Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jostakin (orobat jostagin g.er.) 1 izond jostalaria, alaia, atsegina.

Bihotz oneko gizona, zerbitzu egilea eta jostakina, oroz gainetik.  Herria   2003-02-27

Jostakina eta zinez alaia, lagun ainitz izan ditu bere bizi laburrean.  Herria   2003-11-13

Adiskideen artean, nehor arraillant eta jostakinik balinbazen, hura bai halakoa zela! Bera da hemengo jostakina eta irri-ontzia.  Herria   2001-10-11

Luzaidar apez goxo eta begi jostagineko horrek.  Herria   2001-09-06

Harridura jostakin batez.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 62. orr.

Olerki jostakinak ere, zenbaitzu.  Herria   2003-10-23

Beste kantu batzu arras jostakinak Brassens batek ere aise ukatuko etzituen gisakoak… Badu beste aldaera bat, "sarôdín" diminutibo jostakina.  Herria   2005-11-17

Frantsesez den antzerki hori guziz alaia da arin eta jostakina, denbora goxo baten aukera bada hemen.  Herria   2001-09-27

2 (adizlagun gisa)

Baitzoatzin kantari eta jostakin, Arradoi, Jara, edo Leizaratzurat buruz.  Herria   2001-10-18

Irribarre egiten zion amonak, begiak gozo eta jostakin, ileak mototsean bilduak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 43. orr.

-Alu handi hori! -anaiak niri, jostakin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 341. orr.

• 3 iz pailazoa, komediantea.

Virginia Imaz klown edo jostakinaz artikulu guziz interesgarri bat eskaintzen dauku otsaileko Nabarra aldizkariak.  Herria   2004-03-18

Bestalde, ortzirale aratsaldean, 6-etan, Koliseo zinegelan, ikusten ahalko dira paiaso edo jostakin arraro batzu, Felix eta Philomène.  Herria   2004-05-27

Jostakin izaitearekin batera, kondalari paregabea ere da.  Herria   2004-03-18

15etan, Kiki eta Koko jostakinen emanaldia, plazan.  Herria   2004-06-17

Antzerkia: koka ahala jende etorri da, eta gure herriko jostakin bi taldeak ezin hobeki arizan dira.  Herria   2005-08-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus