Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zen arimarik ageri; txorien ttiuttak eta urruneko ardien joareak salbu, ez zen toki haren bakea hausten zuen beste azantzik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 104. orr.
Azaldu da azkenean gure ahari muturgorria: honatx joarea bere ustaiarekin, gainerakoen berri putreek jakinen dute. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.
Idien joarea entzun nuen, eta zuhaitzen ikara. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 162. orr.
Ate baten kirrinka aditzen da, behien joarearen tintina, mutiko baten ahotsa. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.
Hala dagoelarik joareen soinua iritsi zaio, askoz ere biziago behiak beheko bihurgunean agertzen hasi direnean. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 63. orr.
Errauts argiaren dirdira duen haran zabal eta huts baten muturrean geratu dira, joare urrunak entzuten. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 16. orr.
Ardi marrakek eta joare ozenek. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 72. orr.
Mendiko lepoari lotutako behia ematen du elizak, joarea inarrosten. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 119. orr.
Arotzak elizetako kobrezko santuak ostu ohi ditu, kobrea urturik joareak egiteko. Berria - Kultura 2004-04-15
· Azkenean gatuari joarea ezartzen dio. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 150. orr.
Leihotik eskopeta tiro bat bota, eta ondoren denak ateratzen ginen joareekin kalera. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 136. orr.
Gero eta jende gutxiago ateratzen dela Santa Agedan, Errege bezperan edo Egun Ttun-ttun egunean, karriketan kantatzeko, etxeetan joareak eta zintzarriak jotzeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 149. orr.
Halaber erakusten zituzten saltzeko zituzten ardi larruzko xamarrak, abarkak, makilak, abere joareak, tabako zakutxoak, ganibetak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 101. orr.
Behien orroak eta ardi joareak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 107. orr.