Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jiraka adlag biraka. ik jirabiraka.

Espazioan jiraka dabilen planeta honetan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 14. orr.

Elizaren inguruan jiraka ibiltzen ziren usoak hegan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 54. orr.

Baina ni aspertzen hasita nengoen denbora osoan putzu beraren inguruan jiraka ibiltzeaz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 117. orr.

Aparatuaren platera jiraka hasi zen, eta orratzaren ardatza automatikoki altxa zen bere euskarritik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 184. orr.

Gurpilak jiraka jarraitzen zuen nire buruan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

Ezkontza-eraztunari jiraka hasi zen Santos.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 133. orr.

Jiraka eta biraka ari zen gauza gris bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 256. orr.

Azken-azken arte jarraitzen zioten musikari: zapata marroiak, zapata zuriak, zapata beltzak jiraka eta bueltaka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 295. orr.

Horra irudia: Lurra jiraka beti, eta beti geldi lurra.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus