Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaurgo (orobat jaurgoa g.er.) 1 iz jauntasuna, nagusigoa.

Panitaliar jaurgo ahaltsua, denbora labur batez estatu batean elementu germaniar, erromatar eta Ekialdekoak bildu zituena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 133. orr.

Geroxeago, 1576an, Jean Bodin legelari frantsesak, "Errepublikaren Sei Liburuak" argitaratzean, Estatu subiranoaren definizioa osatu zuen, Estatuaren esku ezarriz Jainko Ahalguztidunaren jaurgoa bera, hau baita Botere Absolutua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 49. orr.

Herriaren subiranotasuna edo jaurgoa bermatzen duen Demokrazia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 23. orr.

Bizkitartean hiri bakarra zelarik edo zenbait hiri baina bakoitza bere alde egoki, hiri bakoitzeko hiritar guztiek bazuten bakoitzak bere jabegoa eta eskubidea, jaurgoa horretaz jabetu arte [...] gizaki bakarra.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 134. orr.

2 irud

Eguerdiko labe gorietan, ekia bere jaurgoaren gailurrean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 50. orr.

3 jaurerria.

Araba, Bizkaiko Jaurgoa, Gipuzkoa beregana bilduz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Garai hartan, jaurgo-ekonomia zen oraindik nagusi landa-lurretan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus