Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jolastoki (orobat jolas-toki g.er.) 1 iz jolasean ibiltzeko prestaturiko eremua.

Uil eta biok ia egunero joaten ginen komikitegirara, edo jolastokira. Hirurak bost gutxiagotan gaztelutik irten eta jolastokiak zeharkatu zituzten.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 35. orr.

Udalekuko jolastokiak ikusi dituztenean [...] futbolean aritzeko gogoa piztu zaie.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 73. orr.

Liburutegi txiki bat, gazteentzako bilera-gela bat eta umeentzako jolastokia ipini ahal izateko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 91. orr.

Harryren lehenengo quidditch-partidaren bezperan, hirurak zeuden jolastoki izoztuan atsedenaldian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 164. orr.

Paseoak jolastoki bihurtuko ziren, futbol zelai edo saskibaloirako leku ezinago apropos.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 18. orr.

Erakunde honek lantegiak eskaintzen dizkie gazteei, jolastokiak, hitzaldiak, aholkulariak, txangoak eta bidaiak  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 59. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus