Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jesulagun (orobat josulagun; Euskaltzaindiaren Hiztegian jesulagun agertzen da) iz Jesusen Lagundiko kidea. ik jesuita.
Aita Gaztelumendi jesulagunak jaten ematen zien santutegi barruko bere gelan. Berria - Kultura 2004-01-17
Lagundiak ziurtasun osoa du Txema Auzmendi jesulagun kideak ez duela izan eta gaur ere ez duela inolako loturarik, ez zuzenean eta ez zeharka, ETA erakundearekin. Berria - Euskal Herria 2004-11-09
Jesulagun bati Basarriren liburua ostu zionekoa. Berria - Kultura 2004-01-17
Josulagunei ez zitzaielako komeni Gipuzkoan beste santu baten debozioa sendotzea. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 124. orr.
Bere etxetik herriaren beste muturrean zegoen josulagunen ikastetxera heltzeko. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 115. orr.