Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jostatu, josta, jostatzen 1 da ad atsegin hartuz denbora igaro; jolastu.

Aupa lagunak, josta gaitezen; zer litzateke bizimodua plazerik gabe?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 173. orr.

Bizi baino gehiago jostatu egin ziren...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 38. orr.

Eta bukatzeko egun batez jostatu gira Port Aventura parke haundian.  Herria   2003-05-29

Haur denboran, negu partean, auzuneko neska-mutilak horma baten alboan jostatu ohi zirela.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 116. orr.

Mofierekin jolas egin genuen, ederki jostatu ginen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 185. orr.

Ez al nuen, bada, onartu deabrua hiru auzokideekin bere gogara josta zedin?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 349. orr.

Gizon libreak ezin dira dagoeneko kriskitin horrekin jostatu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 217. orr.

Orai, ainitzek ikusten dutena da ez dela holako suekin jostatu behar.  Herria   2001-02-15

Zergatik jostatu plajio kontuekin?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 162. orr.

Kaskezurrarekin jostatu zenak ez zuen lur mokor bat ere zuloaren barrura aurtiki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 165. orr.

Eta pentsa orduan nola jostatu diren Larrechea eta Etcheto, oren bat baizik iraun ez duen partida batean.  Herria   2005-06-23

Batzuk pentsatu dute norbait jostatu zela argiak itzaliz, bainan ez zen hala.  Herria   2003-10-02

Euskaraz mintza, euskaraz josta!  Herria   2003-06-26

Zer jantz, non josta, norekin eta nola mintza...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 131. orr.

Badu nun josta! kasu eginez beharko du jokatu.  Herria   2004-04-08

2 (zertan, zertara)

Gero elgarrekin birletan ontsa jostatuko zirelakoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 184. orr.

Haren entretenimendu bakarrak karta partida bat, txotxetan jostatzea edo Baionatik ekarri liburuen irakurketa ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 139. orr.

Ez dakit zergatik, atseden-aldietan elgarren kontra boxean jostatzen ginen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 88. orr.

Museo horretako koadro batean neska koskor batzuk ikusten dira kurkuluxetan jostatzen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 87. orr.

Sebasek Jean Marie elaire baino gehiago zuen, asteburuetan elkarrekin pilotan jostatzen baitziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 199. orr.

Morroi izerditsua Ttipirenera zer-nolako aferak ekar zezakeen imajinatzen jostatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

Haurtzaroa luzatzera jostatuko dira, beste behin, gaztaroan nola sartu asmatu ezinik dabiltzanak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 152. orr.

Negozio gizon inportantearen eta bidaiari handiaren plantak egitera jostatzen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 188. orr.

3 (josta hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehenengo egunetik bertatik etsitzea zen kontua; eta zeinek bere josta-moduak, jolasak, eta denbora-pasa asko asmatzen ditu azkenerako.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 278. orr.

Igerilari trebea, arraunlari bizkorra, josta zalea, "Sena ibai ertzetako jostaketen zaleegi" Flaubertek inoiz gogoratu zion bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 11. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jostatzeko laguna (7); pilotan jostatzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus