Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bankari jeloskor baten emazte eta bost neska-mutilen ama abenturagose batekin topo egiteak beti ere sortarazten duen azkurak kitzikatuta. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 42. orr.
Emakume jeloskor hark ez zidan bada, arratsetik beretik, gutun bat etxera igorri? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 450. orr.
Graxik, begirada jeloskorrak botatzen zituen Nakorengana. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 17. orr.
Aitaren begirada sutu, basati eta jeloskorrean. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 34. orr.
Garaitiarik ederrena eragozteko ez da behar izaten beltzuri une bat edo susmo jeloskor bat baizik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 491. orr.
Ahots jeloskor bat uluka hasi zitzaidan barrenean. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 83. orr.
Maitasun jeloskor eta erresumindu bat zion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 303. orr.
Jeloskorraren belarriak den-dena entzuten du. Jeloskorrek beti dute arrazoia, bista luzeagoa baitute senar edo emazte edo nobio lasaiek baino. Elizen arteko biblia Jkd 1,10
Jeloskor inozo bat. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.
Haurtzarotik, handien jeloskor izan zen Cecco. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 81. orr.
Ez naiz Margoten jeloskor, ez naiz inoiz izan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 151. orr.
Ene diruaren eta giza mailaren jeloskor dira. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 234. orr.
Peterren suerteaz jeloskor zen Beinat. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 240. orr.
Erotu nintzela, jeloskor absurdo bat nintzela. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.
Jeloskorrak diren gizonekin eta edaten dutenekin ere arlo horiek lantzen ditugu. Berria - Euskal Herria 2004-05-06
Ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz. Elizen arteko biblia Dt 5,9
Ez du gusturik ematen beste tipo bat zure emaztea matxukatzen ari dela jakiteak, gauza horietan venezuelarrak oso jeloskorrak gara. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 98. orr.
Jeloskorra banintz, balio handiagoko norbaitekiko nengoke jeloskor, eta ez mari txepel, tuntun, nagi, ezdeus, berekoi, histeriko, arrunt, nabasi eta sexu-grinak jotako horiekiko... Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 102. orr.
Jeloskor zaude ordea, eta jelosia ez da arrazoizalea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 484. orr.
Bistan dago jeloskor dagoela, Van Daan andrearekin berekin baino gehiago hitz egiten dudalako. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 214. orr.
Baina ez zegoen Cadineren jeloskor, aspaldiko lagun zahar baten gisa tratatzen zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 266. orr.
Nik uste jeloskor zegoela hitaz. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 119. orr.
Izan ere, Jainkoak bere herriarengatik sentitzen duen jelosiaz nago ni zuengatik jeloskor. Elizen arteko biblia 2 Ko 11,2
Inoiz ez da kexatu, nik dakidala behintzat, eta ezta jeloskor azaldu ere. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 196. orr.
Jeloskor jartzen hasia baitzen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 96. orr.
Jeloskor jarri nahi ote nau? Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 79. orr.
Bazen gainera nire baitan beste zerbait, jeloskor sentiarazten ninduena etengabe. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 163. orr.
jeloskor egoteko (3); jeloskor jarri (5); jeloskor jarriko (4); jeloskor jartzeko (4); jeloskor jartzen (3); jeloskor sentitu (4); jeloskor sentitzen (3); jeloskor zegoela (3); jeloskor zegoelako (4); jeloskor zegoen (9); jeloskor zeuden (3)
jainko jeloskorra (8); senar jeloskorra (3)