Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zegoen beste biderik -esan nion, esku bat bere ilaje naro eta nahasian sartu eta burua nire kontra pitin bat estutuz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 62. orr.
Arraposturik ezean suertatu da zure burutxoa nire hitz jario naroaren ondorioz? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 19. orr.
Gazteak, egun horretan beste otamen naroagorik izango ez duela aurreikusten duenaren espresio bildua dauka. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 85. orr.
Odol zorrotada naroa isuriko da itsastxakurraren bihotzetik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 361. orr.
Zingira kiratsuak larre naro bilakaturik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 220. orr.
Erdian, urrezko sutontzi bati dirdai naroa zerion. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 72. orr.
Aitatxi Migelek mihi naroa zuen gertakarien segida hari batean lotzeko, eta xuhurra, berriz, bere bihotz barnea agertzeko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 55. orr.
Neguko dirdai errauts-koloreak eta espaloietako ezki biluziek areagotu egiten zuten inoiz luxu handikoa izandako barridearen, ez dut esango hondamendia, baina bai halako abaildura naroa. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.
Eta Claude [...] bi andreak hain sasoiko, hain behar den bezala, hain bular naro ikusita, amorruz bete, eta, gerrikoa estuturik, honela esan zuen marmarka, haserrea ahotsean: [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 414. orr.
Ipurdi polita nabarmendu dio jarrera horrek, eta bazekien besoez eta buruez babesten zebilen bularren naroaz. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 13. orr.
Behin ere ez dut ezagutu une horietan horren samur ematen den gizonik, barren-barrenekoa hain naro eta garden eskaintzen duenik... geroago, noski, dena itzaltzeko ahaztura amaigabe, ia bihozgabe batean. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 53. orr.
Gero, etxeratzean, amari eta aitari kontatu nien Hondarribian ikusia, naro eta xehero. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 133. orr.
Madalena busti, intxaur-gaztaina gutxi; Madalena klaro, gaztaina gero, edo gaztaina naro. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 290. orr.