Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaun 1 iz zernahi gizon; batez ere, gizarteko behe mailetakoa ez dena.

Jaun bat eta andre bat sartu ziren.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 156. orr.

Jaun bat agertu zen bidearen amaieran; haienganantz zetorren, kapelua buruan eta makila adabegitsu bat eskuan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 487. orr.

Ongi jantzitako jaun bat sartu zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 197. orr.

Lebigre jaunak gabon opa zien jaun haiei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.

Jaun sendokote bat zen, kapela gogor arre batez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 149. orr.

Lainoa, argiz beteriko gaua, jaun smoking-dunak beren andereak besarkatuz berotu nahian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 142. orr.

-Obediarazten dakien jaun bat!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 187. orr.

Abas, ostera, zinezko jaun bat zen, bizartegi baten jabea eta erdi mailan zegoena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 140. orr.

Jaun hark, tituluduna eta lur askoren jabea zenak, esposatu egin nahi zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.

Jaun haundi egin dira gerlaren medioz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 78. orr.

2 zernahi gizonezkori ematen zaion titulua.

Jauna, limosnatxo bat umezurtz honentzat!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.

-Nik, jauna? -esan nion.  Berria - Kultura   2004-09-01

-Dena ongi, jauna?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 32. orr.

-Alferrik, jaunak; elkar ezagutzen dugu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 157. orr.

-Aurrera, jauna!  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.

Eskerrik asko, jauna!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 221. orr.

Ez horregatik, jauna!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 281. orr.

-Barka, jauna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 283. orr.

-Barkatu, jauna, ez zintudan molestatu nahi.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 66. orr.

-Barka ene atrebentzia, jauna.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 152. orr.

-Barkatuko didazu, jauna, baina […].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 296. orr.

Iritzi horretakoa al zara, jauna?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 73. orr.

-Zer bada, jauna? oso ongi geunden.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 73. orr.

-Jauna! -ganbarako ateetan deiez ari zen eskifaiako norbait.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 230. orr.

Ez, noski, jauna; ez da oso gai interesgarria.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 23. orr.

-Ai, jauna -hasi zen oihuz eta zotinez-, nire nagusi gaixoa, hil egin dutela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.

-Zer hartu behar duzu, Antoine jauna?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 51. orr.

--Egiok kasu Bevan jaunari, Dan, galdera bat egin dik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 90. orr.

Izeba Kate Browne jaunarengana itzuli zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 290. orr.

Badakit, Uriarte jauna -esan zuen bisitariak; nik lekuz kanpoko jauna hartan ironia nabaritu nion-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 12. orr.

Bettina, hau Oskar Schmidt jauna dun.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 144. orr.

Antonio Canovas del Castillo jauna zen bestek Montjuichen egin ei dituztenen erantzule.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 79. orr.

Weasley andre potolotxoa, Weasley jaun luze eta burusoila.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 12. orr.

Delako Robles jaun hori ezagutu izan dute luzaidarrek duela 75 urte.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 42. orr.

Kapelak eta berokiak jaso zituzten barandatik Humphries jaunak, Roberts jaunak, eta Thomas jaun gazteak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 153. orr.

Ez, jaunak: izen horiek ezin izan daitezke inola ere herri-jendeak jarriak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 214. orr.

3 Frantziako Iraultza aurreko gizartean, lurralde, herri edo pertsonei buruz esku edo aginpidea zuena; delako gizartean goi mailako gizonei ematen zitzaien ohorezko titulua. ik andre.

Jaunak erregearengandik eskuratzen du lurra, edo goragoko maila duen beste jaun batengandik, zerbitzu militarren truke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Bilauak ez zeukan bere jaunaren epaitegia faltsutzat jotzerik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 231. orr.

Biarnoko jaun gehiena eta Nafarroako errege.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 27. orr.

Haietarik bat, Azpilkuetako Jauna eta Colinako Bizkondea, Nafarroaren eta Biarnoaren arteko eskualdean aurkitzen den Erronkariko buruzagia da.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 212. orr.

Nafarroa Behereko jaun guztien omenaldia jaso zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 60. orr.

Aitzineko prioreek alabaina erreinuko jaun handien itxura hartua zuten eta haien bizimoldeak errenta guztiak irensten zituen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.

Zin egin zenidan, ene jaun horrek, nire seme Salomon izanen zela zure hurrengo erregea.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,17

Eta Frantzisko santua biziki poztu zen, halako jaun beneragarriak hain jarrera onbera, maitasun eztia eta hitz eraginkorrak eskaintzen zizkiola ikusiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 229. orr.

Azkenik, lodiak, Jainkoa eta Erregea zerbitzatu ondoren, guztien begiramena irabazirik, erretiroa hartu, egoitzaz aldatu, eta lurjabe bihurtzen dira, Errusiako handiki itzaltsu eta abegi oneko jaun.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.

Gure Elkarteko Ministro jeneralari, neure jaun agurgarria dudanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 111. orr.

Harekin batean ziren gorteko bertze jaun eta andre anitz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 87. orr.

Jaun baten basailuak kondearen agindupean joaten ziren gerrara.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 285. orr.

· Lan ederra eginik, Bordeleko bidea hartu du berriz jaun De Lancrek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 18. orr.

-Nire jaun Don Kijote -bizarginak galde- zer uste du berorrek, zenbaterainokoa ote zen Morgante erraldoia?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 104. orr.

4 zerbaiti edo norbaiti buruz esku duena.

Europa mendebaldeko jaun eta handikiek.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 105. orr.

Egin beharra daukazu, lur honek jaun bat behar du lehenbailehen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 94. orr.

Abas, ostera, zinezko jaun bat zen, bizartegi baten jabea eta erdi mailan zegoena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 140. orr.

Senarra duenak jaun izaten ohi du.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.

Jakin ezazu, Thomas Peaceful, hemen ni izango nauzula jaun eta maisua.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 11. orr.

Behin batez, bazen jaun aberats bat bere babesean aszeta bat zuena.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 88. orr.

Zeru-lurren egile eta bizidun guztien jaun dena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 180. orr.

Ezkutariak ia-ia esan zion zein zen bere jauna, hain atsegina zen emakume gaztearen hizketa.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 22. orr.

5 hainbat kargu edo bizibide edo kidekoren izenaren eskuinean erabiltzen den gizalegezko hitza.

Aita santu jaunak baietsi egin zidan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

Neska gazte birjina bat bilatu behar genizuke, errege jauna.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,2

Ez al zenidan, ene errege jaun horrek, zin egin nire seme Salomon izango zela zure hurrengo erregea eta bera jarriko zela zure errege-aulkian?  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,13

Markes jaunak neskaren esku zuri-zuria hartu eta muin eman dio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 15. orr.

Ongi, komandante jauna.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 25. orr.

-Gerran gaude, alkate jauna.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 42. orr.

Berriketan jardun dugu pixkatean mediku jaunak eta biok buruz buru.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

-Atrebentziarekin, komisario jauna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 194. orr.

Lotinant jauna, hona hemen aleman herria.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 170. orr.

Dekano jauna eta Errektore jauna, hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 48. orr.

Errektore jaun txit gorena: […].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 113. orr.

Grandchamps-eko Institutu Teknikoko zuzendari jaun agurgarria.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 56. orr.

Zer uste duk?, nagusi jaunak ez dakiela nolakoa haizen?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 367. orr.

Irakurle jaunak edota andreak, seguru zuei ere niri bezala gertatu zaizuela azalpenaren bukaerara iristean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 131. orr.

6 (ezkerrean)

Horietarik zen Jean Etxepare jaun medikua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 129. orr.

Hitzaldi baten emaitera etorri zela Uztaritzeko Seminariora Robert Schuman jaun ministroa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 135. orr.

Eskutitz bat bidaliko diot Orreagako Jaun Prioreari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 52. orr.

Aita René Coste jaun irakasleak lagundurik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 168. orr.

