Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atea jotzeko badago kadentzia eta intentsitate jakin bat. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 15. orr.
Eskuz idazteak beste kadentzia bat dakar, beste erritmo bat. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 208. orr.
Zure ibilera airos hura, zure eskuen kadentzia emea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 125. orr.
Olatuak laburrak dira, kadentzia gozoa dute. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 91. orr.
Zineman berez geldirik dauden irudiak erabiltzen dira, irudi horiek kadentzia erregular batean pantaila baten gainera proiektatuz. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.
Euriak lurra jotzen duen kadentzia betiberdin berberaz.Claudek, besoak dilindan, urrats handi erregularrak eginez, bi itzalei begiratzen zien pozik, ibileraren kadentzian galdua. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 125. orr.
Mintzoa lau segundotik behin ahoratzen nituen mahats aleen mastekatzearen kadentziara ekarriz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.
Ganibetaren kadentziari mingain klaska batez lagunduz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 384. orr.
Musika arloko hitza da kadentzia, eta soinu edo mugimenduen erritmo edo errepikapen erregularra izendatzeko balio du. Barne egitura hori behin eta berriro hitz guztietan errepikatzen denean, kadentziaz hitz egiten dugu. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 106. orr.
Bokalak eta kontsonanteak tartekatzeaz gain, beste modu asko ere badaude testu bati kadentzia bat ezartzeko. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 107. orr.
Are harrigarriagoa haren mintza-doinua [...] elkarrekiko lehen urteetan berandu etxeratzen nintzenean bere ahakarrak xamurtzeko ohi zuen kadentzia goxo berekoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 187. orr.
Beti kadentzia bera. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 159. orr.
Segundo bateko kadentzia. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.
Esan beharra dago lan gehienetan (izaera liturgikoa zeukaten lanetan izan ezik) al-andalus-en usaina eta ukitua nabaria zela bai erritmoan bai kadentzietan. Berria - Kultura 2004-08-08
Pianoa bitartekotzat azaltzen da, kadentzia borobila gauzatu eta bi taldeak ulermenera bultzatzen ditu bukaeran. Berria - Kultura 2006-03-28
Aurretik ezarritako eredu bati jarraiki konposaturiko sekuentziek osatzen dute musika kadentzia bat. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 106. orr.
Sarriegiren obren musika senak eta herri kadentziak. Askoren artean «Rataplan» - 83. orr.