Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jeloskortu, jeloskor(tu), jeloskortzen da/du ad jeloskor bihurtu. ik jelostu.

Eta musu eman dio, behin bakarrik, kopetan, inor ez dadin jeloskortu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 76. orr.

Donatien bere faboreak beste emakume batzuei eskaintzen hasi zenean, guztiz jeloskortu eta zapuztu zen madame de Montreuil, hainbesteraino, non polizian zituen influentzia guztiak erabili baitzituen mendeku hartzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 19. orr.

Beharbada, edozein gizoni onartuko zion, egiazki, gonbidapena: ideia horrek ez ninduen sumindu, baina jeloskortu bai, zeharo sentimentaldu alegia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 152. orr.

Zu besarkaturik nahi dut zalduna jeloskortzeko bezain plazer handia hartu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus