Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jendeketa 1 iz jende multzoa. ik jendalde.

Gure sala eskasegia baita halako jendeketa hartzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 396. orr.

Holako jendeketa ez zen sekulan etorriko, txapelketa izan ez balitz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 125. orr.

Goiz goizetik sekulan Auritzen izan den jendeketarik haundiena hor zen, dozena bat mila jende.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 212. orr.

Ospitaleko atearen parean bildu jendeketa ikusirik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 51. orr.

Ez baitugu ikusten non kokatuko zen jendeketa hori dena, mendixka horretan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 67. orr.

Kaleak gainezka betetzen zituen jendeketaren artean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 202. orr.

Isildu egin zen Sikat kaleko jendeketan barrena aurrera egin bitartean. Jendeketa horren artetik, ezin sala guk hemen nor aipa eta nor gorets, berexiz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 315. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jendeketa handia, lekukoak edo presoen etxekoetarik guri so zeuden, isilik, begiez bilatuz ezagun bat, familiako bat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 36. orr.

Astelehenean ere berriz jendeketa ona ekarri du usaiako partidak.  Herria   2004-01-01

Nonahi jendeketa gaitzak zolaren gainean barreiatuak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 36. orr.

Alderdi Jeltzaleak jendeketa ederra bildu du Bilbon, Juan Jose Ibarretxe eta Josu Jon Imaz-en inguruan.  Herria   2005-03-31

Igandeko mezan ere jendeketa polita bildu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.

Jendeketa gogorra biltzen baita alabainan hiri hortarat Azoka-ren karietarat.  Herria   2002-12-12

Jendeketa nasaian, zenbat buru, hainbertze aburu.  Herria   2005-09-22

Eta harri idor bat bezala, jendeketa alegeraren itsaso goxoan hondatua, sendi dut ene izaite osoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 96. orr.

Gaitzeko jendeketa bildu da ehorzketen karietarat.  Herria   2004-10-28

Trenaren esperoan, espaloian, sekulako jendeketa.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.

Izigarriko jendeketa bildu da, Aiherrako elizan [...] Lauhaizetako Miren BARBIERren ehorzketetan.  Herria   2004-08-12

3 jendeketako izond

Udaberriari buruz estreinatuko "A 380" jendeketako hegazkin erraldoia, barnean 555 lagun kokatzen ahal!  Herria   2005-01-06

Jendeketako itsas-untzi handi eta eder horietarik zonbait jiten dira Donibane Lohizunerat.  Herria   2004-09-16

Egunean hamar bat jendeketako trein direla hortik iragaiten Baionatik Hendaiarat.  Herria   2005-12-01

Jendeketako zerbitzuenzat ere gauza bera egitekoa dute funtsean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bildu jendeketa (3); jendeketa ederra (4); jendeketa gaitza (7); jendeketa handia (3); jendeketa haundi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus