Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jostalari (87 agerraldi, 42 liburu eta 2 artikulutan) 1 izond jostetan aritzeko joera duena. ik jostari; jostakin; jostakor.

Primateek -jostalariagoak eta bizkorragoak- sexua erabiltzen zuten ez bakarrik umeak egiteko, baizik eta, baita jolasteko ere.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.

Irribarrea ezpainetan zuen beti, jostalaria zen, bizia, alaia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 168. orr.

Begi txiki jostalariak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 162. orr.

Mentxuk begi jostalariez egin zuen ate aldera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 64. orr.

Haien begirada beroak, haien hasperen jostalariak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 26. orr.

Jerusalem, hiri zaratatsu eta zalapartari, hiri jostalari, zure hildakoak ez ditu ezpatak bota, ez dira gerran hil.  Elizen arteko biblia   Is 22,2

Errekastoko ur leiar, inozo, jostalaria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.

Jostalaria zelako zuten gogoko gizasemeek.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 148. orr.

Ez da hego haize jostalaririk iritsi artean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

Galtzerdietan urratu bat zuen neska oroitarazi zioten eta gogoeta jostalarietan murgilduta egin zuen etxerainoko bidea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 49. orr.

Musika matematika da, matematika alai jostalaria,  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 292. orr.

2 (adizlagun gisa)

Jostalari zebilen Letizia, eta mahai azpitik belauna ukitzen zion Jean Clauderi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 55. orr.

Gutizia hark eragindako irribarre onbera bat zebilkion jostalari aho aldean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.

Agudo, ganibeta hatzen artean jostalari, usoei hegaletatik oratzen zien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 384. orr.

Mundu guztiaren ustez, ezin jostalariago aritu zinen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 124. orr.

Senarrarengana hurbildu zen eta paper izkiriatua esku artetik kendu zion jostalari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 138. orr.

3 iz jolasean ari den pertsona.

Ez zela emakume horren jostailu izanen; eta beharrez horrela gertatuko balitz, funtzioak iraultzen jakinen lukeela; jostailu izatetik jostalari izatera eramanen lukeela bere burua.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus