Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jelos izond ipar bekaztia. ik jeloskor.

Aitortu behar dut jelos naizela, eta miresle.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 44. orr.

Ez naiz haietaz bekaizti ez eta jelos.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 153. orr.

Aldiz zure idazteko maneraz jelos naiz, banuke ikasteko!  Herria   2005-12-01

Alemanian gaitzeko osagarrian zituztelakotz dirua eta ekonomia, hetaz jelos ziren frango Europan eta Europatik kanpo.  Herria   2003-01-14

Iruñea guztiak zekien apezpikuaren atari-zakur horiek haren jelos zirela, ezin barkaturik-eta haren ele ederra eta harengana hurbiltzen ziren emakumeen suspirioak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.

Eskolako balentriak ere hor ziren, honen trufan, haren jelos.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus