Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Paco Rabanne jostun famatuaren museo bat idekiko da ondoko hilabetetan [...] Pasaian. Herria 2003-03-17
Balentziaga bere garaiko jostun handienetakoa bihurtu zuten lanak ikus daitezke erakusketan. Berria - Kultura 2004-07-17
Jostun eta diseinatzaile profesionalak. Berria - Kultura 2004-09-22
Errenteriako Erramun Garzia Zabalegi ofizioko jostunaren gidarizapean. Berria - Kultura 2004-07-20
Aitatxo jostuna nuen, eta batzuetan hemezortzi dolar ateratzen zituen astean. Berria - Kultura 2006-04-18
Gure amari soinekoak egiten zizkioten, edo "Belom jaunarenean" (jostun zahar bat, gaztetan Pisan gure amonaren pretendiente izan zena [...]), edo bestela Tersilla zeritzan josle baten etxean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 120. orr.
Albertori trajeak Vittorio Foa izeneko jostun batek egiten zizkion. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 151. orr.
Monsieur Charron, Parisko jostun handia [...] San Petersburgora gonbidatua zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.
Harritua nintzen nola zitekeen Tsarraren gorteak halako jostun txatxutua etorraraztea Paristik San Petersburgora. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 84. orr.
Sastre-lokarria lepoaren inguruan zuen Minkiewicz jostun txalekoduna. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 34. orr.
Ginok edo Mariok Maccheroni jostunaren traje berria janzten zutenean [...]. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 69. orr.
Txinako hiriburuan, Kaxgar-eko ingurumarian, behin batez jostun bat eta haren emaztea bizi izan omen ziren. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 61. orr.
Jostun bat inguratu eta Lajosek ordaindu gabe utzitako kontu batzuk aipatu omen zizkion. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.
Amerikar jostunek soineko koloretsuak egiten dituzte Europako emakumeentzat, eta jostun europarrek, berriz, soineko ilunak Amerikakoentzat. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 92. orr.
Jostun bat makina batean ari zen lanean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 160. orr.
Hor dira eskularrugileak, eta baita jostun gizonezkoak ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 335. orr.
Egia deskribatu nahi baduzu, egizu modu sinplean, eta dotoretasuna utz ezazu jostunarentzat. Berria - Harian 2005-02-11
Jostun soldataduna izana zen [Hermannen ama] Gehsmack dendetan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 107. orr.
Amak, berriz, ospea zuen jostun bezala, eta lan asko egiten zuen, baita Obabaz kanpoko bezeroentzat ere. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.
Jostun profesionala izan zitekeela, eta horregatik joaten zela Villa Lecuonara, eta ez soilik ezkontza aurreko prestaketa egitearren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 167. orr.
-Aizu, Esther, zu jostuna zara, ezta? Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 30. orr.
Ezagutu dut ere emazteño bat " Sei-Sos " emana baitzioten izengoitia, etxez-etxe luzaz ibilia jostun lanetan, sei soseko jornala hartzen baitzuen, eguerdiko jana bestalde... Herria 2005-07-28
Haren amona jostuna izana zen, denda bat zeukan eta berak landuriko kapelak saltzen zituen. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.
· Esaterako Mary Anny Walkley 20 urteko jostunaren kasua, Londreseko jantzigintza tailer batean beste hainbat langilerekin edonola pilatuta, izugarrizko lanaldiak egiten zituena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 255. orr.
Troparentzat jostun lanetan ari zen neskato hura zen Luisa. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 83. orr.
Amak ere zerbait egin behar zuen semeak mantentzearren eta jostun lanean hasi zen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 31. orr.
Gona bat egin zidan jostun ikastaroan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 197. orr.
Amarekin etorritako jostun ikasleak oihuka hasi ziren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.
Hotzak bere jostun hatzak arraildu ez zitzan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 116. orr.
Andre biek jostun lanabesak zituzten eskuartean, artaziak, hari-jostorratzak eta titareak erpuruetan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 120. orr.
Gure amaren jostun manikiei. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.
Mariok, esker onez, jostun-saskitxo bat oparitu zion hari. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 160. orr.
Chick bere lankide ohia da, Manhattango jostun tailerrean ari zelarik ezagutu zuena. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 84. orr.
Geroago, gure amak jostun agiria jaso zuen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 104. orr.
Jostun diploma zuen, gaztetan eskola batean aterea. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 48. orr.
Gure amaren jostun manikiei. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.
Ba bai, badu, baldin ama batek, Celestina bezain eztei-jostun fina izaki, alaba jartzen badio bidean dirudun baten gutiziari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 100. orr.
Lanean jarraitu zuen Euler-ek, eta idazten, berriz, mutil jostunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 421. orr.
Barruan izango al du oraindik emazte jostuna? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 100. orr.
Pastorala ematen duen herriko emakume jostunen lanaren emaitzek. Berria - Kultura 2004-07-20
jostun bikaina (3); jostun famatuaren (3); jostun lana (3); jostun lanean (3); jostun lanetan (4); jostun ona (4); oso jostun ona (3); parisko jostun (3)
emakume jostunen (3); euskal herriko jostunen (4)