Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tallur 1 iz ipar joskina, jostuna.

Tallur pasatu nintzanean adiskiderik baizik ez nuen, batek haria galdegin, besteak orratza, edo linjeria.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 90. orr.

Block-ean fama ona nuen, nik uste, eta tallurren artean ere.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 98. orr.

Akitua niz, ene osagarriak lan gogorrik ez du jasanen; nahi nuke tallur sartu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 65. orr.

Horra tallur tituluduna naizela, beste edozertara debekatua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 67. orr.

Eta horra tallurren kapoa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 67. orr.

Tallurren komandoan sartuko nintzelakoan nengoen, baina nehori ez nion hitzik salatu hortaz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 66. orr.

Tallurren eta eskalapoin egileen lantegia ere errea izan baitzen, hamabost bat egunez bakea ukan genuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 103. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kapera tallur lantegi bilakatu zuten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus