Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jesuita (orobat jesuista; Euskaltzaindiaren Hiztegian jesuita agertzen da) 1 iz Jesusen Lagundiko kidea. ik jesulagun.

Aita J.A. de Obieta Chalbaud Deustuko jesuita zenak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 81. orr.

Aita Gaspard Berze flandestar jesuita lagunari bidali zion gomendioa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 44. orr.

Tito Oates jesuita ohia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Jesuita euskaltzale batek.     «Kuskue tanden», 2004 - 141. orr.

Negar egin nuen, jesuita ei zen abade hark Domingo gazteari komunioa eman eta berehala hasi baitzen hizketan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 145. orr.

Auzitegi Nazionalak Txema Auzmendi jesuita errugabea dela esatea espero du Lagundiak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Mundu osoko ehun bat jesuista bildu dira Azpeitian, Loiolako santutegian.  Herria   2003-09-25

Aita Olivak, jesuiten generalak, idatzitako izendapen-agiriak ikusi zituztela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Pedro Arrupe jesuiten jeneralaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-04

Haunditasunak harritu ninduen, bereziki Jesuiten San Nicolas elizarenak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 191. orr.

Oso heziketa tradizionala hartu zuen Parmako Jesuiten Ikastetxean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 9. orr.

Kontua zen berak Pariseko jesuitetan ikasi zuela hamasei urte bete arte.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 82. orr.

Jesuiten misioak Indian eta Txinan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.

Jesuiten indar beltza Loiolako basilikatik harago zabalduta zegoen.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 48. orr.

Pariseko Les Etudes jesuiten aldizkarian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 44. orr.

Amak aita jesuitaren predikuak aditu nahi baitzituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 230. orr.

2 (izenondo gisa) Jesusen Lagundiarena.

Georgetown erakunde jesuita da, AEBetako unibertsitate katolikoen artean zaharrena.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Unibertsitatea erakunde jesuita dela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita jesuita (35); aita jesuitak (24); aita jesuitaren (16); aita jesuitari (8); ako jesuiten (5); iruñ jesuiten kolejiorat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus