Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jendalde (orobat jendealde g.er. jendealde eta jendealdi g.er.) 1 iz jende multzoa. ik jendeketa.

Igande aratsaldean iragan diren ehorzketetan jendalde gaitza bildu da Ortzaizeko elizarat.  Herria   2005-07-28

Jende alde ederra bildu da, denak jendetasunez, hunkia den familia gogoan.  Herria   2004-11-04

Jendalde ederrak parte hartu du eztei hauietan, familiako, lagun, musikari eta dantzari.  Herria   2003-09-04

Ortzaizeko herriko etxean, jendalde ederraren aintzinean aurkeztua izan da Izpegi argitaletxeak ateratu duen liburu berria.  Herria   2002-11-21

Jendalde pollitak nahi izan du parropiako patroina ohoratu elizkizun eder hortan parte hartuz.  Herria   2005-09-01

Ortzaizeko herriko etxean, jendalde ederraren aintzinean aurkeztua izan da Izpegi argitaletxeak ateratu duen liburu berria.  Herria   2002-11-21

Berriz ere, bi fakziotan banatu zen Iparraldeko jendalde euskaraduna.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 85. orr.

Ehortzetan parte hartu zuen jendaldea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 168. orr.

Jendaldea banatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 165. orr.

Gero Zan Pantzar jujatua eta errea izan da, jendealde baten aintzinean.  Herria   2005-02-10

Huna 144.000 direla seinaleaz markatuak, hamabi mila, Israeleko 12 leinu bakotxetik eta ezin kondatzeko jendealdi haundi bat bertzalde... nik osatzen nuela bertze leinu bat Kerwich, Etchegaray eta besteak gogoan.  Herria   2004-12-02

2 jende taldea.

Gizon guziek, jendalde, nazione, arraza guziek.  Herria   2001-10-04

Europako beste jendalde guztiek hor segitu zuten ezpata harroaren mendean penatuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.

Euskalduna jendalde menderaezina dela ikusteak plazer ematen du.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 90. orr.

Noizbait Euskal Herria askatua baldin bada, abertzaleek, etxean azkenean nagusi, jendalde mutu horrekin biziraun beharko dute.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 94. orr.

Nola obra jendalde desesperatuaren ahotsa marea beltz politiko bihurtu ez dadin?  Berria - Kultura   2004-02-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus