Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jori 1 izond ugaria, oparoa. ik naro.

Landaretza jorian da bidexka, suge bat iduri.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 182. orr.

Arbola jorien fruituak.  Elizen arteko biblia   Lb 23,40

Belar jorien zainak gailenduko dira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 136. orr.

Lore eta fruitu bikain eta joriak.  Elizen arteko biblia   Si 24,17

Lur joriko herrialdea da, abereetan, landareetan, mineraletan oparoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Egiptoko eskualderik joriena emango diet, eta lurraldeko emaitzarik hoberenak izango dituzte janari.  Elizen arteko biblia   Has 45,18

Nire adiskideak bazuen mahasti bat malda jori batean.  Elizen arteko biblia   Is 5,1

Anaiak betile jori luze ederrak zituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 65. orr.

Bekain beltz joriek bi zeru galernatsu babesten dituzte.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 136. orr.

2 (gauza abstratuekin)

Maiatz mardul jorian.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 145. orr.

Laboratorio ostera bisitatua poz-iturri joria da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.

Hiztun trebe eta joria zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 282. orr.

Bere prosa labainkor eta jorian txertaturik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 17. orr.

Alferrik Agerreren latin joria, doktore gehienenaren gainetik zegoena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 14. orr.

Indiako industriarik gotorrena eta filmagintzarik joriena Bonbain loratu dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 208. orr.

Etorri joriko gizakiak hitz egokiak erabiltzen dituela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 181. orr.

Gorroto zuen Smith-en erromantizismo joria, haren imintzio landuegiak eta bulkada sasi-heroikoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

Bazirudien deus ez zela bizirik irtengo uholde hartatik, ilunpe jori hartatik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 125. orr.

Kontu korronte jori bat zen Inesen bizigarria.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 43. orr.

Epe luzera negozio-iturri joriagoa da hedabideetan kanpainak eginez populazioaren zaletasunak aldaraztea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.

3 haragia edo kidekoak ugari dituena.

Ezdeusetara etorriak ziren behialako haragi joriak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 211. orr.

Antzara gizen batzuk zeuden esekita [...] lepoa luze eta tente, sabelaren masa joriak bere biluztasun gorrixka puzten zuela lumatxa finen azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

Haren gorputz argalaren hezurrak larritzen ziren bular jori haiek ukitzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Neskato eder xarmantak bular jori eta zuria erakusten baitzion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 97. orr.

Farfaildun blusa bat jantzirik zegoen emakume hura, golko joriaren goiko bihurguneari oratutako kameu handi batez apaindurik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 101. orr.

Mirrin eta Mirrintsa bikote adoretsua eta, nola ez, Negar Anpulo andere joria.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 45. orr.

4 (adizlagun gisa)

Heze eta jori daude landazabalak, pozez apaindurik mendi-muinoak.  Elizen arteko biblia   Sal 65,13

Bularrak sosten beltzaren kanpotik jarriak dituzu, jori abailduz errealitatera.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 67. orr.

Haizea pixka bat epeltzearekin jori dator zomorroa argizko sarera.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 18. orr.

Bien gorputzak uztartzen ziren, behin eta berriz, atseginezko intziriak ugari, eta keinu amultsuak jori, iragana ahantziz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 142. orr.

Ur gehiago dauka, eta anpulurik ez, ur-lasterra joriago baitoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 251. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zabal eta jori (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus