Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jiratu (1171 agerraldi, 143 liburu eta 7 artikulutan; cf biratu 193 agerraldi, 52 liburu eta 7 artikulutan; orobat jirau g.er. eta jira g,er.), jira(tu), jiratzen 1 da ad biratu, jira egin.

Jira hadi, mesedez, ene laztana.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 148. orr.

Baina, tira... -Harryrengana jiratu zen-, eta zuk, zer esan behar zenigun?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 65. orr.

Harengana jiratu naiz eta irribarre egin diot.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 204. orr.

"-Bakarrik bizi al zara? -nireganantz jiratu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 25. orr.

Ada leihorantz jiratu zen ostera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 12. orr.

Basamorturantz jiratu ziren israeldarrak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 180. orr.

Begiak zabaldu eta ohean jiratu ginen, elkarri zuzenean begiratzeko.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 39. orr.

Osaba Vernonen begi txikiak Harryri begiratzeko jiratu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 9. orr.

Ez nintzen begiratzera jiratu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 195. orr.

Gorrituta, Jenkyn jaunari erantzutera jiratu nintzen, zenbat urte nuen galdetu baitzidan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 89. orr.

Jiratu nintzen eta berriz ekin nion nire lasterketari.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 139. orr.

Jiratu egin nintzen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 181. orr.

Jiratu eta etxerantz abiatu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 209. orr.

Jiratu eta kanpora atera zen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 61. orr.

-Ezin izan nuen galarazi -desenkusatu nintzen jiratu bitartean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 100. orr.

Osaba Vernonen begi txikiak Harryri begiratzeko jiratu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 9. orr.

Burdinbidea ageri zen, geltokitik zuzen-zuzen ibaiertzean barna zihoana, mendialdera jiratu aurretik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 17. orr.

Bizikletaren gurpilak bezala, jiratu egiten ziren trenaren gurpilak ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 117. orr.

Jende guztia jiratu eta begira jarri zitzaion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 178. orr.

Harryk ez zuen astirik izan jiratzeko ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 231. orr.

Ateko heldulekua jiratu egin zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 52. orr.

Barru osoa jiratu zitzaidala.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 35. orr.

2 (adizlagunekin)

Izeba Petunia […] bizkor jiratu eta sukaldeko leihotik adi-adi begira geratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.

Joxepa poliki jiratu eta hiru apaletegitan dituen flaskoak eta kaxak aztertzen hasi da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 60. orr.

Mutila astiro-astiro jiratu zen eta izuz begiratu zigun.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 81. orr.

Hain bortizki jiratu zen besaulkian, ezen zarrastatu egin baitzen bigungarria biltzen zuen ehun artilezkoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.

Bat-batean jiratu eta lasterka igo zen eskailera lohietan gora.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 41. orr.

Trelawney andereñoa kolpean jiratu zen, Harryri barre-karkara batek ihes egin baitzion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 89. orr.

Hain begirada gogor eta sakonez ezen brastakoan jiratu nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 139. orr.

Tupustean jiratu nintzenean, ez nuen han inor topatu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 127. orr.

Orain arineketan jiratzen da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 202. orr.

Dumbledorek begiratu bizkorra bota zion margolan hondatuari eta betilun jiratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 132. orr.

Begiak ilunak eta ederrak ziren, haien begiradan zerbait geldiegia zegoen arren, eta astiro eta astun jiratzen ziren beren zuloetan, aldi bakoitzean oso distantzia luzea ibiliko balute bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 117. orr.

• 3 du ad

Gero Abelengana jiratu du burua.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 25. orr.

Halako batean atzerantz jiratu zuen Norak burua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 220. orr.

Burua jiratu zuen Norak, ikuskizuna eraman ezinik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Albo batera jiratzen dizuete burua, Penny Handirantz eta Umearen Jauregirantz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 228. orr.

Jendeak burua jiratu zuen; atzekoak hanka-puntetan zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 132. orr.

Denek burua jiratu zuten nigana, txunditurik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 122. orr.

Burua jiratu orduko Juanaren begiratua gogortu egin da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 75. orr.

Gugana jiratu zituen begi itsuak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 82. orr.

Begitartea ezker-eskuin jiratu zuen, ongien nola egongo.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

Gorputza jiratu eta mostradore aurreko ispiluak kopetaren distira bueltatu zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 10. orr.

Andreasek, sustaturik, brastakoan jiratu zuen gorputz erdia Noraren aldera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 128. orr.

-Une batez, bihotzekoren baten ondorioa izango zela ere pentsatu nuen nik -jarraitu zuen Philipek-, baina gorpua jiratzean odol putzua ikusi genuen lurrean eta arropetan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 59. orr.

Aurpegia niregana jiratzeko eskatu nion, ahoan musu emateko, eta jiratu egin zuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 152. orr.

Mingaina oso-osorik nire ahoan sartzeko erregutu nion eta, bitartean, ipurdia jira zezala nik ferekatzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 155. orr.

Makila batez jiratu egin nuen, baina ez nion atzeman zauririk.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 71. orr.

Esku-ohea jiratzeko eskatu zien.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 152. orr.

Te-kikara beste aldera jiratu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 89. orr.

Eskailerak igo, atea jo, maratila jiratu eta sartu zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 213. orr.

Kisketa eskuaz jiratuko du emakumeak, sudurra kristalaren kontra zapalduz oraindik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 144. orr.

Poliki-poliki jiratu zuen giltza.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 281. orr.

Gero, klaxona jo, bolantea ezkerretara jiratu, eta ziztu bizian abiatzen da kalean gora.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 117. orr.

Atea jiratzen badut, [...]. zor nizun -beste argazkia ere jiratu eta erakutsi egin zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 271. orr.

Zaratatsu jiratu zuen bere eserlekua Georg Weinerren aldera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 180. orr.

Yolo Korreorengana doa, baina hau neska batekin ari da, eta burua jira, Yolo ikusi, burua bira, eta neskarekin jarraitu du.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 196. orr.

Poz zirrara Altgeldek bere azalean / beste aldera jira zuten bitartean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 106. orr.

4 (zer osagairik gabe)

Eta Fausto obrak, Goetheren aurretik festetako barraketan kontatzen zen istorio horrek, ez al du ardatz berberaren inguruan jiratzen?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 73. orr.

5 adkor lortu. ik inguratu 8.

Nonondik gurditzar haundi bat jirako eban, lau txakur txikitan, eta gero, berak barri-barri imini eta barriaren prezioan salduko eban.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 57. orr.

Denporea aurrera joiala, Imanolen aita Rufinogaz hartu-emonean hasi zan, baita, geroago, soinu bat nonondik jirau eikion aitatu be.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 77. orr.

6 erdi jiratu

Erdi jiratu egiten naiz, eta haren eskua kopetatik kenduz, esaten diot: [...].  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 69. orr.

-Gero burua erdi jiratu zuen gizonarengana: nire senarra da, Willem.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 164. orr.

-Hartzen al ditu agindutako horma-belarrak? -galdetu zuen, burua erdi jiratu, eta Nora seinalaturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus