Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Hogeita hamazazpi minutu behar ditut prestatzeko"; iratzargailuan, justu minutu haiek falta ziren zazpietarako. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.
Justu metro eta erdiko altueran dagoen kutxatilako termometroan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 434. orr.
Gure geltokia kolegiotik "justu 870 pausora" zegoen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 117. orr.
Gudu-lerroa justu bera jaio zen lurraren aurrez aurre zegoela Bidaniako partean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 117. orr.
"Nondik dakik hik justu hidrogenoa eta oxigenoa direla?", esan zidan itxuragabeki. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.
Ez dakit egun hartan justu, baina eguntsu haietan hasi nintzen sentitzen ordutik utzi ez nauten zorabiotxoak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 175. orr.
Erregenetatik hilabetera justu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 105. orr.
Candanchu aldean, Riosetan justu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.
Berdin-berdin zion nik gauza bat esan edo justu kontrakoa [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 95. orr.
Justu momentu horretan, amerikarra hurbildu zitzaidan argazki bat aterako ote nion galdezka. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 157. orr.
Berak ez zuen ezer sumatu; berean ezer ez, haren sukaldean ez da ezer ikusten; justo haren suaren azpian izan da... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 146. orr.
Ipurdia Goioren zakil tentearen justo gainean izan zuenean. Justu jiratzea baino ez genuen egin haien bila itzultzeko, baina Cesare edo Riccardo hura gugana zetorren jada, poltsa eskuan zuela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 372. orr.
Oso justu dabil Kimikan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 161. orr.
Hain justu, katalanak zituen etsairik porrokatuenak. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 32. orr.
Eta, hain justu, horixe gertatu zen arratsalde hartan. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 96. orr.
Leihoa da, hain justu, arima sumatzen saiatzeko bide bakarra, jauregia pribatua delako. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 104. orr.
-Horixe zen, hain justu, behar genuena. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 140. orr.
Ez lanagatik, hain justu, nahiz egia izan oso desatsegina zitzaiola. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.
Hauxe baita hain justu mahats-biltzearen sasoi zabala. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 348. orr.
Aipatutako modu horretan, hain justu, Wendyk aurkikuntza txundigarria egin zuen goiz batean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 34. orr.
Eta historia horrexen lehen urratsak dira, hain justu. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 7. orr.
Hain justu ere, Etxeberri ministroak bere etxolaren luze-zabaletan erakutsi nahi izan zien donapaleutar burugogorrei Erlijioaren indarra. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 107. orr.
Horixe zen, hain justu ere, Jüngerren liburuan gehien gustatzen zitzaidana. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 140. orr.
Justu-justu sartu ziren garaiz, ezkerretara hutsik zegoen ikasgela batera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 337. orr.
Justu-justu saihestu zuen haren tiroa, berriro makurtuz. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 218. orr.
Hark bezala justu-justu idazten eta irakurtzen zekien jendearekin konparatuz gero, jakituna ere bazen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 290. orr.
Justu-justu lortu nuen trena hartzea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 89. orr.
Ogi puska bat ere justu-justu duen errabino batekin errezatzen dugu. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 174. orr.
Pilotak justu-justu marraren gainetik balak bezala boteaz. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.
Afaria amak prestatu zuen, eta Alberto justu-justu iritsi zen esandako ordurako, esertzekotan ginen unean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 194. orr.
Muga, justu-justu, eliza aurrean zegok. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 29. orr.
Neska gazte baten erretratua zen, justu-justu emakumetzen ari zen unekoa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 82. orr.
bake justu (9); epaiketa justu (8); epaiketa justu bat (5); gizarte justu (5); hain justu (743); hain justu ere (84); indarrez justu (4); justu antzean (23); justu eta doi (4); justu ibili (6); justu justu (70); justu justuan (8); justu kontrako (5); justu kontrakoa (30); justu kontrakoa gertatzen (4); justu samar (14); justu une hartan (4); nahiko justu (11); oso justu (7)
epaiketa justua (10); ez da justua (15); jaungoikoa justua (4); justua izan (17); justua izatea (5); justua izateko (4)
gizarte justuago (4)
banaketa justuagoa (4); gizarte justuagoa (4)
justu justuan (8)