Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jauntasun 1 iz jaun denaren aginpidea. ik jaurgo; nagusitasun.

Jauntasun eta nagusigotzat jo baitituzu Ordenako karguak, zama eta morrontza deitu behar direnak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1135. orr.

Foix-ko kondeak eta Leonor, erregearen alabak, erreinuaren gobernadore zirenak, kendu zioten jauntasuna, Behamontesen alderdia segitu baitzuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 196. orr.

Bazirudien berarentzat prestatzen ari ziren heriotzak biluzi egin zuela, bere ohiko jauntasun eta arrandia neurrigabe guztiaz gabetu zuela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 19. orr.

Lege horiek on eta kalte amaigabeak egin zituzten; nagusitasuna galdu eta gero eskubideak utzi zituzten; hainbat pertsonari gauza batez edo pertsona batzuez jabetza-mota desberdinak eman zizkieten, eta jauntasun osoaren pisua gutxitu zuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 267. orr.

2 jaun izateko nolakotasuna.

Beti miretsi izan dut Andrein Hazparneko meraren jauntasuna, bere isilean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 19. orr.

Kalte egin dizut; baina barka iezadazu, zure jauntasunari duin zaion legez.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 219. orr.

Jauntasun eta duintasun osoa galdu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 158. orr.

3 hed/irud

Jauntasun handiko automobil haren balioa lan-ordutan ematen saiatu zen Jimmy.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 65. orr.

Jauntasun handiko meza izan zen, gisa guzietara biziki aberatsa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus