Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Koloman neska gazte baten konpainian ikusi nuenean, jelostu egin nintzen. Ez zen jelostu jeloskorra ez zelako. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 99. orr.
Krabelinak bere aurpegiaz jelostuak direlako ez darama neska horrek lore sorta, komentatuko nieke ikusleei. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 172. orr.
Ergel halakoa, benetan baleki nortaz jelostu behar lukeen! aireko bideak ez baitira hala zehaztuak, bi hegal ukaldiz uste gabeko itzuli ederra egiten ahal baitute zeruko hegaztinek, lurrari urratsez urrats lotua ibiltzen dena jelosten baita holako libertateaz. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 79. orr.
Eta hara non adar-ezarle jelostua tiroka abiatua -Potzoloren eri zuzena pistola bateko kanoi bilakatu zen-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.