Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aldiak oro, iraganak eta iragaitekoak, ez lihoazke eta ez letozke zuk jardunean iraungo ez bazenu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 227. orr.
Baina ofizioa da, eginez eta jardunean ikasten den zerbait. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 30. orr.
Denek erabakia zuten norberaren alderdirik onenak jardunean jartzea eta mota guztietako armak erabiltzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 246. orr.
Inozoek Jainkoari egotzi ohi dioten guztia, beti jardunean eta beti ibilian dagoen naturak bere baitatik sortzen duela.... Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 31. orr.
Baina lan egin dut, jardunean aritu naiz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 524. orr.
Oihalaren beste aldean, ikusezinik, jardunean ziharduen Maxek. etengabe jardunean ibilarazten du. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.
Bere jardunean hain kontzentratuta. «Kuskue tanden», 2004 - 117. orr.
Administrazio publikoen jardunean eta egituran hizkuntz politika ardatza izatea. Berria - Euskal Herria 2006-02-12
Plataformaren aburuz, geldotasun kezkagarria sumatzen da erakundeen jardunean, eta epe luzerako egitasmoak egin ahal izateko gaitasun gutxi ikusi dute. Berria - Kultura 2006-03-18
Tolosak, bere jardunean, bere industrian, bere errota, ibai, gerizpe, ingude eta zaratan, hiri frantses polit baten antza du. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 177. orr.
Arimak bere ahalmenaren jardunean edo bere desirak gauzatzean ohiko trabaren bat aurkitzen badu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 386. orr.
Zientziaren jardunean, aurrerabidean, lehenbizi datuak daude, behatuak, aurkituak, neurtuak. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 95. orr.
Batasunak ere bere jardunean aritzeko debekua jaso du, eta hori benetan larria da. Berria - Euskal Herria 2006-04-08
Udalen eguneroko jardunean Internet sartuta dago, ziurtagiriak eskatu, zergak ordaindu edo baimenak eskatzeko. Berria - Harian 2005-11-11
Gertaerak ez zuela erietxeko jardunean eragin nabarmendu dute. Berria - Euskal Herria 2006-04-06
Gobernuburu jardunean, pribatizazio andana gauzatu zuen Justxenkok. Berria - Mundua 2004-12-28
Saileko lan-jardunean, hasieratik bukaeraraino, gorde behar den garbitasun-erritual miragarria nire aurrean justifikatzeko. Polonia eta Bielorrusia artean kontrabando jardunean, Sergiuszek eta bere lagunek ibilaldi luzeak egiten dituzte... Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 270. orr.
Phil Jackson entrenatzailea, halere, trebea da suhiltzaile jardunean. Berria - Kirola 2004-03-03
Norbait profeta-jardunean hasten bada. Elizen arteko biblia Za 13,3
10 urte daramatza dagoeneko kirol zuzendari jardunean. Berria - Kirola 2004-03-16
Politika-jardunean izaten diren giza-harremanez gogoetatzera jotzen badu ere. Berria - Kultura 2006-04-25
Beren otoitz jardunean ohiko barne debozioa sentitzen ez bazuten [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.
Formula horietan, alderdi publikoko abokatua jardunean ageri zaigu: lapur bat harrapatu eta kondearen aurrera eraman ez zuenaren aurka. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 236. orr.
Errepublikako instituzioak indarren daude eta ni neu ere jardunean nago. Berria - Mundua 2004-06-12
Honek bultzatutako herritarrentzako gizalaguntza sareek jardunean iraun zuten, haatik. Berria - Mundua 2004-08-14
Santana Lopes jardunean egongo da otsailaren 20ko bozak egin arte. Berria - Mundua 2004-12-14
Kargu hori jardunean bete du azken hiru hilabeteetan, Sergei Abramov gobernuburuak auto istripua izan zuenetik. Berria - Mundua 2006-03-05
Izan ere, bost udalerri horietan aukeratu zituzten zinegotziek ez zituzten euren karguak hartu eta, beraz, aurreko legealdiko udalbatzek jarraitzen dute jardunean. herria¬
Koalizio xiitak Jauad al Malki aurkeztuko duelako lehen ministro posturako, jardunean karguan ari zen Ibrahim al Jaafariren ordez. Berria - Mundua 2006-04-22
Mertxe Agundezi egokitu zaio azken lau urteotan karguan jardunean egotea. Berria - Euskal Herria 2004-06-19
Ariel Sharon lehen ministroa larri, ospitalean, dagoen bitartean Ehud Olmert dago haren postuan, jardunean. Berria - Mundua 2006-01-11
Sindikatu abertzalearen aburuz, horrelako erabaki bat ez luke jardunean dagoen ministro batek hartu beharko. Berria - Ekonomia 2004-03-30
Eskubideak bermatzeko lanak ez baitu etenik izan, nahiz eta karguak ia lau urte eman jardunean. Berria - Euskal Herria 2004-06-19
Bere jardunean gustu txarreko iruzkinak eta hitz zantarrak tartekatuz. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.
Neuk ere neure jardunean biltzen baitut euskararen historia osoa. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 26. orr.
Gu iritsi ginenean, bero-bero ari zen Fructuoso, sakratuenaren kontrako jardunean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 57. orr.
Bere jardunean etengabe botatzen du hermano hitza, konplizitatea sortu nahian edo. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 135. orr.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako jarduneango Ararteko Mertxe Agundezek agurtzeko baliatu zuen, atzo, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran egindako saioa iazko txostenaren berri emateko. Berria - Euskal Herria 2004-06-19
Agirre'tar Nikola, alias Metxa, agirretarra, jarduneango partisanoa. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 178. orr.
ahozko jardunean (8); bat bateko jardunean (4); eguneroko jardunean (33); jardunean ari (10); jardunean aritu (3); jardunean egongo (3); jardunean erabiltzen (4); jardunean jarraitzeko (3); jardunean zen (4); kirol jardunean (3); kirol zuzendari jardunean (4); kontrako jardunean (3); lehen jardunean (3); mediku jardunean (3); orain arteko jardunean (4); otoitz jardunean (3); profeta jardunean (4); txirrindulari jardunean (3); zuzendari jardunean (5)