Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Juxtu egunsentia baino lehenxeago, orduan hotzik handiena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.
Nondik bizi? bizitzeko adina juxtu irabazten dut. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 47. orr.
-Juxtu oporrak hasi baino lehentxeago. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 51. orr.
Juxtu kontrakoa esango genuen gutako askok, ni tartean nintzela. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 137. orr.
Baina gaitza, juxtu alderantzizkoa da. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 44. orr.
Beti presaka, beti denboraz juxtu... Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 135. orr.
Juxtu-juxtu izan nuen eskatzeko denbora: [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.
Eta juxtu-juxtu epaia irakurri eta segituan Mona altxatu zen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 12. orr.
Hilabete batzuk egin zizkian hantxe, ez zakiat juxtu noiz arte. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 58. orr.
Hain juxtu horrexegatik, indartsu direlako janzten zituzten adjektiboz gerra kronikak gure prentsaren aitzindari haiek. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 118. orr.
-Hona, hain juxtu, pinturari buruzko zerbait. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 184. orr.
Schumacherrek eraman ninduen bekatuaren paradisura, Schumacherrek abandonatu ninduen gau hartan Tino topatu behar nuen tokian hain juxtu. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 214. orr.
Gaur hain juxtu. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 98. orr.
Hain juxtu ere, honanzkotan, beila batekin topo egin diat. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 65. orr.
Hain juxtu ere edari miserian geundean! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.
Ez dakit hain juxtu ere zergatik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.
Ez zen, hain juxtu ere, hitzordura neraman xedea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 78. orr.
hain juxtu (115); hain juxtu ere (30); juxtu alderantzizkoa (4); juxtu gaur (3); juxtu ibiliko (3); juxtu juxtu (24); juxtu juxtuan (4); juxtu kontrakoa (7)