Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jardun1, jarduten (orobat ihardun g.er.) 1 du ad aipatzen dena egin, aipatzen den gauzan aritu.

Bularrak oretzen jardun zidan minutu batzuetan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 22. orr.

Hiru egunez jardun zuten harrapakinak hartzen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 20,25

Premiarik gabe hizkuntza aldatzen ez jardutea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 233. orr.

Beste bi gaztek ere jardun zuten altzarien garraioan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 21. orr.

Ni baino dezente zaharragoa zen, eta zera horretan jarduteko unean... ni baino motelagoa segur aski.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 69. orr.

Haiengana joan eta hiru larunbatez jardun zuen beraiekin eztabaidan.  Elizen arteko biblia   Eg 17,2

Amonak etxean zeuzkan liburuen artean begira jardun, bat hartu eta irakurtzeko ahaleginean hasten nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 165. orr.

Bizitza osoan euskal kulturaren alde jardundako gizona.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 118. orr.

Morse andreak edan eta edan jardun zuen arratsalde osoan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.

Eginahalak egin arren, alferrik jardun nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 251. orr.

Alferrik jardutea baino alferrik egotea hobe dela ere esan ohi dute.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 268. orr.

· Parisen, Joachimengandik banandu ondoren, argitaletxe batean jardun omen zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 217. orr.

Harekin dozena bat urtez grabatzaile jardun zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 130. orr.

Ikasgelan sartu aurretik, elkar berotzen jardun genuen aupadaka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 68. orr.

2 (nola adizlagunekin)

Jaunarekiko begirunez, leial eta jator jardun behar duzue.  Elizen arteko biblia   2 Kro 19,9

Ero baten moduan jardun nuen, ez nion erreakzionatzeko aukerarik eman.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 356. orr.

Buru-belarri jardun zuen lanean Abelek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 320. orr.

Hastapenean zaletu gisara aritu bazen ere, gerora beharrak hartaratua jardun zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.

Ez da motzean jardun behar.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 30. orr.

Handik aurrera, berdinak berdinari ohi dion hurbiltasunez jardun zidan hizketan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 336. orr.

Atean deika jardun zuena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 241. orr.

Txistu eta bozina joka jardun genuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.

Haiek zure kontra biraoka jardun zutenean.  Elizen arteko biblia   1 M 7,41

· Lanean ez zela gogo gaiztoz jardun behar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.

3 (zertan)

Zertarako gezurretan jardun?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 346. orr.

Eta soldatak jaso ezin direnez, kontrabandoan jardutera behartuta dago jendea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 297. orr.

Berorrekin jardun zuten prostituzioan lurreko erregeek.  Elizen arteko biblia   Ap 17,2

Gizon bat etorri eta borrokan ihardun zuen berarekin egunsentiraino.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 92. orr.

Komunean nintzela, pentsatzen jardun nuen ea beste nonbait eser ote nintekeen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 11. orr.

Hilabete batzuk Senako bazterrak garbitzen jardun ondoren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 315. orr.

Berriketan jardun. Donatienek edozein sexutako gazteekin jarduten duela gehiegikerietan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 18. orr.

• 4 da ad

Nire kapitulua inprimatu eta irakurtzen jardun da.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 56. orr.

Jexuxen txikitako kontuak kontatzen jardun naiz arratsaldean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 142. orr.

Gero askatu zuten, mota guztietako lanbideetan jardun zen, kontuak egin zituen, umeei irakurtzen irakatsi zien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 140. orr.

Gogo onez jardun naizela esan nahi dut.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 43. orr.

Tabernan, Martin, Bautista, Kapistun eta agure zahar bat, Ospitaletx esaten ziotena, hizketan jardun ziren; gerrate karlistaz ari ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 128. orr.

Ni eta nire lagun bat, esaterako, bizi-bizi jardun ginen gau batean nire neba Rodolforekin eta hartan [...] bata bestearen ondoan jarri ginen belauniko eta ipurdia gora, txandan-txandan sar ziezagun.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 128. orr.

Egun batez, denbora pasa geundela, lehengo gerra aurreko ixtoriak kontatzen jardun zitzaidan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 36. orr.

• 5 du ad hitz egin, berriketan aritu.

Ez zuen hartaz jardun nahi izaten, ematen zuen lotsatu egiten zela soldadu-garaiaz hitz egiteaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 26. orr.

Ez zuen luze jardun, baina ingelesez egin zien.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 224. orr.

Eguraldiaz mintzatu zen, eta radarrari buruz, honetaz deus gutxi zekien arren; gero, bigarren mundu-gerlaren ostean ohi zen bezala, europar senidetasunaz jardun zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Politikaz jardun nahi dut gaur, baina zintzoki, gixonki: politikoek, gurasoek eta intelektualek jardun ohi duten eran.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 209. orr.

Folklorearen gainean jardun genuen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 80. orr.

Luzaroan jardun nintzaion neure lanbideari buruz: Herri Azpigaratuentzako Laguntza Teknikoa, gai horretaz lasai hitz egin baitezaket, zeharo bestelako zerbaitetan pentsatzen ari naizen bitartean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.

Gurasoei galdetu, amona Erikarekin jardun, eta udaletxeko artxibategian arakatu, nire zuhaitz genealogikoa gero eta adartsuagoa zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 85. orr.

Ematen zuen damu zela nirekin jardun izanaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 186. orr.

Irribarre bitxi bat agertu zitzaion ezpainetan, eta marmar apal, presatu, ezin ulertuzkoan jardun zela ikusi nuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 53. orr.

Bikiak sinpatikoak ziren, jardun eta jardun ari zitzaizkidan, eta laurdena ulertuz, hiru laurdenak asmatuz, moldatzen nintzen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 13. orr.

Behiei ematen zizkien aginduak zituen euskaraz jarduteko aukera bakarrak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.

Bizilagun multzo handiko eskualdea zen, bizimoduz aurreratua [...] eta eguneroko jardunean euskara zerabilena.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 39. orr.

• 6 da ad

Haren ondoren, bizar txikiko errabino zahar bat, Alemaniatik iheslari etorria, eltze bat ematen zuen kapela beltz bat jantzita, alemanez jardun zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.

7 (era burutua hitz elkartuen lehen osagai gisa)

Biltzarraren jardun-haria.  Elizen arteko biblia   Eg 15,6 tit

Bi oinarrizko helburu nabari daitezke obraren jardun-hari osoan: irakurlea informatzea eta onbidean eraikitzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.

Mdaukan bidetik segitzea erabaki du, jardun-lerro berriak aintzat hartu gabe.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 26. orr.

Bi munduon arteko lotura handiagoa edo txikiagoa izan daiteke ikertzaile bakoitzaren eta jardun-esparruaren arabera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 100. orr.

Borges guztiz ezinbesteko bihurtu zen gure egitekoetan, gure jardun-moduetan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 124. orr.

8 jardun behar

Seiak arte lana neukan dendan, lan gogor eta nekosoa, baina ondo hartzen nuen, jardun beharrak neure egoera ez hain mingarria sentiarazten baitzidan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 29. orr.

Eta hori duk, eiki, [...] herri guztia halako lehia larri eta jardun-behar bizian agitzearen arrazoi nagusia.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 28. orr.

Nazka-nazka eginda zeukala haren estudianteen kontrako jardun beharrak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 34. orr.

9 jardunean ik jardunean.
10 jarduneko ik jarduneko.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ahaleginetan jardun (7); ahul jardun (6); alde jardun (8); alferrik jardun (7); aurka jardun (17); aztertzen jardun (6); batera jardun (5); begira jardun (7); beharraz jardun (7); beharrean jardun (5); berriketan jardun (10); bikain jardun (7); bila jardun (19); biltzen jardun (6); borrokan jardun (5); buru belarri jardun (13); buruz jardun (21); egiten jardun (33); elkarlanean jardun (10); ematen jardun (6); erne jardun (5); eroso jardun (6); eskuz esku jardun (10); etengabe jardun (5); euskaraz jardun (8); eztabaidan jardun (8); gogor jardun (12); gustura jardun (11); hizketan jardun (17); idazten jardun (10); ikasten jardun (11); irakasle jardun (7); irakurtzen jardun (14); jardun beharra (13); jardun dute lanean (5); jardun eta gero (12); jardun eta jardun (6); jardun izan (31); jardun izana (8); jardun ondoren (48); jardun ostean (15); jardun zuen lanean (10); jardun zuten atzo (7); kontatzen jardun (6); kontra jardun (8); kontu handiz jardun (5); laguntzen jardun (5); lanean jardun (57); lehian jardun (9); luzaroan jardun (5); luzaz jardun (7); luze jardun (28); ondo jardun (6); ongi jardun (21); politikaz jardun (5); prostituzioan jardun (5); tiroka jardun (5); txukun jardun (13); zabal jardun (5)

lanetan jardungo (6)

berriketan jarduteko (5); elkarlanean jarduteko (9); euskaraz jarduteko (8); jarduteko ahalmena (5); jarduteko asmoa (6); jarduteko asmorik (6); jarduteko aukera (24); jarduteko aukera eman (5); jarduteko baimena (5); jarduteko eskubidea (13); jarduteko gogoa (6); jarduteko modu (8); jarduteko moduan (5); jarduteko prest (5); lanean jarduteko (14); tentuz jarduteko (5)

alde jarduten (7); euskaraz jarduten (8); jarduten ari (5); lanean jarduten (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus