Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erritmo (orobat erritma g.er.) 1 iz hots, silaba, taupada edo kidekoen segida batean, indardunak eta indargabeak, luzeak eta laburrak aldizkatzeko era, periodikoki errepikatzen dena.

Nahikoa lan zeukan eskumako hankaz erritmoa markatzearekin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 227. orr.

Oinekin erritmoa eramatea dantzatzea al da?  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 27. orr.

Anek beste break bat egin eta erritmoa bizkortu zuten.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 50. orr.

Noiz nahi zuen erritmoa geldotu edo azkartzea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 136. orr.

Bilbon izango zuen elkarretaratzearen perspektibak areagotu egin zion pausoen erritmoa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 41. orr.

Bihotz taupaden erritmoa bizkortu zitzaion, garondoko kilikadura areagotu, nerbioak dantzan jarri.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 182. orr.

Bihotza azkartu zaizu eta arnasaren erritmoa aldatu.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 77. orr.

Erritmoa markatzen dute hots errepikapen hauek, halako pisu berezia emanez hitz jarioaren zolitasunari, behin eta berriz jotzen duenaren eraginkortasunarekin.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 42. orr.

Tapatekoak ematen zizkion bolanteari irratsaioan jarritako musikaren erritmoari jarraituz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 130. orr.

Niregandik apur bat urrundu eta lizunki mugitzen hasi zen, airea betetzen zuen musikaren erritmora.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 66. orr.

Berez, 3/4 konpasa dana, baltse erritmokoa, Rufinok ez eban zan moduan joten, konpas batzuk janaz eta erritmoa bere erara egokituaz baino.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 68. orr.

Musika militarraren erritmoan, xanpain botilak ireki zituzten aretoan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 80. orr.

Ni liluraturik geratu nintzen erritmoen eta kontrarritmoen kateatze harekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.

Mokorrei eraginka hasi nintzen, azkar eta erritmoz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 102. orr.

Definizio honetara ongien egokitzen den adibidea musikarena da, bere erritmozko osagaiaren bitartez emozio zuzenekoenak, emoziorik bortitzenak eragiten dituela esaten baita.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 257. orr.

2 irud/hed

Pentsatzen zuen Marcosi ez zitzaiola otu zaharrek beste erritmo bat dutela; ez dela guztia arineketan egin behar.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 41. orr.

EHUn hasiak gara lanean, baina zentro bakoitzak bere erritmoa du. Trenaren erritmoan ohitutako neska zen: pixkanaka, geltokiz geltoki.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Ni baino gizon zuhurrago eta ikasiagoek historian bilbe bat, erritmo bat, aurrez erabakitako egitura bat bereizi dute.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 308. orr.

Panathinaikosek partidaren erritmoa mantendu zuen, erraz saskiratuta (60-48).  Berria - Kirola   2004-12-02

Pirinioetako lehen etapa, lehen malkar pikoak, eta lehen entresaka: Jan Ullrich atzera US Postalen erritmoa jarraitu ezinda.  Berria - Kirola   2004-07-17

Bizikletak ematen dio erritmoa eta lotura nobelari.  Berria - Kultura   2004-04-24

Egoera horrek erloju politikoa eta soziala erritmo berean jarri behar direla erakusten du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-02

Egia esan, erabat urbanoak diren denboretan, erritmoetan, gabiltza.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 102. orr.

Zerk egiten du pertsonaia bat interesgarri, zerk ematen dio testu bati zinezko bizitasuna, non demontre aurkitu behar da istorio horrek duen erritmoa, tempo-a.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 13. orr.

Itzuliko ote naiz egunero idaztearen diziplinara, gauza izango ote naiz orain arteko erritmoa gordetzeko?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 252. orr.

Eten egin du bere lanaren erritmoa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 51. orr.

Filma editatzeko orduan erritmoa eman ahal izan diot.  Berria - Kultura   2004-12-10

Ivanovicek entrenamenduen erritmoa gogortzea erabaki du.  Berria - Kirola   2004-02-11

Erritmoa hartu orduko, itzuli behar!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 93. orr.

1985az geroko petrolio gordinaren kontsumoaren gorakadaren erritmoari (%1,6 urteko) eusten bazaio, prezio errealek laster egingo dute gora.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

Bizitzaren erritmoak ikuskera jakin bat eragiten du; ikuskerak, berriz, bizitzaren erritmoa markatzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 112. orr.

Gatzik ez zuen, gaizki antzezten zuten, erritmoa falta zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 74. orr.

Erreforma ekonomikoen erritmoa bizkortzeko promesa egin dute.  Berria - Mundua   2004-03-27

Egungo erritmoan kontsumitzen jarraitzen bada, 40-50 urtean bukatu egingo da petrolioa.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

Inportazioen hazkundearen erritmoa, bolumenean, urteko %10 ingurukoa zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

Jendea ez da bizi beharrerako soilik, gu bezala, beste erritmo bat dute, humanoagoa edo.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 106. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Erorialdi eta susperraldien erritmo ziklikoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 315. orr.

Lan horretan ondo laguntzen du erritmo errepikakorreko musikak.  Berria - Kultura   2004-11-10

Basamortuko Tuareg horien kantu eta erritmo baketsuak atsegin handiz ditugu gozatu.  Herria   2004-02-26

Erritmo etnikoak eta doinu zeltiarrak euskal musikarekin nahasten ditu.  Berria - Kultura   2004-07-08

Erritmo naturala, hats berezkoa islatzen bide ziren halaber hondartzan aurrerago aurkituko zuten beste zerbaitetan.     «Kuskue tanden», 2004 - 149. orr.

Ordenagailu baten bidez erritmo sintetikoak sortzen dituzte.  Berria - Kultura   2004-04-03

Erritmo sinkopatuak eta jazz akorde bereziak eskaini zituen, ideia sinfonikoak nola garatu jakin gabe.  Berria - Kultura   2004-03-13

Oldartu gabe, erritmo arin eta jarraikian, zereginari lotu zitzaion mutil gaztea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 400. orr.

Burumakur sartu nintzen bagoian baina trenaren erritmo biziak berehala esnarazi ninduen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 76. orr.

Erritmo biziko lasterketa izan den arren, ez dute markarik hobetu.  Berria - Kirola   2006-03-26

Eguneroko erritmo geldo eta ia geldia gabe, galduak geundeke hemen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 83. orr.

Anek erritmo astuna markatzen zuen bonboaz eta baseaz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 21. orr.

Hasieran hartutako erritmo onarekin jarraitu genuen, eta Arraun Lagunak-en aurretik helmugaratu ginen.  Berria - Kirola   2004-09-11

Jarduera horietan trukeak, kasurik hoberenetan, ekoizpena aldatzen den erritmo berean aldatzen baitira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.

Berbak izugarri luzatzen ditu, denbora erreala eta bere barnekoa erritmo ezberdinetan balihoaz bezala.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 10. orr.

Bi hatz erakusleez, erritmo beti berdinean, teklak bizkor ez baina seguru sakatuz.     «Kuskue tanden», 2004 - 119. orr.

Metal puska merke sentitzen du bere burua, eta neskak erritmo beti bateko hartaz, etenik gabe, lantzen, urratzen duela.     «Kuskue tanden», 2004 - 207. orr.

Metal industrialak ordezkari ugari ditu munduan, baina Euskal Herrian, aldiz, oraindik talde gutxi ausartzen dira gitarra, baxu eta bateria bortitzei ordenagailu bidez sortutako erritmo programatuak gehitzera.  Berria - Kultura   2004-06-05

Erritmo neurtuak eta urrats bixi-bixiak gorputz osoari jabaldura eman diote.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.

Murgilduta bizi garen erritmo zoroak sortarazten digun denbora falta zaigulako sentsazio horrek.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 93. orr.

1868tik aurrera, industrializazio eta antolamendu ekonomiko moderno baten oinarriak ipintzen hasi zen estatua, XVII. mendeaz geroztik Europa merkantilistak urratu zuen bide beretik, erritmo azeleratu batez ordea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Lastertasun, tempo, azentu, erritmo jakin bat duen eredu musikalean.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 56. orr.

Oixtian aipatu dudan "monotonia" erritmo lasai eta poetiko bilakatzen ari naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 58. orr.

Obraren taxua guztiz argia da eta bere erritmo hala intelektuala, nola estilistikoa, bateratua da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 18. orr.

Karibeko erritmo guztiak odolean balitu bezala ari zen dantzan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 171. orr.

Galdutako erritmoa lortu, berriz ere, daukadan guztia eman ahal izateko.  Berria - Kirola   2004-10-27

Nire eguneroko erritmoa apurtzen dit.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 83. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erritmo bikoteak (Sonny Below danborretan eta Rod Demick beteranoa baxuan) lan sendoa biribildu zuen ere.  Berria - Kultura   2004-01-25

Erritmo aldaketa hori da zailena.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 58. orr.

Kontsonante- eta bokal-kateak doinu- eta erritmo-ereduetan txertatzen direnean.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 54. orr.

Silaba edo erritmo unitate berean ahoskatzen direlako.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 66. orr.

Erritmo-tipologiari buruzko auziak auzi, agerikoa da euskarak silaba-egitura ona duela, alegia, CVCV egituratik gertuago dagoela beste hizkuntza batzuk baino.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 46. orr.

Captain Nemok doinu eta erritmo paleta zabala erabili du estreinako diskoan.  Berria - Kultura   2004-09-30

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lan erritmo handia zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 203. orr.

Irakurlearen bizitza-erritmoa halakoxea zelako.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 107. orr.

Kantari beltza, soulean, hip-hopean eta beste hiri erritmoetan iaioa.  Berria - Kultura   2004-07-31

Boogie erritmo bat zen, Eligiok, beltz batek nola, berdin-berdin kantatzen zuena.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 26. orr.

Elkarren aurkako asmoak eta bizi-erritmo desberdinak dituzten pertsonen artean sortzen den tirabira hori.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 189. orr.

Baliteke bihotz-taupadak, odol-presioa eta arnas-erritmoa gehitzeak muskuluetara oxigeno gehiago helarazten laguntzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 56. orr.

Haize balek halako arnasa erritmoa eransten zioten isilari, eta aurreko zuhaitzen hostotzan zurrumurru etenkorra eragiten.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 70. orr.

Baratx baina arin ekin zion irakurketari, ibiltzerakoan ere erakusten zuen liraintasuna oroitarazi zidan hots-erritmo lijer halako batez: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 132. orr.

Enpleguen hazkunde-erritmo handi hori enpleguaren prekarizazio gero eta handiago batekin lotua dago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.

Edukiaren eta kontaketa erritmoaren arteko oreka gertatu zenean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 257. orr.

Silaba da hizketa erritmoaren unitate oinarrizkoena.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 73. orr.

Egia da musika-erritmo batek [...] eragin fisikoagoa, ezin itzurizkoagoa duela guregan irudiaren edozein elementuk baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 257. orr.

Ez da hala izaten bestelako arnas-erritmo aldaketekin.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arnas erritmo (3); arte erritmo (3); arteko erritmo (3); baina erritmo (9); baino erritmo (5); baten erritmo (3); bere erritmo (13); beste erritmo (18); beste erritmo bat (9); beti erritmo (3); bizi erritmo (3); da erritmo (6); dira erritmo (3); diren erritmo (3); doinu eta erritmo (3); du erritmo (4); duen erritmo (4); edo erritmo (4); ere erritmo (7)

erritmo aldaketa (26); erritmo aldaketa bat (3); erritmo aldaketak (8); erritmo aldetik (3); erritmo arina (3); erritmo azkarra (5); erritmo bat (13); erritmo batean (3); erritmo bera (3); erritmo berarekin (3); erritmo berari (4); erritmo berean (19); erritmo beroekin (3); erritmo beti (4); erritmo bikotea (4); erritmo bizi (14); erritmo bizi bizia (3); erritmo bizi eta (5); erritmo bizia (47); erritmo bizia eman (4); erritmo bizia eta (3); erritmo bizia ezarriz (3); erritmo bizia jarri (4); erritmo bizia jartzen (3); erritmo biziagoa (3); erritmo biziagoan (3); erritmo biziak (4); erritmo bizian (17); erritmo bizian ari (3); erritmo bizian jokatu (3); erritmo biziarekin (4); erritmo biziari (6); erritmo biziko (10); erritmo biziko partida (3); erritmo bizikoa (5); erritmo bizkorra (3); erritmo bizkorrean (3); erritmo desberdinak (4); erritmo edo (3); erritmo egokia (9); erritmo egokia hartu (3); erritmo egokia hartzeko (3); erritmo egokian (5); erritmo eta (33); erritmo ezberdinak (6); erritmo falta (15); erritmo falta nabaria (3); erritmo geldo (6); erritmo geldoa (3); erritmo gogorra (7); erritmo gogorra jarri (3); erritmo gutxiko (3); erritmo handia (4); erritmo handiko (5); erritmo handikoa (4); erritmo handiz (4); erritmo hori (12); erritmo horiek (4); erritmo horretan (8); erritmo horri (8); erritmo itoa (3); erritmo jakin (3); erritmo lasaia (6); erritmo latinoak (4); erritmo ona (3); erritmo onean (4); erritmo oso (3); erritmo pausatuan (3); erritmo sendoak (4); erritmo sendoak eta (3); erritmo zitala (3)

eta bere erritmo (4); eta erritmo (85); eta erritmo bizi (4); eta erritmo bizia (4); eta erritmo eta (3); ez du erritmo (3); hazkunde erritmo (4); hazkuntza erritmo (3); joko erritmo (3); lan erritmo (8); musikaren erritmo (5); oso erritmo (14); partidari erritmo (3); zein erritmo (3); zen erritmo (7); zion erritmo (4); zituen erritmo (4); zuen erritmo (9); zuten erritmo (5)

arnas erritmoa (3); arnasaren erritmoa (6); aurkariaren erritmoa (3); baina erritmoa (3); bakoitzak bere erritmoa (4); bere bizi erritmoa (3); bere erritmoa (25); bere erritmoa ezarri (3); betetzeko lanen erritmoa (4); bizi erritmoa (5); da erritmoa (4); dut erritmoa (4); duten erritmoa (4)

erritmoa aldatu (9); erritmoa apurtzeko (4); erritmoa apurtzen (3); erritmoa azkartu (3); erritmoa behar (3); erritmoa behar bezala (3); erritmoa bereganatu (8); erritmoa bereganatu zuen (3); erritmoa bereganatzea (3); erritmoa bereganatzeko (5); erritmoa berreskuratu (5); erritmoa bizitu (8); erritmoa bizitu eta (3); erritmoa bizitu zuen (3); erritmoa da (3); erritmoa du (4); erritmoa duela (3); erritmoa ere (5); erritmoa eta (28); erritmoa eurek (4); erritmoa eurek jarri (3); erritmoa ez (7); erritmoa ezarri (9); erritmoa ezartzea (3); erritmoa ezartzeko (7); erritmoa ezartzen (5); erritmoa falta (5); erritmoa galdu (4); erritmoa hartu (18); erritmoa hartu eta (3); erritmoa hartuz (3); erritmoa hartzea (10); erritmoa hartzea falta (3); erritmoa hartzeko (6); erritmoa hartzen (11); erritmoa hartzen ari (3); erritmoa jaitsi (4); erritmoa jarraitu (8); erritmoa jarraitu ezinda (3); erritmoa jarri (3); erritmoa lortu (3); erritmoa mantentzen (3); erritmoa mantsotzeko (3); erritmoa markatzen (7); erritmoa nabarmen (6); erritmoa oso (4); erritmoa sentitu (3); erritmoa zen (3)

eta erritmoa (40); haien erritmoa (3); hazkundearen erritmoa (3); horien erritmoa (3); izan zuen erritmoa (3); jokoaren erritmoa (3); komeni zitzaien erritmoa (4); lan erritmoa (6); lanen erritmoa (6); nire erritmoa (3); oraindik erritmoa (3); partida erritmoa (3); partidaren erritmoa (43); partidaren erritmoa bereganatu (4); partidaren erritmoa eurek (3); pixkanaka erritmoa (3); postalen erritmoa (4); tauk partidaren erritmoa (3); txapelketa erritmoa (4); us postalen erritmoa (4); zaion erritmoa (3); zen erritmoa (5); zitzaien erritmoa (4); zitzaion erritmoa (3); zuen erritmoa (14); zuten erritmoa (6)

bere erritmoak (3); bere erritmoan (11); bere erritmora (4); doinu eta erritmoak (3); duen erritmoan (3); egungo erritmoan (3); erritmoak eta (12); erritmoak ez (4); erritmoan ari (3); erritmoan hasi (3); erritmoan hazi (4); erritmoan igo (3); erritmoaren arabera (3); erritmoaren jabetza (3); erritmoari dagokionez (3); erritmoari eustea (5); erritmoari eusteko (3); erritmoari eusten (5); erritmoari eutsi (17); erritmoari eutsi zion (3); erritmoari jarraituz (3); erritmora egokitu (7); erritmora egokitzea (3); erritmora egokitzeko (3); erritmorik ez (4); erritmorik gabe (6); erritmorik gabeko (4); eta erritmoak (14); eta erritmoan (3); eta erritmoaren (4); eta erritmoaz (3); eta erritmoz (5); haren erritmoan (3); lan erritmoak (3); lehen mailako erritmora (3); mailako erritmora (3); musikaren erritmoan (5); musikaren erritmoari (3); musikaren erritmora (3); nire erritmoan (5); partidaren erritmoari (3); taldearen erritmora (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus