koilarakada batzuez bete, ura gehitu. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 139. orr.
-Kaferik? Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 41. orr.
Egin kafe pixka bat, mesedez! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 109. orr.
Kafe egin berriaren usaina. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 149. orr.
Kafea eskaini zidan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 124. orr.
Kafe asko edateak bihotzekoa izateko arriskua handitzen duela iradoki dute. herria¬
Opil bat kafean bustitzen zuen bitartean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 175. orr.
Kafea basoetan zerbitzatzea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 76. orr.
Margaretek prest zeukan gosaria, opilak gori-gori, kafe usaintsua katiluetan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 122. orr.
Zerbitzari bat sartu zen kafe lurruntsua zekarrela. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 50. orr.
Kafe sendo eta trinkoa prestatzen dute, alea xehe-xehe ehota. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.
Gero, luzamendutan ibili gabe, eta, kafe txepel bat hartu bitartean, dena laburbildu diot. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 312. orr.
Kafe gehien edaten duen lurraldeen artean dago Suedia. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.
Adrianen amak termo batean ekarritako kafea edanez. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.
Amak kikara bat bete zion kafe egin berriaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 155. orr.
Mozkoteak zurrutada bat kafe edan zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 143. orr.
Ondoan, gopor bat bete kafe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.
Pare bat kikara kafe hartu zuen purutxo bat erre bitartean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 237. orr.
Katilukada kafe bero ekarri dik mahaira. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 104. orr.
Horren ondotik, katilu bete kafe edan eta pipa erretzen zuen, Katilu bat kafe bero eta bi aspirina hartu zituen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 368. orr.
Grapparekin bustitako kafearen lakartasuna eztarrian. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 180. orr.
Kafe ustekoari eragiten ari zelarik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 243. orr.
Salda, piperrada, errakia, ardi gasna, pastiza, kafe ta ondoko. Herria 2001-05-31
Kafe hurrupa bat edan zuen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 94. orr.
Kafe-hondarrak mihian eta eztarrian. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.
Adelak kafe kondarrak ematen dizkiolako. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 219. orr.
-Kafe xorta bat hartuko duzu. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 115. orr.
Angiek kafe kikara utzi zuen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 97. orr.
Txapa elektriko batean kafe-eltzea berotzen jarri zuen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.
ik kafeontzi.
Zilarrezko kafe-ontziteriaren aurrean eserita, azukreontzia eskuztatzen ari zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.
Idazkaria sartu zen, erretilu batean kafe-tresneria zuelarik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 183. orr.
Bigarren kafe hartualdia prestatzea erabaki zuten. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 120. orr.
Kafe kolorea zuen edaria hartu zuten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 243. orr.
Galtzetako kafe-orban hau ez neukaan nik saihesterik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 373. orr.
Kafe-iragazki bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.
Kafe-termoak, kanpin-sua. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 84. orr.
Kafe makina goiz osoan jo eta ke ibiltzeko gertu. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 17. orr.
Kafe-makina bat eta portzelanazko ontziteria agerian gelditu ziren. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.
Piano musika entzuten zen kafe-tresnaren soinuarekin nahastua. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 149. orr.
Kafe garaian jendetxoa bildu zen gaztetxean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 49. orr.
-Kafe bat? Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 16. orr.
Kafe bat hartu bitartean lasai hitz egin genezake han. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 27. orr.
Kafe bana geneukan aurrean, artean ketan, atera berri. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 159. orr.
Kafe bana eskatu genuen, berriro ere. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 32. orr.
Kafe on azkar bat naski abiatu aitzin. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 194. orr.
Kafe doble bat jarridazu, mesedez! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 59. orr.
Kafe bikoitza zeraman, berarentzat; tea esnearekin, Josebarentzat. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 179. orr.
Nik kafe expreso bat nahi dut. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 149. orr.
Hiru kafe huts. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 117. orr.
Kafe huts luze-luzea beharko duzu, azukre bakoa. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 54. orr.
Kafe ebaki bat eskatu zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.
Indioilar haragizko sandwich bikoitzak eta kafe izoztuak zerbitzatu zizkigun. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.
Tragoa eman dio kafe irlandarri. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 202. orr.
Makinako kafe bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 397. orr.
Kasinora joan ziren kafe bat edatera. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.
Helduko gara etxera eta kafe bero bat prestatuko dizut. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 163. orr.
Kafe batek burua arintzen lagunduko zidalakoan irten naiz etxetik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 25. orr.
-Kopa bat ala kafea? -galdetu nion. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 50. orr.
Arlote hari nork ematen zizkion kafeak eta whiskiak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 164. orr.
Klararenean hartutako kafea mikazten hasia zitzaidan urdail barnean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 393. orr.
Kobraizkiguzu kafeak eta porrak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 21. orr.
Kafe bat, eskuin, El Labrador izenekoa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.
Brasil kaleko kafe batean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 106. orr.
Habanan barnako frontoi, kafe, kasino eta kabaretetako gau epel-gozoetan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 133. orr.
Kafe bateko terrazan eseri ziren. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 99. orr.
Pariseko kafe gehienetan izaten diren upel-altxagailuetatik hartu zuen ideia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.
Kafe batera joan nintzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 148. orr.
-Kafera joango naiz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 74. orr.
Ikasturte amaierako bidaiaz akordatzen zinen, Amsterdamgo kafe gorrian biok bakarrik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 126. orr.
Aldizkaria kafe-mahaiaren gainean utzita. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 82. orr.
Kafe-terraza batean jarririk. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 21. orr.
Nire interesak defendatzen ditut bai kafe-teatroan eta baita kalean ere. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.
Zenbait gauetan, Andres kafe-kontzerturen batean sartzen zen, kantari eta dantzarientzako oholtza duten horietako batean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.
· Piano-kafe batean hasi nuen karrera profesionala. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.
Village Voice aldizkarian aurkitu dut ziber-kafe baten helbidea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 18. orr.
Hobe duzu kafe aleak xehe-xehe egitea, morteiruz zanpatzea baino. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.
Kafe aleak kontuz txigortu behar dira, su motelean, erre barik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.
Titi puntak, kafe aleak bezalakoxe beltzak larruaren zurian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 54. orr.
Pertsiako arrozaren samurra; Arabiako kafe-ale lehorren kilikaria. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.
Izan ere, Vienan kafe-etxeak bezala Marseillan kafe denda bat jarri baitzuten urte batzuk lehenago [...], Egiptotik ekarritako hainbat kafe-zaku saltzeko, eta harrera ezin hobea izan zuen ale haiekin egiten zen edabe beltzak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.
Horra hor Kirxa, kafe etxeko nagusia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 47. orr.
Kafe etxeko nagusi luze, flakoxta eta goibela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.
Kafe etxeko bezeroak pozarren zeuden. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.
Edozein bulego edo kafe etxetan, edo agian nightclub batean topo egin nahi genuke harekin, elkarri aurpegira begiratu eta besarkatzeko. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 28. orr.
Senatik hurbil, rue des Lavandières-eko kafe-etxe txiki batean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 316. orr.
Ordutik aurrera kafe-etxeak literaturaren eta politikaren mundu txikiak izan ziren Vienan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.
Joko baketsuak edota kafe etxean nargile erretzea nahiz karta jokoan aritzea, beste xederik ez zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 52. orr.
Iluntasunak hartu zuen kalezuloa eta soil-soilik kafe etxearen argiak osatzen zuen zoruan lauki bat. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 29. orr.
· Wilkes kapitainak kontatu digunez, bada han estaminet bat; pub antzeko kafe-etxetxo bat dela dio. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 125. orr.
Guk, orduan, azido sulfurikoa eta sosa urturik eltze esmaltatu batean, bisulfatoa lortzen genuen; gero, zoru gainean hozten utzi ondoren, kafe-errota batean ehotzen genuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.
· Bitartean, agurea berbetan hasi zait, hitzak alerik ale xehakatuz, kafe errotatxo baten erara. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.
Portuetakoa inoiz ez duk izaten kafe konpletoa. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 223. orr.
Debekatua zegoen kafe-haziak Arabiatik kanpora eramatea eta kafe-landareak atzerritarrei saltzea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.
Kaldi izeneko ahuntzain bat ohartu zen animalien portaera bitxiaz kafe-landarearen aleak jan ondoren: ahuntzak neke-aztarna guztiak galdu eta pozik gainezka balira bezala hasten ziren salto eta brinko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.
Kafe-landare bat edo beste aldatu. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 190. orr.
Kafe ordua zen eta denak zeuden festan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 20. orr.
Argazkiak egiteko eta lekuaren jabearekin mintzatzeko probestu genuen kafeordua. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 31. orr.
Hormako extintoreari begira ematen zituen Marcosek kafe-orduak, aulkitik altxatu gabe. Kafe-ordua sinbolo erotikoa zela pentsatzen zuen Marcosek. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 110. orr.
Caveamus, igitur, iuvenes dum sumus, kantatzen zuen nik pianoa jotzen nuen kafe-teatroko kantariak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.
Nire interesak defendatzen ditut bai kafe-teatroan eta baita kalean ere. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.
bi kafe hartu (4); bilboko kafe antzokia (25); bilboko kafe antzokian (71); durangoko kafe antzokian (4)
kafe aleak (6); kafe antzoki (14); kafe antzoki gisa (9); kafe antzokia (41); kafe antzokiak (5); kafe antzokian (131); kafe antzokian ariko (8); kafe antzokian aurkeztuko (4); kafe antzokian egingo (6); kafe antzokian izango (6); kafe antzokian joko (6); kafe antzokiaren (5); kafe antzokiko (7); kafe antzokira (6); kafe bana (13); kafe bat eskatu (8); kafe bat hartu (13); kafe bat hartuko (5); kafe bat hartzeko (11); kafe bat hartzen (6); kafe bat hartzera (14); kafe batean (6); kafe baten inguruan (5); kafe baten itzulian (4); kafe beltza (4); kafe bero (9); kafe beroa (5); kafe egin berriaren (5); kafe eltzea (4); kafe eta ondoko (5); kafe eta ondokoa (4); kafe etxe (11); kafe etxea (7); kafe etxeak (4); kafe etxean (11); kafe etxearen (5); kafe etxeko (20); kafe etxera (8); kafe etxetik (11); kafe gehiago (7); kafe hartu (5); kafe hartzen (4); kafe hurrupa (4); kafe huts (8); kafe huts bat (4); kafe hutsa (9); kafe katilu (5); kafe katilua (4); kafe kikara (30); kafe kikarak (5); kafe kikarari (5); kafe landare (4); kafe makina (4); kafe makinaren (4); kafe on (10); kafe on bat (6); kafe ordua (5); kafe pixka (10); kafe pixka bat (10); kafe soroak (4); kafe xorta (4)
katilu bat kafe (4); kikara bat kafe (6); ondarroako kafe antzokian (4)
kafea edan (19); kafea edateko (4); kafea edaten (13); kafea egin (6); kafea egiteko (6); kafea egiten (5); kafea ekarri (5); kafea eskatu (11); kafea eta patxarana (5); kafea hartu (48); kafea hartuko (7); kafea hartzea (6); kafea hartzeko (17); kafea hartzen (36); kafea hartzen ari (10); kafea hartzera (32); kafea prestatu (9); kafea prestatzen (12); kafea zerbitzatu (9)
kafearen bila (4); kafearen zaporea (5)