Ofizio Sainduaren larderiari dagokiola jadanik preso den gure Jaun Artzapezpiku Agurgarria, hobenik gabea izanik ere, bederen kargutik kentzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 157. orr.

Jaun tenienteak eta, oro har, kapitainetik gora igo ez direnak ditugu solasean maisu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 249. orr.

Reclus jaun geografo hori anarkista seinalatua izan zen eta Kropotkin printzearen adiskidea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.

7 (J larriz) Jainkoa.

Eta israeldarrek hari obeditu zioten, Jaunak Moisesi agindu ziona betez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 236. orr.

Jaunaren aingeruak basamortuko iturri ondoan aurkitu zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 45. orr.

Zu zaitut, Jauna, neure on guztia, neure kopa, bedeinkapenez betea; zure esku nire zoria!  Elizen arteko biblia   Sal 16,5

Izan ere, Jauna, zuen Jainkoa, Jainko da goian zeruan eta behean lurrean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 23. orr.

Tenplura joan zen, eta Jauna gurtu zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 57. orr.

Uste ona izan zuten Jaunarengan eta haren zerbitzari Moisesengan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 172. orr.

Bere zerbitzari nauen Jaun ahalguztiduna bizi dela bezain egia da.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,15

Jaun zerukoak sarituko ahal hau nire alde egiten ari haizen guztiarengatik!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 202. orr.

O zu, Printze eta Aita Gorena, zeru goiko Jaun bakarra.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 17. orr.

Jaun onak gorde zaitzala...  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 37. orr.

Damutu zen, bada, Jauna gizakia egin izanaz eta, bihozmindurik, esan zuen: "Ezabatu egingo dut mundutik nik sortu dudan gizakia".  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.

-Jauna, ene Jainkoa, nola jakin nezake lurralde hau neurea izango dudala?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 44. orr.

Argi eta garbi dio Jaunak: "Jainkoaren erregetza zuen artean baitago jadanik" (Lk 17,21).  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 78. orr.

Ikus dezagun bada, guztiak Jaunak eginak gaituela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 31. orr.

· Jesu Kristo gure Jaunaren amodioak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 49. orr.

8 (hitz elkartuetan)

Ez dute, aperantziarik ere, beste jaun-etxeek Etxauzea balio, ez Leizaratzuk ez Urdoz jauregiak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 24. orr.

· Koru maisua zen Tuterako katedralean, eta horrek esan nahi du musika-jaun zela, Orestes hori berori hartu zuen aldi batez bere idazkari Atilak, hunoen gerra-jaun ospetsuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 67. orr.

9 etxeko jaun

Ez etxeko jauna, ez etxekoandrea, ez zerbitzariak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 46. orr.

Aitor dezagun, etxeko jaun askoren ahotan bagaudela gu ere horrelako zenbait solas entzunik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 26. orr.

Etxeko-jaun aldaketa izugarri gaizki bizitu zuen Bittorrek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 174. orr.

10 Jainko jaun

Jainko Jaunak zeru-lurrak egin zituenean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 18. orr.

Ondoren, Jainko Jaunak baratzea landatu zuen Eden-en.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 18. orr.

Orduan, Jainko Jaunak lur-hautsez gizona moldatu zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 18. orr.

Aintza eta ohore eman diezaiola Jainko Jaun bizi eta egiazkoari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 114. orr.

Errespeta eta ohora, gorets eta bedeinka, eskerrak eman eta adora ezazue Jainko Jaun ahalguztiduna bere Hirutasun eta Batasunean, Aita eta Semea eta Espiritu Santua, gauza guztien egilea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 147. orr.

Gure Jainko Jaunak nahiko ahal du, bizi honetan elkar ikus dezagun, ene laguna eta ni neu Indietara joan aitzin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 20. orr.

Gure Jainko Jaunak begira dezala Errege Jaunaren Ospea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 196. orr.

Gainera, goi-mailako gizontzat hartu nauzu, Jainko Jaun horrek.  Elizen arteko biblia   1 Kro 17,17

Yahveh Jainko Jaun errukigabeak ez zion zigorra barkatu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 227. orr.

Yahveh Jainko Jaunarengana joan zen Lilith, eta sedukzio hutsez Haren izena jakin zuen, inoiz aipatu ezin den Jahvehren izen ezkutua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 227. orr.

· Zu bazara nor, Jainko gure Jaun hori, gorespena, aintza eta ohorea eta bedeinkapena hartzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 73. orr.

· Jainko Jauna!, ez nuen horrelakorik esan nahi.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 221. orr.

Jainko Jauna, zenbat maite dudan Merteuil andrea!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 104. orr.

Makina bat bider amore eman izan dut, sarriegitan, Jainko Jaunak badaki. -Jainko Jaun Bedeinkatu eta Ahalguztidunaren izenean! -esan zuen medikuak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 184. orr.

11 jaun-andere pl

Portugaleko Errege eta Erregina Jaun Andere ospetsuek.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 207. orr.

Jaun-andere batzuk auto urdin beltz aire batean, ez dea hala?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 120. orr.

Lurreko eta zeruko jaun-andere boteretsuak, otoi, egizue otoi, egun batez, Xanti ene kontra besarka dezadan!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 81. orr.

· Esker onez [...] agurtu nituen bi urtez bizilekua eta mantenua doan eman zizkidaten Duhau jaun-andereak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 302. orr.

· Etxeko jaun-andereak ez dira oraindik itzuli, beraz, zatoz barrura.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 162. orr.

12 jaun-andre pl

Hiriburuko seme-alabek maitasun epela agertzen zieten erresumako jaun-andreei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.

-Bueno, jaun-andreok, hasi egin beharko dugu dantzaldia. Eta izen garbi jakinen eremuan, jaun-andreok, zoriontasuna ez dena zorigaitza da, eta tristura.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 204. orr.

Poker gaua, jaun-andreak!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 129. orr.

Mila esker, jaun-andreok.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 50. orr.

· Nik izango diat Gallaher jaun-andreei bizi luze eta zoriontsua opa izateko atsegina.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 117. orr.

Jose Olarra eta Maria Luisa Larramendi jaun-andre historialari tolosarrek. · Gonbidatuari etxeko jaun-andreen erdian jartzeko eskatu zioten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 45. orr.

13 jaun eta jabe pred/adlag ik andre eta jabe.

Itsasoan jaun eta jabe zinen.  Elizen arteko biblia   Ez 27,4

De Gaulle izeneko militar bat jaun eta jabe zela Frantzian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 277. orr.

Auto kontuetan, italiarrak dira jaun eta jabe: Ferrari, Maserati, Lamborghini...     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Jesu Kristo, gure Jaun eta Jabe bakarra.  Elizen arteko biblia   Ju 1,4

Max, haren seme gazteena, jaun eta jabe zen bere gela-zokoan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Gizonaren noblezia, saio eta hutsegitez josiriko ehun mendetan zehar irabazia, materiaren jaun eta jabe egitean zetzala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.

Dirua jaun eta jabe dela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 139. orr.

· Ghiberti, Della Robbia, Brunelleschi eta Donatello bizi zituen inguruan, zein bere artearen jaun eta jabe harro.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 91. orr.

· mug Ene jaun eta jabea, ez gutxietsi haren hitzak.  Elizen arteko biblia   Jdt 11,10

Nor zen herri hartako biztanlea, haren jauna eta jabea?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 365. orr.

Jainkoak, zeru-lurren jaun eta jabeak, lurra eta zerua itxi zituenean [...].  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 44. orr.

Ni jaun eta jabeen aldekoa banintz, [...] dudarik gabe egongo nintzateke gutxiengoen eta zapalduen alde, eta batik bat haien eskubide guztien alde.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 189. orr.

14 Jauna hartu (orobat jaunartu du ad; Euskaltzaindiaren Hiztegian Jauna hartu agertzen da) ik komulgatu.

Sarritan jaunartzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 405. orr.

Hori egiterik ez badu, jendeak atzea eman ohi du eta ez du jaunartzen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 107. orr.

Meza entzun zuten eta anaietako batek jaunartu ere bai.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1128. orr.

Eta ohiko bidetik Jainkoari eskerrak eman nahi dizkiodanez gero, Jauna hartu nahi nuke.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 230. orr.

Katolikook, adibidez, debekatuta dugu beste eliza ebangeliko batzuetan jauna hartzea.  Berria - Harian   2005-04-06

Ireki zuten ezarritako egunetan Kristoren mirabeek jaunartzeko erabiltzen zuten leiho txikia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 257. orr.

Kendu zuten leihotik Jauna hartzeko eta inoiz Jainkoaren hitza entzuteko ahizpek erabiltzen zuten burdina-hesia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 547. orr.

Gona motx batekin joango naiz jaunartzera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

errege jaun (15); etxeko jaun (29); gerra jaun (10); izeneko jaun (10); jainko jaun (93); jainko jaun ahalguztidunak (13); jaun agurgarri (63); jaun agurgarri hori (54); jaun agurgarria (28); jaun ahalguztidun (28); jaun ahalguztiduna (46); jaun ahalguztidunak (161); jaun ahalguztidunaren (33); jaun ahalguztidunari (12); jaun andere (35); jaun andereak (34); jaun andereek (22); jaun andre (9); jaun andreak (23); jaun andreek (14); jaun andreok (62); jaun apeza (27); jaun apezak (14); jaun apezpikua (34); jaun apezpikuak (33); jaun apezpikuaren (15); jaun artista (11); jaun artistak (35); jaun artistaren (23); jaun auzapeza (18); jaun auzapezak (31); jaun auzapezaren (15); jaun don (13); jaun erretor (18); jaun erretora (42); jaun erretorak (43); jaun erretoraren (10); jaun erretorari (11); jaun eta jabe (310); jaun eta jabea (13); jaun handi (17); jaun handia (9); jaun handiak (11); jaun haundi (10); jaun iluna (10); jaun ilunak (9); jaun mera (14); jaun merak (13); jaun ohoragarri (27); jaun ohoragarri hori (26); jaun txit (32); jaun zaharra (9); jaun zerukoa (13); jaun zerukoak (21); kristo gure jaun (12); nire jaun (29); prezeptore jaun (13)

agur jauna (9); agure jauna (10); alkate jauna (28); apaiz jauna (28); bedeinka ezazue jauna (37); bedeinkatua jauna (31); doktore jauna (16); ene errege jauna (30); ene jainko jauna (9); ene jauna (148); epaile jauna (30); eraztunen jauna (10); errege jauna (95); etxeko jauna (32); gora jauna (28); goretsazue jauna (20); goretsi jauna (10); gotzain jauna (32); irakasle jauna (16); jainko gure jauna (10); jainko jauna (121); jauna agertu (22); jauna agertu zitzaion (12); jauna etorri (13); jauna goresteko (9); jauna goresten (12); jauna goretsi (15); jauna gurtu (13); jauna gurtzera (17); jauna hil (13); jauna ikusi (13); jauna izan (25); jauna izango (11); jauna lagun (19); jauna zerbitzatu (9); kapitain jauna (60); komandante jauna (18); kristo gure jauna (47); kristo jauna (13); maita ezazu jauna (11); mediku jauna (11); mintzatu zitzaidan jauna (47); mintzatu zitzaion jauna (73); nagusi jauna (25); neu naiz jauna (67); ni naizela jauna (75); ostiako jauna (13); zuzendari jauna (42)

; agur jaunak (28); agure jaunak (12); aita santu jaunak (11); apaiz jaunak (9); erantzun zion jaunak (10); errege jaunak (29); errektore jaunak (11); esan zion jaunak (24); etxeko jaunak (26); gotzain jaunak (9); honela dio jaunak (85); jainko gure jaunak (11); jainko jaunak (270); jaunak adierazi (12); jaunak agertu (14); jaunak agindu (73); jaunak agindua (15); jaunak atsegin (10); jaunak atseginez (30); jaunak atseginez onartuko (17); jaunak bedeinka (16); jaunak bedeinka zaitzala (9); jaunak bedeinkatu (12); jaunak bidali (15); jaunak egin (41); jaunak egindako (9); jaunak egiten (12); jaunak eman (57); jaunak emandako (13); jaunak emango (9); jaunak ematen (11); jaunak erantzun (66); jaunak erantzun zion (32); jaunak ere (40); jaunak erran (12); jaunak esan (315); jaunak esan bezala (22); jaunak esan zion (172); jaunak esana (16); jaunak esandako (10); jaunak esaten (14); jaunak eskura (10); jaunak gogoko (10); jaunak gorde (10); jaunak gure jainkoak (9); jaunak hartu (9); jaunak nahi (21); jaunak onartu (10); jaunak zeuen jainkoak (71); jesu kristo jaunak (16); jesus jaunak (14); kristo gure jaunak (50); kristo jaunak (16); zuen jainko jaunak (9)

errege jaunaren (19); etxeko jaunaren (16); gure jaunaren bitartez (9); gure jaunaren izenean (11); jainko gure jaunaren (22); jainko jaunaren (71); jainko jaunaren maitasunagatik (25); jaunaren agindua (12); jaunaren aginduak (11); jaunaren agindura (13); jaunaren aginduz (16); jaunaren ahotsa (17); jaunaren aingerua (39); jaunaren aingeruak (40); jaunaren aintza (18); jaunaren aintzak (12); jaunaren aitzinean (17); jaunaren aurka (35); jaunaren aurrean (171); jaunaren aurrera (22); jaunaren aurretik (13); jaunaren bila (14); jaunaren bitartez (13); jaunaren egintza (11); jaunaren eguna (29); jaunaren erantzuna (13); jaunaren esana (18); jaunaren esku (13); jaunaren eskua (9); jaunaren eskuetan (13); jaunaren espiritua (28); jaunaren espirituak (27); jaunaren etxe (11); jaunaren etxea (38); jaunaren etxean (54); jaunaren etxeko (49); jaunaren etxera (39); jaunaren etxerako (13); jaunaren gorespenak (26); jaunaren gorputz (31); jaunaren gorputza (13); jaunaren grazia (15); jaunaren haserre (12); jaunaren haserrea (34); jaunaren hitz (13); jaunaren hitza (47); jaunaren hitzak (23); jaunaren indarra (9); jaunaren itun (33); jaunaren itun kutxa (27); jaunaren izen (11); jaunaren izena (33); jaunaren izenean (97); jaunaren jaiotza (11); jaunaren kutxa (31); jaunaren maitasunagatik (32); jaunaren mezua (25); jaunaren nahia (14); jaunaren ohorez (51); jaunaren ondoan (12); jaunaren ospea (10); jaunaren zerbitzari (13); jaunaren zerbitzaria (12); jaunaren zerbitzariak (17); jaunaren zerbitzuan (16); jaunaren zeuen jainkoaren (32)

jaunarengana itzuli (9)

jaunarenganako begirunea (20)

; esan zion jaunari (15); geure jainko jaunari (9); gure jaunari (49); jainko gure jaunari (16); jainko jaunari (39); jaunari atsegin (71); jaunari atsegin zaiona (16); jaunari begirune (38); jaunari dei (18); jaunari egin (10); jaunari eman (12); jaunari erre (15); jaunari erre oparitzat (9); jaunari erregutu (9); jaunari eskaini (13); jaunari eskainiko (10); jaunari eskainiriko (16); jaunari esker (19); jaunari eskerrak (10); jaunari kontsulta (10); jaunari oparia (10); jaunari otoitz (16); jaunari sagaratua (13); jaunari sagaraturiko (16); jaunari sakrifizioak eskaintzera (10); jaunari zeuen jainkoari (23); kanta jaunari (23); kristo gure jaunari (19)

andere jaunek (22)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus