Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jardun2 (orobat ihardun g.er.) 1 iz jartutea.

Zerbitzu publikoen jardun eta finantzaketarako behar ziren baliabideak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Ume haiekin zegoen bitartean, eguneko jardun bakarra jolasa zen, beti ametsetako munduetan jira eta bueltaka.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 15. orr.

Informatzaileak 26 direla dio -jardun osoko sei eta tartekako hogei-.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 198. orr.

Bat-bateko ihardunak utzi-ezinezkoa du erretorikaren teknika hau..  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 200. orr.

2 hitz egitea, berriketaldia.

Ondorengo jardun osoan ez zuen ikazkina aipatu, ezta lastozko kapeladun gizona ere. Jardun horrek eta tankera horretako aitaren aldeko beste hainbat jardunek izaten ote zuen eraginik nigan?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 243. orr.

3 (izenondoekin)

Atsegin nuen emakumearen jardun gozoa, hitz xumeez osatua. Taldeko jardun ludiko ez-formala: bertso-eskola. Jardun fisikoak hezurren osaeran duen eragina. garunaren jardun elektrikoa amaitzean geratzen den egoera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 160. orr.

Suaren hotsa eta aitaren telefonoko jardun urrutiarena, ez zen besterik entzuten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 146. orr.

Herr Haspernek Hitlerren aurkako jardun koldar eta disimulurik gabearekin segitzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Jardun builatsua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 126. orr.

Arrotz egiten zitzaion euskara bera ere, haurretako jardun askatu noranahiko hartatik hain desberdina, askotan ulertzea ere kostatu egiten zitzaiona.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 174. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bada, beraz, kultur jardun honen etorkizuna segurtatuko duen muina.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 37. orr.

Egunkarian nire piano-jardun bat iragartzen zuen ohartxoaren bila nenbilela, [...].Newton-en buru-jardun gehiegia haren izaeraren kontinentzia absolutuari egotzi behar zaiola.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 80. orr.

Marujako gau-ibilerak, itzulpen saioetako aurkikuntzak, Rohmerren filmei buruzko eztabaidak... bere barrena aztertzeko, hausnartzeko, kontenplatzeko eta hitzez nahiz gogoz otoitz egiteko edozein modu, eta beste zenbait espiritu-jardun, aurrerago esango denez.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 31. orr.

Palak eta pilota berberak dira, baina haren eskuetan ez da halako areto-jardun jendetasunezko bat, baizik eta kirol bete-bete eta akigarri bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 213. orr.

Etxez etxe zihoala eskaintze-jardun horretan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 104. orr.

5 jardunean ik jardunean 5.
6 gogo jardun1 (orobat gogojardun) pl otoitz eta penitenzia egun batzuek osatzen duten erlijio praktika, apaiz baten zuzendaritzapean eta taldean egiten dena.

Esperientzia guztiz berri bat ere ezagutu genuen Eskolapioetako lehen ikasturte hartan: euskara txukunean gogo-jardunak deritzenak, ejertzizio espiritualak alegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 43. orr.

Aditzea dut, garai bateko gogo- jardunak zorrotzak, estuak, ikaragarriak izaten zirela, barru-barruraino beldurra sartu eta ikara batean edukitzeko pentsatuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 44. orr.

Hil honen lehenengoetan Gogo Jardunak izan nituen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 269. orr.

Izan ere, adin batetik gorako gutako nork ez ditu noizbait gogojardunak egin?  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 7. orr.

Baldin gogojardunak ematen ari denak hartzen ari dena ikusten badu goibeldua eta zirikatua, ez bedi izan honekin zakar eta gozakaitz, baizik samur eta bigun.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 35. orr.

Gogojardun-egileari adinak, gorputzaldiak eta eguraldiak laguntzen dioten neurrian, egingo ditu egunero bost jardun edo gutxiago.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 123. orr.

Hiru arrazoigatik izaten ditugu batik bat lehorraldiak: lehenengoa da epelak, alferrak edo zabarrak garelako geure gogojardunetan, eta horrela geure hutsengatik alde egiten du gugandik espirituko pozaldiak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 189. orr.

· Gogojardunak liburua zer den.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 9. orr.

Badakizu zer irakurri dudan? Loiolaren Gogo-jardunak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 247. orr.

7 gogo jardun2 (orobat gogojardun) gogoaren jarduna.

Baina bere ariketa intelektual eta gogo jardun guztiak alferrekoak izan dira.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 127. orr.

Bere gogoeta, gogo eta gogorapenezko gogojarduna da.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 108. orr.

Hausterren gogo-jardun bereziak.     «Kuskue tanden», 2004 - 233. orr.

8 lan-jardun (orobat lanjardun g.er.)

Eguneko lan-jarduna amaitu eta alde egitear zelarik [...].  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 268. orr.

Lan jardun amaigabeak, ordainsari eskasak eta kontratu prekarioak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Akordioaren arabera, lan jarduna egokitzeko malgutasuna ezarri zen eta lan orduak gutxitu egin ziren.  Berria - Ekonomia   2004-02-03

Irujok bere lan jarduna hiru zutabetan oinarrituko duela aurreratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahozko jardun (4); eguneroko jardun (6); eguneroko jardun arruntean (3); gogo jardun (4); jardun armatuaren (3); jardun arruntean (7); jardun eremua (3); jardun etengabea (3); jardun luzearen (3); jardun politiko (3); jardun politikoa (9); jardun politikoan (3)

alavesen jarduna (3); aldeko jarduna (3); aurtengo jarduna (3); azken jarduna (3); barruko jarduna (3); bat bateko jarduna (3); bertsolariaren jarduna (4); bien arteko jarduna (3); eguneko jarduna (3); eguneroko jarduna (11); elkartearen jarduna (3); eten zion jarduna (5); etengabeko jarduna (3); gazteen jarduna (3); geneen jarduna (3); jarduna amaitu (7); jarduna entzun (3); jarduna erabakigarria (6); jarduna eten (21); jarduna eteteko (5); jarduna eteten (4); jarduna euskalduntzeko (3); jarduna hobetzeko (4); jarduna mugatu (3); kirol jarduna (12); klubaren jarduna (3); kultur jarduna (3); kultur jarduna euskalduntzeko (3); lan jarduna (6); nazioarteko jarduna (3); orain arteko jarduna (3); sexu jarduna (5); taldearen jarduna (7); taldeen jarduna (3); urte osoko jarduna (3)

; bat bateko jardunak (3); gainerako jardunak (46); gogo jardunak (11); jardunak eta egintzak (3); jardunak sortzen (3); sexu jardunak (3)

bertso jardunaren (3); iazko jardunaren (4); jardunaren balantzea (4); jardunaren berri eman (3); jardunaren bidez (3); jardunaren emaitza (6); orduko jardunaren (3); talde baten jardunaren (3)

bat bateko jardunari (3); eguneroko jardunari (3); gizakiaren jardunari (3); iazko jardunari (3); jardunari ekin (4); jardunari esker (7); jardunari eutsi (4)

ahozko jardunean (8); bat bateko jardunean (4); eguneroko jardunean (33); jardunean ari (10); jardunean aritu (3); jardunean egongo (3); jardunean jarraitzeko (3); kirol jardunean (3); kirol zuzendari jardunean (4); kontrako jardunean (3); mediku jardunean (3); orain arteko jardunean (4); otoitz jardunean (3); profeta jardunean (4); txirrindulari jardunean (3); zuzendari jardunean (5)

eaeko jarduneko arartekoa (3); ehuko jarduneko errektoreak (3); jarduneko arartekoa (3); jarduneko arartekoak (3); jarduneko ehuko errektoreak (3); jarduneko errektoreak (5); jarduneko estatu (3); jarduneko garailea (7); jarduneko gobernuak (4); jarduneko gobernuaren (3); jarduneko gobernuko (3); jarduneko lehen ministro (32); jarduneko lehen ministroa (14); jarduneko lehen ministroak (33); jarduneko lehen ministroaren (8); jarduneko lehen ministroari (4); jarduneko ministro (3); jarduneko munduko txapelduna (3); jarduneko presidente (20); jarduneko presidente leonid (3); jarduneko presidentea (8); jarduneko presidenteak (18); jarduneko presidentearen (5); jarduneko presidenteari (3); jarduneko txapelduna (5); jarduneko zuzendari (3); kontseiluko jarduneko presidente (3); kutxma jarduneko presidenteak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus