Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ehorzketetara jende guti azaldu zen, emazteak gehien bat. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 172. orr.
Oso jende gutxik zekien haren berri. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 66. orr.
Une hauetan ez da tabernan jende asko ageri. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 80. orr.
Urte haietan boxeolariek jende askoren interesa pizten zuten. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 64. orr.
Jende gehiena arrotza da, eta maitemindu egiten da. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 357. orr.
Zenbat jende ez zen hilko, zenbat jende ez zuten hilko hori zela kausa, Jainko maitea. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 83. orr.
Hitzaldira jende ugari azaldu zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 147. orr.
Azkenean, jende guztiarekin aise mintzatzeko gauza zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 32. orr.
Jendea, bakoitza ahal bezala bizi zen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 14. orr.
Eliza idekia da, jendea mezan delako. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 148. orr.
Jendea komunisten eta juduen kontra jartzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 69. orr.
Harriturik ohartu ziren hiritarrak han zebilen jendeak ere bi beso eta bi hanka zituela. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 60. orr.
Jendeak lasaitasunezko aieneren bat jaurti, eta arnasa hartu zuen, Martha Cory zintzilikatutakoan bezalaxe. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 28. orr.
Jendearen artean galduko zela pentsaturik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 332. orr.
ik jendarte.
Zoaz eta ez nazazu desohoratu jendearen aurrean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 67. orr.
ik jendaurre.
-Barkatu, Willem, berandutu izana, baina ez nengoen jendearen aurrerako moduan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 180. orr.
[Sofistak] jendearen aurrez aurre egiten zituzten beren hitzaldiak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 137. orr.
Herrialdea suntsiturik eta jende gabe geldituko baita. Elizen arteko biblia Ez 12,19
ik jendegabe.
Etorbide jenderik gabeak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 275. orr.
Guztiz ilundu eta kaleak jenderik gabe geratzen ziren arte. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 323. orr.
Hondartza zabal bat jenderik gabe, itsaso urdina. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 168. orr.
Jenderik gabeko hondartza batean. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 20. orr.
Bai, bada jendea deabrua dena. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.
Bizarra kendu gabe ez naiz batere gustura sentitzen; ez jendearengatik, neuregatik baizik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 37. orr.
Etxea, Txiberriko gure etxea, jendez betea zegoen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 20. orr.
Baina ez dut utziko nire testua jende horren eskuetan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 16. orr.
Etxeko jende horrek guztiak ordaintzen zion bere zerga, dirutan edo salgaietan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 123. orr.
Zergatik nahasten zara jende horrekin? Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.
Jende tristea, mahaietan eseria. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 177. orr.
Jende sakonak ez du luze jarduten hizketan; are gutxiago idazketan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.
Erdara (eta kultura) gutxiko jende argiaren mintzotik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 294. orr.
"Guk ez dugu ulertzen eta!", dio jende otxanak etsita. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 172. orr.
Jende ahul, urri edo mendratuari. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.
Jende jatorra, baina haiekin egotea baino gauza gogaikarriagorik ez zegoen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 165. orr.
Herriko jende xumea. Elizen arteko biblia 1 M 14,14
Laket zait bakarrik egoitea eta ixilik, leku ezezagun batean naizelarik jende arrotzen erdian. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 28. orr.
Jende ikusmina erruz bildu zen exekuzioa bertatik bertara ikusteko. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 65. orr.
Jende onentzat badela bizia eta betiereko dohatsutasuna eta jende gaiztoentzat heriotza eta betiereko zorigaitza. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 85. orr.
Beste askotan arras jende anonimoa dator, gehiago itzultzen ez direnak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.
Jende gaizkilearen ezinikusi horiek. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 130. orr.
Alde batetik jende egiatia, zintzoa, barren onekoa, bihotz onekoa; bestetik jende doilor eta harroa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.
Jende azal-iluna ezagutzea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 24. orr.
Jende on-onen gizarte onak malko epel gezurrezko bat ixurtzen du mendizale zintzoaren heriotzan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.
Jainkoaren erresuman emagalduak jende plantakoen aitzinean izanen direla. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 223. orr.
Jende aldrebesa gara, eta aldrebesa bezain egokia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.
-Jende zintzoak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 88. orr.
Baina, oro har, jende onak ziren, abegitsuak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 231. orr.
Jende adimendutsuak miresten zituen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 163. orr.
