Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jolastu, jolas, jolasten 1 da ad jolasean ibili. ik jostatu.

Ikastolara joaten hasi aurretik osabarekin jolastu nintzen gehienbat eta berarekin ikasi nuen hizketan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 10. orr.

Zer erantzun behar zaio zeure emaztearekin jolastu den Judasi?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 75. orr.

Bere oin itsusiekin jolastu ziren Buglar eta Howard, haiek lehenbizi nork ukituko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 136. orr.

Txikitan ez zinen inoiz jolasten, trenbideko errailen gainean oinez?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 45. orr.

Elkarri bultzaka jolastuko gaitun, nahi dun?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 308. orr.

Bularreko haurra suge-zuloetan jolastuko da, sugegorri-habian sartuko du eskua.  Elizen arteko biblia   Is 11,8

Normalean popatik ematen nion, noiz edo noiz bere zirrikitu goxo hartan jolastu banintzen ere.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 46. orr.

Setheren umeak ezin dira jada sukaldean jolastu.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 302. orr.

Hain haurrak ez zirenak ere jolastu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

'Guardia zibil eta euskaldunetara jolastuko gara?' proposatu zuen batek.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 73. orr.

Sokasaltora jolasten ari diren neska-mutikoek.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 51. orr.

Bizimodu berri bat izatera jolastu nahi baduzu, nik jarritako baldintzekin izan beharko du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 56. orr.

Ez dut igarkizunetan jolastu nahi.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 301. orr.

Jolastu diot, bai, eta ez jokatu, zeren xakean amarekin jolasteak antz handia baitzuen berari musu ematearekin: atsegina zen, baina ez zirraragarria.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 12. orr.

Eta igandean, Levanten, jolastu edo jokatu egingo du?  Berria - Kirola   2004-11-02

· Herriaren ilusio eta nahiekin ezin dela jolastu.  Berria - Mundua   2006-02-19

• 2 du ad

Bizarrarekin jolastu zuen berriro inspektoreak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 215. orr.

Zergatik jolastu zuten gurekin, aita.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 253. orr.

· Espainiako batasunarekin ez duela «jolastuko» dio Zapaterok.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

3 (erabilera desegokia) jokatu.

Ardoa edan, dadotan jolastu, emakumeak laztandu.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 316. orr.

Gazteok berehala esan diogu elkarri lanaren ostean futbolean jolastuko garela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 96. orr.

Hogeita bat tantora ari gara jolasten, ping-pongean bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.

Ricardok ez bezala, Raymond Carverrek bazekien pokerrean jolasten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 166. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus