Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Natorren nere jolasleku izandako uretara. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 219. orr.
Kalea edo parkea ziren nire jolaslekuak eta bertan ibiltzen nintzen batzuetan lehengusina-lehengusuekin eta, besteetan, ikastolako lagunekin. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 231. orr.
Lorategia baino gehiago jolasleku txiki bat zen, bazter batean zabuak, beste batean plastikozko txirrista bat eta bitartean jostailu eta gomazko baloi andana bat ageri zirela. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.
Jolasleku publikoko zabu biribilean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 154. orr.
Jolasleku eguzkitsuetara saldoan zihoazenekin bat egitean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 238. orr.
Eztanda bera ere entzun genuen, ozen, institutuko jolaslekutik. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 12. orr.
Jolaslekuaren egoera tamalgarria da, utzikeria nabaria da, ez dago haur ezinduei egokitua. Berria - Euskal Herria 2004-08-25
Droga-trafikatzaileak ibiltzen omen dira jolaslekuen inguruan, eta poliziak ez omen du ezertxo ere egiten. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 16. orr.