Eta gu, oroz gain, jende zibilizatuak gara. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 51. orr.
Haren egoitzan sartu ziren jende bakarrek. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.
Jende susmagarriak ikusten zituen orotan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 64. orr.
Egunkari-saltzaileak jende abila dira eta buru argi-argikoak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 125. orr.
Jende guziek ez dutela ber jitea ikasketentzat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 201. orr.
Mintzagai ditugun jende horiek erregearen kontseilukoak zirela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 303. orr.
Euskarazko jende belarridun bakanek. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.
Batzuetan neke zitzaion hain hetsiak eta ele gutikoak ziren jende haiek ziotenaren ulertzea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 92. orr.
Jakin nahi dut nor diren jende hain handi horiek. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 222. orr.
Jende hauek berek erran zuten Jainkoaren naturatik eta ez ezdeusetarik kreatuak zirela arimak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 58. orr.
· Etxe hartan handiki-jendea zirela denak. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 172. orr.
ik beherago 8. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Holako jende gutxi ikusiko duzu. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 99. orr.
Udazkenean, Lapurdiko jende anitz atxilotua izan zen, iraultzaren etsai ekarririk. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 224. orr.
Herriko jende guztia ihesi, haurrak negar batean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 268. orr.
Tokiko jendearekin, jende xehearekin, solasean ari naiz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 222. orr.
-Utzi bakean kalezuloko jendea, mihiluze hori! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 46. orr.
Tropelean dator oinezko jendea ere. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.
Etxegabeko jende horiek eraikuntza handian lo egiteko ohitura hartu zuten. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 193. orr.
Antigoaleko jende askorentzat. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 52. orr.
Gero batailoiko jendea batu zitzaion. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 42. orr.
Zer egin zuen euskarazko jendeak hitz sorgin horrekin? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 104. orr.
Israel osoan legegabeko jendea agertzen hasi zen. Elizen arteko biblia 1 M 9,23
Konfiantzako jendea bidali zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 332. orr.
Errugabeko jendea hilez. Elizen arteko biblia 2 Erg 24,4
Irakurritako jendea izaten da eskuarki, eta Historiaren ametsak egiatzat dituztenak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.
· Izaera biko jendea zen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.
Hamasei urteko jendeak berezkoa duen xalotasun eta naturaltasuna. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 75. orr.
Gaizki [...] egindako jendea gara, okerreko bidera edo kontrako eztarrira eroritakoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.
Gaupasa egindako jende ugari zebilen kaleetan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 167. orr.
Greziarrek, buru argiko jende noble eszeptikoa zuten gogoko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.
Euskaldunok ordea, negar zaileko jende noblea omen gara. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 119. orr.
Judas, bere anaiekin, Esauren jatorriko jendearen kontra abiatu zen hegoaldeko lurraldera. Elizen arteko biblia 1 M 5,65
Gaur eguneko literaturara ohitutako jendea. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 6. orr.
Gu bezalako esker txarreko jendearentzat. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 130. orr.
Gu jende gara filologo baino lehen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 72. orr.
Horixe da guretzat "jende" izatea: deus edo inor ez izatea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 72. orr.
Izan gintezkeen menturaz "jende" euskaldun baino lehen ("ume-jendea" esaten dugu), baina ez "gizon", eta ezta, aski segur, "pertsona" ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 72. orr.
Ba al da hirietan -gero eta inguru zabalagora hedatzen diren hirietan- jende dei daitekeen gizagauzarik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 165. orr.
· Ni jende zibilizatua naiz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.
Auzo herrietan jende parrasta bat atxilotu zuten apez ihardokitzaileak sostengatzeagatik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 80. orr.
Zurrunbilo bat bailitzan igaro zen jende aldra hura hiriko kale nagusietatik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 86. orr.
Yolok jende uholdearen artetik keinuren bat egin dit, ez dakit zerena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 227. orr.
Jende-uhin oldarkor batek eraman zuen berarekin plazaraino. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.
Zer jende kasta gordetzen da Nikolas horien azpian? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 39. orr.
Kea desagertu zenean, jende-sail bat ikusi zuen leiho baten koskatik zintzilik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.
Herriska bat esango nuke, levantinoa, jende-inurritegiak karrika erdian, eta ostera berriz bakar-mortua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 199. orr.
Taberna aurrean jende-inguru bat zegoen, eta gorputz bat lurrean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 80. orr.
Horixe zen Jende-Zuzenbidea garai hartan: denaz gabetzen zen gerran, dena adosten zen bakean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 275. orr.
Goiz batean, kanpoan jende hotsa eta, izebak esan zidaan: [...]. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 118. orr.
Jende-ahotsak zitunan; baina ez ahots argiak, sekretuak baizik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 85. orr.
· izond Gurasoen ondoan aspertzen den haur izu kale-beldur eta jende-beldur bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.
Artistak eta bankariak, gaizkileak eta negozio-jendea, puta-zorriak eta espiak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 296. orr.
Lehenak gerra-jendearen askonahia balakatu zuen; beste biek, berriz, elizgizonena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 333. orr.
Itsas armada amerikanoaren itsasontziak porturatu orduko, emakume-jendea itsasertzera biltzen zen saltoka. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.
Ume-jendea eskolara joaten da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 304. orr.
Pozarren iratzarri zen On Egas Moniz, langile-jendea bildu zuen, eta, mando gainean, Carquerera abiatu zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 33. orr.
Ikasle-jendea, oro har, bere adinarengatik, gerlan zegoelako. Txillardegi «Putzu», 1999 - 266. orr.
Lotsa gaiztokoa militar-jende hura. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 136. orr.
Zerbitzari-jendea hain eszena itsusiaren lekuko izan ez zedin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 130. orr.
Gogor borrokatzea mairu-jendea aldiri lasai hauetatik kanporatzeko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 293. orr.
"Gizon" da neretzat hiztun jendeak hitz hori aditzen duenean ulertzen duena eta besterik ez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 72. orr.
Gehiago hurbildu zitzaizkienean, nabarmen gelditu zen, beren arropen zikin eta zarpailtsuarengatik, ez zela nagusi-jendea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 405. orr.
Erregea jada ez dago han, bere dendara erretiratu da, zeren, errege-jendea denez, ez baitu inoren zain egon behar. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 184. orr.
Errezeloa daukat jakintsu hitz hori ez ote den beti edo gehienean txarrerako edo burlaizean hartzen herri-jendearen artean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.
Zabor-jendeak ez bezala, andre-gizon gisakoek halako gider koipetsuei kontzen diete. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.
· Bertako azienda-jendea gaixotu ez zedin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 259. orr.
Belar edo landare-jendea ihartu edo erre egiten da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.
Arima-gidari eta interpretari datozen apaiz-jende anitzen laguntza. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 154. orr.
Animaliak babesten aritzen den jendea, nolabait, kristau- jende zenbaiten antzekoa da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 98. orr.
Ume-jendea eskolara joaten da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 304. orr.
· Herri-jende desengainatu eta sinesgogorrak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.
Beharrezkoak direla saguak, arratoiak, tximitxak eta gainerako txiki-jendea. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 159. orr.
Batzuetan eskuindar mozorrotuak besterik ez dira; beste batzuetan, dakitela ala jakin gabe, arrazistak edo xenofoboak; bestetan, txoro-jendea. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 115. orr.
Hollywoodera etorria zen ospetsu-jendearen buru izatera. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 27. orr.
Eta hor hasi zen hitz garratzez gaitzesten liberalismoa, eta, bide batez, baita gazte-jendea ere. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 217. orr.
Gazte-jendeari gaizki erakusteagatik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 62. orr.
Eskola gutxiko zahar-jendearengana. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 226. orr.
Euskaldun jendea txepeltzeko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.
Bohemio jende narrasen ibiliak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 16. orr.
Horretarako zeuden, arrotz-jendea beldurtzeko eta haiek baserritik urruti edukitzeko. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.
Zigarro kea, foku-argiak, mozkor-jendea, tzunda-tzunda musika. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 125. orr.
Hemengo dontsu-jendeari bizi izan ditudan gertakari latz guztiak kontatzen hasiko banintz, [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.
Bada zuri-jende gaiztorik ere, gure artean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 26. orr.
Men horiek gay jendearentzat dira eta, emakume heterosexualek, jai. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 306. orr.
Erdi Aro izenekoan erruz baliatzen zela jankitsu jendea fantasiaz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.
Konforme, baina hor ez gara ari guai-jendeaz edo jende guaiaz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.
Protesta ugaria izan zen, jendeak milaka bildu ziren karriketan. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 191. orr.
Bi jendeak ahantziz, leihotik begira nintzela, [...]. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 93. orr.
Kontratuan bertze hiru jendeen izenak aipatzen dira: Joannes de Harismendy, hargina -Jean Martin Berroet, Argaitzeko nagusia- Pierre de Barreneche, zapatagina, azken biak lekuko gisa. Herria 2004-01-01
Espainiako Estatuan, igandeko erreferendumean, baia da nagusitu, lau jendetarik hiru Europako Konstituzioaren alde agertuz. Herria 2005-02-24
Zenbat dira joak? hamabi jende, dotzena bat, dakigularik 250 miliun bizidun badirela Estatu Batuetan. Herria 2001-10-18
Berrogei eta zazpi jende izan ziren arrastatuak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 42. orr.
Bere xokoan badauka zonbait jende goxarazirik ostatuan. Herria 2003-09-11
Goiz goizetik sekulan Auritzen izan den jendeketarik haundiena hor zen, dozena bat mila jende. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 212. orr.
Hango herrixka eta hemengo hiriaren artean lerratzen den mila eta mila jenderen urratsek leundu uhala iraganik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 234. orr.
Hamar mila jendez azpiko herrietan. Herria 2004-01-15
Ehun mila jende bazen segizio hartan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 23. orr.
Oxtikenekoek ongi-etorri beroena egin dute hirurogoi bat jenderi, olerkari ezagun eta xume, ipar eta hegoaldekoak, Auxtin Zamora-ren inguruan bilduak. Herria 2003-04-10
Ehun bat jendek parte hartu dute biltzar hortan. Herria 2005-03-03
· Urrunetik, estralurtarra zitekeenari jende forma antzeman nion. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 201. orr.
Muga horiek duela hamahiru urte finkatu zirela, geroztik bi jende kondatze izan direla, lekuka jendetzea polliki emendatu dela, beste toki batzuetan aldiz ttipitu, hori behar dela kondutan hartu. Herria 2002-09-05
Ze jende klase da? Zer jende-klase da oraingo hau? Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 187. orr.
-Sophie-k bekainak torratzen ditu, ahoa berriz ireki aitzin- zer jende klase zara. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 170. orr.
Pozik bizitzeko motibo guztiak izan arren, bizitzaren bihurguneren batean zoritxarra zain egongo dela pentsatzen duen jende klase hori. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 147. orr.
Israeleraino ere iritsi zen Holofernes eta, hara hurbiltzen ari zela, israeldarrak zer jende klase ziren jakin nahi izan zuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 147. orr.
Ze jende-modu da? Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 131. orr.
Erromatarrak, jende-modu errebelde eta ankerra. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.
Eta berebat gertatzen da, konparazio batera, beste jende-modu batzuekin. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.
"Estiloa gizona da", esan zuen gizonen batek, eta paretetako literaturaren estiloa pareta horien artean ibili ohi den jende-modua da. Hitz zuri faltsua aho-beteka botatzen bestetan ez dakien jende-modu horrek. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.
Ze irlandarrak oso jendemodu ona dira, geure estiloko mozkorti parrandazaleak. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 52. orr.
Yuppie itxurak erakutsi nahian dabilen jende-modu horietako bat. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 28. orr.
Bizitzeko arrazoi sakonak behar omen dira; hala deklaratu ohi dute goraki asko dakitenek: guraso, apaiz edo psikologoek; hots, bizitzeko gogoa galdutako jende-moduak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.
Hondoa jotako aitoren seme, zimarkun eta urre-bilatzailezko jende olde bat lehorreratu zen Potomak-eko urertzean, eta oholezko txabolak eraiki zituzten. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 121. orr.
Desertuetako euskaldunak gu, jende olde ikaragarriei begira. Autografoak sinatzen ari zen ate nagusiaren ondoan, jende olde histerikoari eutsi ezinik. Hark zioenez, halako jende oldearen etorrerak hiriaren nortasuna galarazten zuen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 20. orr.
Jende oldeak jarraitzen zion kotxeari, txalo joz. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 201. orr.
Sekulako jendoldeak lagundu zuen Al Sistani Najaferako bidean, ibilgailu mota guztietan. Berria - Mundua 2004-08-27
Jende oldean nahasturik irten da bagoitik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 143. orr.
Izan ere, gogo biziko jendeak, bere soilean bakartzera egiten baitu, eta gogo ahul eta zurikoak, jende oldearen zurrunbiloan bere burua babestera. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 292. orr.
Argazkian erromesak jende oldearen azpian hildakoen argazkiei begira. Berria - Mundua 2006-01-14
HZk «jende oldea» espero du gaur Bilboko manifestazioan. Berria - Euskal Herria 2004-05-29
Jerusalemen bildu zen jende ostea harriturik zagon bakoitzak bere ama-hizkuntzan entzunez apostoluen mintzaldiak. Herria 2004-06-03
Ba Irulegin ba Baigorrin jende ostea ibili da elizkizunetan. Herria 2005-11-10
Jende oste batez lagundua izan da bere azken egoitzarat. Herria 2004-12-09
Jende oste gaitza bildu da joan den larunbat aratsaldean Aiherrako elizan, Beñat zenari azken agur baten egiteko. Herria 2004-07-22
Ez zen horrelako jende talderik ardura ikusten: eskale urrintsua, alde orotarik sanoa eta planttakoa zirudien emazte xaharra eta kukusoz kateztatu ora. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 63. orr.
Fraintzi aldetik, erromes bidea aitzaki, sartutako gizajo itxurako jende talde alderrai, alproja, engainadore haien kutsu negartia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 72. orr.
Jende-talde bat hurbildu zen gertalekura eta hantxe begira geratu, jakin-minez. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.
Erabat sakabanatuta omen zegoen militantzia, eta sekulako jende piloa -gerra ondoko jende-talderik ugariena- ari omen zen muga zeharkatzen; berrehunetik gora lagun. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 36. orr.
Eszena edo jendetalde bat [...] gauza sendo borobildu bihurtzeko. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 189. orr.
Gero jende talde eder horrek elgarrekin egin du bazkari bat ona. Herria 2001-02-01
· Jende-taldetxo bat biltzen zen meza ondoren Cathedral Street izkinan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 201. orr.
adineko jende (15); ainitz jende (147); ainitz jende bildu (20); aise jende (10); anitz jende (19); asko jende (11); auzoko jende (10); bertako jende (11); beste jende asko (10); bezalako jende (22); ehun bat jende (9); ehun mila jende (14); gazte jende (9); hango jende (27); hemengo jende (11); herrietako jende (11); herriko jende (54); inguruko jende (18); jende ainitz (136); jende ainitz bildu (27); jende ainitzek (34); jende alde (69); jende alde ederra (20); jende alde pollita (13); jende aldea (9); jende andana (84); jende andana bat (13); jende andana bildu (15); jende andanak (14); jende anitz (64); jende anitzek (21); jende arrunta (29); jende arruntak (39); jende arruntaren (19); jende arrunten (10); jende artean (112); jende arteko (9); jende artera (16); jende artetik (33); jende asko (623); jende asko bildu (21); jende asko bizi (11); jende asko dabil (11); jende asko dago (47); jende asko etorri (12); jende asko ezagutzen (10); jende asko joan (9); jende asko joaten (12); jende asko zebilen (11); jende asko zegoen (24); jende askok (305); jende askok egin (10); jende askorekin (22); jende askoren (63); jende askorentzat (30); jende askori (51); jende askorik (15); jende aurrean (41); jende bat (26); jende batek (21); jende batzu (31); jende batzuek (19); jende batzuekin (9); jende batzuen (14); jende batzuk (26); jende berri (13); jende berria (30); jende bildu (79); jende bildu da (36); jende bildurik (18); jende biltzen (14); jende bizi (16); jende dezente (14); jende etorri (14); jende ezagun (16); jende ezaguna (21); jende frango (67); jende frango bildu (9); jende frangok (12); jende franko (13); jende gaixo (23); jende gazte (10); jende gaztea (32); jende gazteak (10); jende gehien (41); jende gehiena (54); jende gehienak (84); jende gehienaren (11); jende gehienarentzat (9); jende gehienari (13); jende guzia (41); jende guziak (45); jende guziek (20); jende guzien (20); jende guzieri (12); jende guztia (243); jende guztiak (198); jende guztiak daki (10); jende guztiarekin (20); jende guztiaren (54); jende guztiaren aurrean (19); jende guztiarentzat (12); jende guztiari (54); jende handi (9); jende heldu (17); jende heldua (9); jende helduak (12); jende hil (19); jende hiltzen (15); jende hori guztia (11); jende hura guztia (17); jende ibili (23); jende ibili da (10); jende ikasia (10); jende ilara (12); jende jator (9); jende jatorra (18); jende klase (12); jende kondaketa (11); jende kopuru (19); jende kopurua (74); jende modu (10); jende mordoa (29); jende mota (52); jende multxo (78); jende multxo bat (21); jende multxo batek (9); jende multxo pollita (18); jende multzo (88); jende multzo bat (21); jende multzo handia (9); jende multzoa (16); jende multzoak (9); jende normala (9); jende olde (9); jende oldea (9); jende on (14); jende ona (25); jende onak (19); jende oste (30); jende ostea (10); jende pila (31); jende piloa (18); jende saldo (17); jende talde (25); jende taldea (10); jende ugari (101); jende ugari bildu (14); jende ugarik (12); jende uholdea (9); jende xehe (22); jende xehea (44); jende xeheak (36); jende xehearen (44); jende xumea (9); jende xumeak (13); jende xumearen (9); jende xumeari (9); jende zintzoa (22); jende zuzenbide (9); jendea jende (13); kanpoko jende (10); makina bat jende (9); mila jende (44); milaka jende (22); milako bat jende (9); miliun jende (27); munduko jende (10); oso jende gutxi (34); oso jende gutxik (30); sobera jende (17)
adin guztietako jendea (13); adineko jendea (11); bertako jendea (18); bezalako jendea (20); bildutako jendea (10); denetariko jendea (9); gaitzeko jendea (19); gazte jendea (23); hango jendea (33); hemengo jendea (13); herriko jendea (37); hiriko jendea (9); horrelako jendea (9) inguruko jendea (21); jendea arras polliki (9); jendea bildu (70); jendea bildu da (35); jendea biltzen (24); jendea bizi (35); jendea erakarri (9); jendea erakartzeko (9); jendea etorri (30); jendea etorri da (15); jendea etortzen (11); jendea ezagutu (16); jendea ezagutzeko (15); jendea ezagutzen (11); jendea hasi (16); jendea hasi zen (10); jendea hil (23); jendea hiltzen (22); jendea ibili (16); jendea ibili da (15); jendea ikusi (13); jendea ikusten (13); jendea izan (12); jendea jende (13); jendea kalera (11); jendea kantuz (11); jendea kexu (12); jendea konturatu (9); jendea korrika (13); jendea loriatua (10); jendea mugitzen (9); jendea pasatzen (9); jendea sartu (16); jendea sartzen (11); kanpoko jendea (13); mota guztietako jendea (9); usaiako jendea (10)
adineko jendeak (17); bertako jendeak (14); bezalako jendeak (9); euskal jendeak (12); gaixo jendeak (15); gazte jendeak (22); hango jendeak (22); hemengo bereko jendeak (9); hemengo jendeak (21); herriko jendeak (47); hiriko jendeak (14); inguruko jendeak (20); jendeak badaki (16); jendeak dio (11); jendeak dira (9); jendeak egin (13); jendeak egiten (16); jendeak esan (19); jendeak esaten (21); jendeak ez daki (11); jendeak ezagutzen (10); jendeak ikus (9); jendeak ikusi (16); jendeak ikusten (10); jendeak jakin (22); jendeak pentsatzen (12); jendeak uste (58); jendeak uste du (23); kaleko jendeak (11)
herriko jendearekin (10)
bertako jendearen (9); herriko jendearen (17); jendearen ahotan (16); jendearen arreta (23); jendearen artean (104); jendearen arteko (13); jendearen artetik (9); jendearen aurka (9); jendearen aurrean (62); jendearen baitan (9); jendearen begietara (9); jendearen beldur (11); jendearen erantzuna (9); jendearen iritzia (9); jendearen kontra (12); jendearen laguntza (11); jendearen parte hartzea (24); jendearen txalo (9); jendearen txaloak (9)
inguruko jendeari (9); jendeari begira (17)
jendez bete (24); jendez betea (24); jendez beterik (26); jendez beterik zegoen (9); jendez beteta (44); jendez beteta zegoen (12); jendez betetzen (11); jendez gainezka (104); jendez gainezka zegoen (32); jendez gainezka zeuden (10); jendez hustu (15); jendez inguratuta (10); jendez lepo (36); jendez lepo zegoen (9); jendez mukuru (23); jendez mukuru zegoen (9)