Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jatorri 1 iz pertsona edo talde baten arbasoak edo hasierako giza ingurunea. ik etorki; iturburu.

Handik Espartara joan zen itsasoz, babeslekua aurkituko zuelakoan, hangoak juduen jatorri berekoak zirelako.  Elizen arteko biblia   2 M 5,9

Neskatxaren jatorria pobrea izango zela pentsatu zuen erregeak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 70. orr.

Jatorri anitzeko gizon-emakume aldren bilgune.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 11. orr.

Koaderno hori nire jatorriari buruzko hausnarketa-oroitzapen antzeko bat zen, baina, gure jatorria genetikoki beti bitan banatzen bada, nik erdi bakarrari egin nion kasu ordukoan: Errekarte aitaren baserria zen, eta aitaren aldetiko famili kontuak ageri ziren hor.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 19. orr.

Beren paradisuetatik egotzitako jatorri guztietako europarrak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 105. orr.

Jean-Baptiste Cloots 1755. urtean jaio zen Kleve inguruan (Alemanian), jatorria Herbehereetan zuen familia prusiar aberats batean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 105. orr.

Bost orduon ostean Jeanettek bere jatorriaz hitz egiten dit.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 32. orr.

Zure leinuak ere gure mendietan du jatorria.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 38. orr.

Euskal herriaren jatorriari buruzko ameskerien kritika.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 93. orr.

Kretan diat jatorria, eta gizon aberats baten semea nauk.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 102. orr.

Adinak eta jatorriak salatzen zuten Fernandorekiko lotura.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 77. orr.

Poema haiek [...] gehiago zor zioten galestar jatorriari bere garaiko poesia sozialaren aldeko gustuari baino.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 7. orr.

Siriar jatorriko greziar letra-gizonak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 46. orr.

Italiar jatorriko erromatar hiritarren kolonia hau.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 46. orr.

· Espezien jatorriari buruzko Darwin-en obraren gainean eztabaidan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 50. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jatorri aristokratikoko idazleak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 151. orr.

Ohitura garbi eta jatorri nobleko andre batek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 429. orr.

Jende ona da zure senitartea eta jatorri onekoa zara.  Elizen arteko biblia   Tb 5,14

Hitz horiekin, bere jatorri apala ekartzen zuen gogora.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 216. orr.

Jatorri xumekoa zen, nerau bezala.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 219. orr.

Izen horren azpian turkiarrak eta jatorri persiarreko jendeak batzen dira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 48. orr.

Jatorri indigenako klase ertaineko agenteak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 213. orr.

Estatu unibertsalen sortzaileak beti ez direla jatorri berekoak ikusi dugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 51. orr.

Jatorri euskaldunekoa eta Mexikoko Tlaxcala-n jaioa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 16. orr.

Bada zure Inperioan herri bat, jatorri berezikoa, probintzia guztietako herrien artean sakabanatua bizi dena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 134. orr.

Hogeita sei urte zituenean lehen aldiz bere egiazko jatorriaz jabetu zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 36. orr.

Haurrak bere egiazko jatorria, sorburu genetikoa eta genealogikoa ezagutzeko eskubidea baitu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 242. orr.

3 (Biblian)

Neu ere israeldarra naiz, Abrahamen jatorrikoa, Benjaminen leinukoa.  Elizen arteko biblia   Erm 11,1

Hauek dira Simeonen jatorriko familiak.  Elizen arteko biblia   Ir 6,15

Judas, bere anaiekin, Esauren jatorriko jendearen kontra abiatu zen hegoaldeko lurraldera.  Elizen arteko biblia   1 M 5,65

Desegin zitzala Agagen jatorriko Hamanek juduak galtzeko emanak zituen aginduak.  Elizen arteko biblia   Est 8,3

Ptolomeo erregearen kontseilari eta apaiz gantzutuen jatorriko den Aristobulori.  Elizen arteko biblia   2 M 1,10

Esdras apaizak gizon batzuk, jatorri bakoitzeko familiaburuak, aukeratu zituen eta izendatu.  Elizen arteko biblia   Esd 10,16

4 zerbaitek hasiera duen, zerbait sortzen den edo datorren denbora edo ingurunea.

Munduaren eta gizadiaren jatorria.  Elizen arteko biblia   Has 1,1 tit

Gurasoen jatorriko herrietara.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 42. orr.

Zibilizazioen jatorriaren azalpenaren giltza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 420. orr.

Lege feudalen jatorriaz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 268. orr.

Jabetza eskubideak berez du jatorria izadian.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Gaitzaldi guztiaren jatorri eta iturburua.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 79. orr.

Biologoek, berriz, beren irudimenaren baliabide guzti-guztien beharra izaten dute bizitzaren jatorria itxuratzeko orduan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

Gizakion elkartearen jatorria eta jatorri honi lotzen zaizkion aurrerapenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 200. orr.

Berez, emakumearen sexuak eta gizonarenak jatorri, egitura eta bilakaera bera dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 54. orr.

Beti zabalik dagoen jatorri batera itzultzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 48. orr.

Mota eta jatorri askotako testuak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 15. orr.

Eliminatibismoaren jatorrian 1930eko hamarkadan sortutako Positibismo Logikoa jarri behar da. ik beherago 8.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Mendia du jatorri, herrixka edota baserria.  Berria - Kirola   2004-08-21

Alemania aldean, latina jatorri ez duten hizkuntzen eremuan sartu gara.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 109. orr.

Filosofia jator eta egiazkoak helburu bat baino ez du, alegia, gauza guztien jatorririk gabeko jatorriria irakastea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 73. orr.

5 (izenondoekin)

Baina hain jatorri nabarreko osagaiekin batera, hor daukagu mendebaleko bereizgarri bat: [...].  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 146. orr.

Jatorri publikoko baliabideak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 90. orr.

Beste batzuen ikuspegitik, berriz, ondoezak jatorri biologikoa, endokrinoa, guruinetakoa, organiko-funtzionala luke. Jatorri teologikoko kontzeptuak argitzeko.     «Kuskue tanden», 2004 - 79. orr.

Jatorri ezezaguna duen indarra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 80. orr.

Jatorri iluneko amorru, oinaze eta suhartasun baten eraginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.

Zenbaiten aburuz, hiriaren jatorri gaskoiak badu zerikusirik Donostiaren espiritu jolaszale horretan.  Askoren artean   «Rataplan» - 10. orr.

Lege horrek eduki eta jatorri jakin bat izan behar duela. sutea ez zen jatorri kriminalekoa; istripua edo suizidioa izan behar zuen, beraz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 13. orr.

Ateismo heroikoan aurkitzen da haren jatorri jainkozkoaren froga.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

Baliteke putzu ustelduan izatea beren jatorri beldurgarria.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 49. orr.

Forma artistikoen jatorri naturalaren gai klasikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 249. orr.

Jatorri egiaztatua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 72. orr.

Eta honi ere Lisak halako ikara jatorri lausoko bat ematen baitzion, isilik eduki zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 156. orr.

6 (izenlagunekin)

Ziur gaude, frantziskotar jatorriaren historian, toki guztiz berezia dagokiola Asisko Klarari. hemen gizakia Jainkoaren irudira moldaturik dago, jainkozko jatorria du eta Jainkoaren familiakoa da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.

Ustea, eustea, iriztea, estea, etsitzea: elkarren ahaide txit hurbilak dira, eta batzuk, euskarazko jatorriaren aldetik, baita senideak ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

Hitzaren egiazko jatorrian.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 153. orr.

Beste zenbaitek, berriz, kultura hutsezko jatorria egozten diote fenomenoari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 147. orr.

Hala ere, judizioetan ez ezik, adigaietan ere azaltzen da hauetako batzuen apriorizko jatorria.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 33. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

XIX. mendearen erdi aldera, zelulak aurkitzearekin, eraikuntza-batasuna frogatu zen: biziaren atomoak edo; gero, eboluzioaren teoriarekin, jatorri-batasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.

Jatorri kontuak izaten dira tartean, baina guk, gure analisian, ez diogu hitzaren etimologiari begiratuko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 80. orr.

Jatorri-izenak zein diren eta baserri bakoitza non dagoen esplikatzen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 34. orr.

ik beherago 11.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Handik Espartara joan zen itsasoz, babeslekua aurkituko zuelakoan, hangoak juduen jatorri berekoak zirelako.  Elizen arteko biblia   2 M 5,9

Esaiezu ipuin eta amaigabeko jatorri-zerrendetan arretarik ez jartzeko.  Elizen arteko biblia   1 Tm 1,4

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ardatz bertikala marraztu zuen gero, ahapeka esanez: "y'y, koordenatu-ardatza", Elkargunean, J lodi bat idatzi zuen: "koordenatu-jatorria". Nazio-jatorri bereko etorkinek ez zuten elkarren ondoan lantegi berberetan lan egiten bakarrik; apartamentu-etxe berberetan elkarren auzoko ere izaten ziren.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 347. orr.

Eta bat-batean bere leinu jatorri ezkutuak ukiturik antza, barkamendu eskatu dit: Phárka, Koxemai!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 337. orr.

Bazen Erroma hirian andre bat, noblea ohituren garbitasunaz eta famili jatorriaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 841. orr.

Netaniasen seme eta Elixamaren biloba Ismael, errege-jatorrikoa bera, Mitzpara joan zen hamar gizonekin eta hil egin zuen bertan Godalias.  Elizen arteko biblia   2 Erg 25,25

Tinko ezarriko dut betiko zure errege-jatorria, sendo sekulako zure tronua.  Elizen arteko biblia   Sal 89,5

Eta hara, neurekin nuen Tito ere, jentil-jatorrikoa izan arren, ez zuten erdaintzera behartu.  Elizen arteko biblia   Ga 2,3

Izenak izen [...] ez da ahaztu behar ahozko tradiziotik datozela eta asko direla zurrumurru edo istorio hilezin horien herri-jatorria erakusten duten ezaugarriak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 72. orr.

-Zeurok arduratuko zarete, orduan? -esan zuen aleman-jatorria adierazten zuen frantses behartu batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.

Haren arraza-jatorriari buruzko iluntasun erabatekoa zela kausa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 35. orr.

Diru jatorriak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 226. orr.

Egitura sendokoa dirudi gorputzak kanpotik begiratuta, baina gure itsas jatorria islatzen du, oraindik ere, haren barruko antolamenduak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 186. orr.

9 jatorrian

Ala, jatorrian, mugakizunak, izadiaren lege direlakoak, ez diren menturaz izan, haiek ere, kontingentzia baten emaitza.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

Ekonomia, jatorrian, etxeko gobernamenduarekin zerikusia zuten ondasun eta arazoez arduratzen zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 15. orr.

Perpaus bat ulertzeko, nahitaezkoa da jatorrian dituen muin-perpausak ulertzea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 129. orr.

Horien guztien arabera, jatorrian Jainkoaren gogoa (edo ideia guztien multzoa) baizik ez legoke eta gure mundua haren arabera sortutako eta egituratutako bigarren mailako mundutxoa besterik ez litzateke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.

Diakronikotzat jotzen ditugun asimilazio horiek jatorrian (gertatzen ari zirenean) aldaketa sinkronikoak izango zirela.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 43. orr.

Ezaguera horrek aukera ematen digu bere alderdirik sakonenetan atzemateko errealitatea: printzipioetan eta jatorrian.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 142. orr.

10 jatorrizko izlag

Beren jatorrizko hizkuntzan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 229. orr.

Jatorrizko testuak disponebant provincias dakar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 929. orr.

Horrela dio liburuaren jatorrizko izenburuak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 12. orr.

Jatorrizko bertsioa, seguruena, Edouard Lamaignerek 1860ko urteetan argitaratu zuena da.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 196. orr.

Ondarrutar kantari edo musikero batek Beti lo hitzekin itzuli zuen jatorrizko Without love.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 69. orr.

Metaforaren jatorrizko adieran.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.

Somervell jaunaren lanaren zatirik baliotsuena jatorrizko hamar liburukien Laburpenaren azkeneko sintesia iruditzen zait.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 10. orr.

Nolabait, gure jatorrizko komunitatea desagertzen ari zela iruditzen zitzaidan, bazihoala.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 30. orr.

Lege Vokoniarra egin zen garaian, ohiturek artean gordetzen zuten beren jatorrizko araztasuna.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 188. orr.

Uste dut Pasaian Hugoren jatorrizko proiektua nolabait aldatu egin zela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 9. orr.

Erabat horizontala denean bakarrik eusten dio urak bere jatorrizko duintasunari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 21. orr.

Jatorrizko zazpi usain ditu sistema horrek, Kartilagozkoak dira hezurren jatorrizko ereduak enbrioiaren lehen faseetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.

Edo nahiago ote zuen [...] bere jatorrizko egitasmora itzuli eta bigarren hezkuntzako ingelesezko irakasle izateko lanpostua bilatu?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 264. orr.

Beraz ez digu edozein nazionalismok eta edozein askatasunak balio, zioen jatorrizko ETAk.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 121. orr.

Jatorrizko abiapuntura itzuli behar dugula horien bila.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 297. orr.

Ez dut onartzen jatorrizko ezjakintasuna galarazten duen ezer.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 47. orr.

Jatorrizko lau murruetarik bat bakarra zegoen zutik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 61. orr.

11 jatorri izen sor-marka.

Erronkariko gaztagile nagusiek jatorri izena aldatu nahi dute, kanpoko ardi arrazak sartu ahal izateko. herria¬

Idiazabal Jatorri Izenaren Batzorde Arautzailearen esanetan.  Berria - Ekonomia   2004-08-15

Uzta historikoa izango da Nafarroako Jatorri Izeneko lurraldeetan.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Jatorri Izeneko eta Aldundiko teknikoak mahastiak aztertzen ari dira.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

12 jatorrizko izendapen sor-marka.

Hor ditugu, adibidez, musikan, canción española, euskal musika, jota navarra, brit pop edo saldu beharrak asmatutako ezin konta ahala label, etiketa edo jatorrizko izendapen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 247. orr.

Nafarroako Aratxearen Kontseiluaren barruan daude baserritarrak, baina jatorrizko izendapenak ezin dio aurre egin kanpoko haragiaren «larregizko eraginari».  Berria - Harian   2005-08-28

Era berean, ardoaren tasak %24 gehitzea kritikatu zuen, bai eta Espainiako jatorrizko izendapena «ezartzea» ere.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

13 jatorrizko bekatu

Jatorrizko bekatua gizaki naturaren bekatua da. Karma-ren eta "jatorrizko bekatuaren" (bekatuaren eta determinismoaren ideiak elkartzen dituzten) doktrinak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 93. orr.

Zera duk, hain zuzen, jatorrizko bekatuaren kontu bera: ez duk ezer egin, baina errudun haiz eta ordaindu behar duk.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 274. orr.

Perspektiba, "mendebaldeko pinturaren jatorrizko bekatua".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.

Identitaterik eza, itsumenera eramango gaituen jatorrizko bekatua.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.

Jatorrizko bekatuak libre egin gaitu guk mina eta poza sentitzeko eta artearen sormenari ekiteko.  Berria - Kultura   2004-01-20

Ikusiak ikusi, aitortu beharra dago jatorrizko bekatua ez zela oso orijinala izan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus