Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Edalontzia ezpainetan nuela biratu nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 335. orr.
Biratu da Jorge, eta kaixo apal bat ezpaineratu du; haren begirada altzairuzkoa da oraindik, ordea. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 59. orr.
Bera ere biratu egin zen noski, eta "astelehenean edo asteartean deituko dizut" erantzun zidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 463. orr.
Lisa kale aldera biratu zen, belarria adi-adi. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 223. orr.
Florent ere alde hartara biratu zen, ohartu ere egin gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 61. orr.
Ondoren, eskuinetara biraturik, Loemmern izoztegira jo zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 281. orr.
Nire izeba bat bizi izan zuan etxe horretan -gehitu zuen, bere lagunarengana biraturik-. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.
Burua biratzen da, instintiboki, bi belarrietako seinaleen denboren edo indarren diferentzia handiena bilatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 118. orr.
Txutxu-mutxuak beste alde batera biratu ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 327. orr.
Biratu ere egin daiteke, erdia zuri biziz tindaturiko pilotak, biratzean, forma aldakorrak ematen dituen bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 349. orr.
Ispilutik poliki-poliki biratu eta argi-errainuan aurrera Gabrielengana joan zen Gretta. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 322. orr.
Bira daitekeen apalategi bat da, jakina, ate bat bezala zabaltzen dena. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 44. orr.
Irtenbide bakarra zen dena jainkoen esku uztea eta dena haien keinuz bira zedin egitea. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 373. orr.
Gero, bat-batean biratu eta On Camilloren mahaitxo aurrean eseri zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 167. orr.
Sandbourne ziplo biratu zen orpoen gainean eta etorbidean atzera egin zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 355. orr.
Urdai saltzailea brau biratu zen, begitartea zuri, eskuak mantalaren gainean estuturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 224. orr.
Palais-Royalen biratu ondoren, 404 Louvreko arkuetan barrena sartu, eta Carrousel patioan barruratu zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 51. orr.
Intzirika biratzen ziren ardatzak abatzetan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.
Zeruaren esfera handia biratzen bada, esan behar dugu aireak polo bietatik sakatzen eta kanpotik eusten diola eta bietatik ixten duela. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 337. orr.
Horretarako, FIAk aire sarreraren neurria eta 16.700 itzulitara biratzeko mugak ezarri zituen, «Parekotasun Formula» deitu zuen legean. Berria - Kirola 2006-03-09
Biratzen badut, bereizten gaituen distantzia laburtuko dut. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 52. orr.
Tarte batean norabide batetik joko zuen patxadaz, iritsiko zen bidegurutze batera, eta orduan biratu egingo zuen zakarki beste norabide batetik jotzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 176. orr.
Armak erosi ditu, pistola handi bat, biratzen duen zilindro horietakoa duena, badakizue. hala, unibertsoaren inklinazioarengatik lurraren azpian geratzen den hegoaldeko poloaren inguruan biratzen duten eta ezkutatzen diren konstelazioak ez dira inoiz lur gainera ateratzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 329. orr.
Errepideko pitzadura edo ildotzat hartzen zituen itzalak, eta frenatu edo bat-batean biratzen zuen, haiek saihesteko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.
Burua biratu zuen, gogaiturik, non zegoen ez zekielako. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.
Denok biratu genituen buruak [...] udara betean geunden arren, neguko jaka lodi bat zeraman gizon edadetu batengana. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 231. orr.
Ez da zilegi bakarrik eskubide batzuk defendatzea eta beste batzuen aurrean burua biratzea. Berria - Euskal Herria 2004-05-02
Baldwinek dantzan ari zirenei azkar egin zien so, begirada ilunaz, soina biratu zuen eta irten egin zen handik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 319. orr.
Irratia itzali zuen urduri, eta lepoa biratu zuenean, metal hotzaren kontaktua sumatu zuen kolkoan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 162. orr.
Txano biseraduna zeharka eta zigarroa ezpainetan itsatsia oraindik, biratu egin zituen begi harrituak, lausoak zuritutako betaurrekoen atzean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 127. orr.
Aitonaren gorputza biratu pixoihal berriaren gainean pausatzeko, alegia. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 101. orr.
Fredek bolantea biratu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 32. orr.
Kapelaren bisera erabat ezkerretara biratu nuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 42. orr.
Eztabaida honek ez du zentzurik -Marta auto barruan zegoen jada eta motorraren giltza biratu berri zuen-. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 149. orr.
Azeleragailua berdin biratuta, motoak iaz baino indar gehiago hartzen du. Berria - Kirola 2004-06-11
Orduan, gudu-gurdia biratu eta ihesi abiatu zen Joram, esanez: -Traizioa, Akazias! Elizen arteko biblia 2 Erg 9,23
Haize xumeak ontzi handiaren masa itzelari bultz egiten dio eta esku bakarrak daroa, indartsuen badoa ere, eta lema bakarrak biratzen du. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 283. orr.
Arnasa hartu eta azeleragailuari sakatu zion Martak, bolantea ertz batera bortizki biratuz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 200. orr.
Alleyne jaunak, berriz, biraturik zeukan aulkia, Delacour andereñoaren aurrez aurre egoteko. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 130. orr.
Hilobi-sarrerako harria biratua aurkitu zuten. Elizen arteko biblia Lk 24,2
Oso forma bakun bat (koadro bat), 45º-z biratuta aurkezten baldin bada, erronbo gisa ikusiko da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 69. orr.
Orain lurrean dagoen enbor hori laster zutituko dute, ni biratuko nauten masta izango da. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 147. orr.
Gaur egun, zirkuituak azken zati biratu hori badu oraindik, eta lehen zatia ere azkarra da, baina jada ez da orduko 360 kilometroko abiadura hartzen. Berria - Kirola 2004-07-25
aldera biratu (12); aldera biratu zen (6); atzera biratu (4); biratu da (3); biratu egin (9); biratu egin zen (5); biratu ere (3); biratu eta (35); biratu nintzen (4); biratu nuen (7); biratu zen (29); biratu zen eta (3); biratu ziren (4); biratu zuen (16); biratu zuen eta (4); biratu zuenean (4); burua biratu (15); burua biratu zuen (8); eta biratu (3); nire aldera biratu (4)
burua biratuz (3)
biratzen eta (3); biratzen zen (3); burua biratzen (4); inguruan biratzen (5)