Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jendarte (orobat jendearte g.er. eta jende arte) 1 iz leku agerian dagoen jendea.

Turistak eta herrikoak bereizteko froga bikaina dela anbulantziarena: jendarte itzelaren erdian, burua jiratu dutenen artean ikusi ahal izan ditut ezagutzen ditudan herritar apurrak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 127. orr.

Guardia zibilek eta errefortzuan zain zeudenek jendartea itsu-itsuan tirokatzeari ekin zioten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 73. orr.

Diban batean luze etzaten zen eta oparo mintzatzen zen, begiak erdi itxirik, bere dizipuluen jendarte gosetua inguruan zuela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 152. orr.

Presoen eskubideen aldeko jendarte uholde indartsua bilakatzen laguntzeko konpromisoa.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Jesusi buruz esaten zena entzunik, jendartean atzetik joan eta jantzia ukitu zion.  Elizen arteko biblia   Mk 5,27

Jendartean nahastu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 12. orr.

Jende artean ez ditu etorri berriak ikusi.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 333. orr.

Josebak begiradaz segitu zuen baina jendartean galdu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 79. orr.

Hamida beldur izan zen gizonak alde egin, eta ez ote zen jende artean aienatuko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 205. orr.

Isil deiak entzun ziren jende artean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

Hantxe izango nauzu jendartean txaloka, jo eta su.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 28. orr.

Udaltzainek jendartean irekitako pasabidetik. Jendartean ezkutaturik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 172. orr.

Jendarteko fariseu batzuek esan zioten Jesusi: -Maisu, egiezu errieta ikasleei.  Elizen arteko biblia   Lk 19,39

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Azkenean, jendarteko batek psikoanalisiaz galdetu zion.  Berria - Harian   2006-05-06

Ez dituk Salemdarrak -jakin nahi izan zuen jende arteko batek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.

Marmarioak gora egin zuen eta lau gizonak jendartera sartu ziren.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 62. orr.

Oinek eramaten zituzten biak ala biak [...] orain aurrera orain atzera, orain jende artera orain jende artetik kanpora.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 79. orr.

Jendartetik Alexandro zelako bat atera zuten aurrera, juduek bultzaturik.  Elizen arteko biblia   Eg 19,33

Hor atera naiz ni jende-artetik oihuz: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

Merkatu sexualeko arrakastak ere badu, bistan denez, bekatuaren eta atentatuaren kutsu bat... jendeen jende-artearentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.

2 jende komunitatea.

Gure jendarte hartan ez zen falta ez faltsariorik ez kontzientzia gabeko gizonik, baina hura, denetan zinikoena eta eskrupulu gabeena zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 104. orr.

Sarako jendarte guziak nahi du euskararen alde urrats bat egin.  Herria   2001-06-21

Baina orain, ezta aparteko jendarte horretan ere, ez diat lotsarik sentituko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 142. orr.

Hitlerrek suntsitu nahi zuen jendarte bateko kide.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 153. orr.

Ez baita dudarik, jendarte batean agertzen diren baztertuak, gizarte horren ezaugarri direla ere.  Herria   2003-12-25

Jendarte batek sustengatzen duelarik bere hizkuntza, segur da hizkuntza hori ez dela hilen.  Herria   2005-03-24

Deia jendarte osoari eginen diogu, Kostaldeari, Hegoaldeari, Frantzia guziari ere, Confédération Paysanne sindikatak sustengatzen gaitu.  Herria   2004-06-10

3 gizartea.

Jendarte neoliberal batean bizi garen emakumeontzat.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Hiruak ados gara diogularik gerlaren premiarik ez dela jendarte zuzen, orekatu eta baketu batean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 127. orr.

Berdintasunean oinarritutako jendarte baten aldeko borroka feministan gizonek badute euren egitekoa.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Iruñera joateko deia egiten diogu euskal jendarte eta, batez ere, euskal gazteriari. Harako haiexek bide zituen zegozkion etxea, altzariak, senarra eta jendarte-maila.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 156. orr.

Gure nortasunean oinarritutako jendarte eta bizi ereduak eraikitzeko guneak dira gaztetxeak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Lehentasun osoa jendarte eragileen artean, lehentasun osoa herritar guztien artean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-07

Aldaketa politikoaren ezinbestekotasuna hemengo jendarte sektore zabaletan errotu da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Kontsumo jendartea eta izerdiaren esplotazioa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 81. orr.

Jende artean ezaguna eta onartua izatea lortzen ez duena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 147. orr.

Euskal herritar guztiei eta jendarteko eragileei (alderdi politiko, elkarte eta besteri).  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

4 jendarteko izlag jendartean gertazen dena.

Ez du bere egiten, ordea, Frantziskoren jendarteko biziera eta hura munduan barrena eramaten duen misio-grina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1171. orr.

Jendarteko harremanak goxoak ziren, zenbait aldiz adiskidantzazkoak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 69. orr.

Jendarteko antzeztaldi isilpekoak egun batzuk hartu zituen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 101. orr.

Kolorearen ikusmena galtzeak mundu naturalaren edertasuna, jendarteko mundua eta eguneroko bizitzaren osagaitzat kolorea duten hainbat eta hainbat gauza ez ezik, artearen mundua galtzea ekarri baitzion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 51. orr.

Gaurko jendarteko arketipoak atzematen ahalegindu gara.  Berria - Kultura   2006-04-28

Gainera, ni xaketik aldendu eta beste jolas jendeartekoagoetara hurbiltzea nahi zuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 31. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus