Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jan1, jaten 1 du ad janaria irentsi ahoan txikitu ondoan.

Jan eta edan ondoren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 16. orr.

Gizonarentzat hoberena jatea, edatea eta bere lanaren fruituaz gozatzea.  Elizen arteko biblia   Koh 2,24

Jan dezagun eta edan, bihar hil behar dugu eta.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,32

Jaiki eta jan, oso bide luzea baituzu.  Elizen arteko biblia   1 Erg 19,7

Asetzeraino jan ahal izango duzue bertan.  Elizen arteko biblia   Dt 6,11

Aladinek bapo jan eta edan ostean esnatu zen ama.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 216. orr.

Herrietan oraindik ere eskuarekin jaten dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 19. orr.

Norbait gose bada, jan dezala bere etxean, zuen batzarrak gaitzesgarri gerta ez daitezen.  Elizen arteko biblia   1 Ko 11,34

Baratzeko arbola guztietatik jan dezakegu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 19. orr.

Garagar hartatik jan, eta dardarizoka hasi zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 84. orr.

Beraz, egun hartan Samuelekin jan zuen Saulek.  Elizen arteko biblia   1 Sm 9,24

Matxinsaltoek dena jan dute.  Elizen arteko biblia   Jl 1,4

Hantxe zeuden Ulisesen emazte Penelope bereganatu nahi zuten gizonak, jan eta edanean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.

-Jan eta lo besterik ez zuen egiten.Gero, pastelak, galletak, gerezi tartak, [...] izan zituen saltzeko, zume gurutzatu batzuen gainean; baina Marjolinek jan zizkion gehienak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 207. orr.

Ikaskidearen gorputza imajinatu nuela, harrek jana eta desegina.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 99. orr.

Askok ogia eta jateko beste zenbait gauza eraman zizkieten ik jateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1070. orr.

Basoaren ertzetan hazten den belar gizen bat da, jateko ona.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.

Ez dut jateko gogorik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 76. orr.

Jatea erritua da, eta errituek erraztu egiten dituzte gauzak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 147. orr.

2 (objektuarekin)

Ez jan ogirik, ez edan urik, ez itzuli lehen joan zaren bidetik.  Elizen arteko biblia   1 Erg 13,9

Basa animaliak jatea osasunerako arriskutsua dela uste dute orain elkarrizketaturiko txinatarren %93k.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Urduritasunak jota, tarta osoa jan nuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.

Atzo afaltzeko jan genuen patata.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 148. orr.

Sua piztu, gaztak jan, eta leize barruan eserita geratu ginen, zain.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 52. orr.

Galarazi nizun arbolako fruitua jan al duzu?  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 142. orr.

Nork bere mahatsondoaren eta pikuondoaren fruituak jan ahal izanen ditu eta bere putzuko ura edan.  Elizen arteko biblia   2 Erg 18,31

Mably kafetegian nago, sandwich bat jaten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 32. orr.

Untxi bat jan zuten egun hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

Hona hemen jan ditzakezuen animaliak: zezena, bildotsa, antxumea.  Elizen arteko biblia   Dt 14,4

Hemendik aurrera sei ontza zerriki jan behar dituzu egun biz bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 251. orr.

Ez dezatela jan sasijainkoei eskainitako haragirik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 164. orr.

-Jan ezazu zopa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 197. orr.

Gero zomorroentzako pozoia jan eta bera ere hil egin zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 101. orr.

Eta afari nazkagarriren bat jan beharko zuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 34. orr.

Bere semea jan zuen Saturnok bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 35. orr.

Zergatik ez duzu ezer ere jan nahi?  Elizen arteko biblia   1 Erg 21,5

Horiek ere beren kaka jan eta pixa edan beharko baitute.  Elizen arteko biblia   2 Erg 18,27

Ai, saiak usoa jan du; otsoak bildotsa jan du; lehoiak bufalo adar-zorrotza jan du.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 332. orr.

Otsoek jan ote zuten, bada, bere txerria?  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 99. orr.

Bi begiak jan dizkio beleak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

Ava ganbelako belarra jaten ari zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 93. orr.

Hegazti harrapariok uzta sail izugarriak hondatzen, eta batez ere ale jaten hasi zirenean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 77. orr.

Ez jan hazpizarrak!", aditzen zen aitaren trumoi-ahotsa aldian behin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 41. orr.

Azal-mamiak jan dizkit, hezurrak hautsi.  Elizen arteko biblia   Nk 3,4

Zer jan, hura izan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 108. orr.

Hiesaren birusak, berez, ez gaitu hiltzen, baina birusak gure linfozitoak jan egiten ditu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

Haragia jateko debekuaz eztabaidan ari ziren batean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 404. orr.

San Jose eta Pazko egunez bildotsa jateko ohitura oraindik bizi bizirik dago euskaldunen artean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 150. orr.

3 irud

Gizonek ondasun guztiak jaten dizkiotenean, alferrik etorriko da nigana ogi puska baten bila.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 60. orr.

Quenu, bitartean, isilik, erpuruak jaten ari zen, barrenari eutsiz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 93. orr.

Denek jan zuten espirituzko janari bera.  Elizen arteko biblia   1 Ko 10,3

Begiekin jan behar banindu bezala!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 143. orr.

Nire buruak dena jan nahi zuen, dena jakin, dena miatu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 30. orr.

Emakumeek, noski, ikusi bainoago jan egin zuten begiez mezulari gaztea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

Asko jan du kartzelak euskal presoen artean; kide asko erauzi dizkigu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 12. orr.

Egia esan zalduneria liburuetako orri asko jan ditut.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 8. orr.

Ikasleengana doa, mahaietarainoko distantzian bere hitzak galtzen utziz; musikak jan ditu, ikasleen aurrean mututu baino zertxobait lehenago.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 116. orr.

Umetan izan nuen gaixotasun bat zela medio botika gehiegi hartu, eta, antibiotikoak batez ere, esmaltea jan zidalako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 379. orr.

Murrua gorrixka da, likenak jana.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.

Kontzientzia, beti bezala, eskrupuluaren pipiak jana eta zuhirindua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 387. orr.

Hotsik gabeko hitza, esanahiaren sasiak jana.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Berriro, ordea, kezkak jan zion bihotza.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 26. orr.

Harik eta […] erraiak jan zizkiòn harrak -jelosiarenak eta ezinegonarenak- bere ahotsa altxatu zuen arte: […].  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 62. orr.

Eta, bere kabuz, Ruche jaunari azpiak jan nahian, zera erantsi zuen: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.

Amorruak barrenak jan dizkit.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 120. orr.

Bortz minutu geroago, zainak janak nituen barrenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.

4 (era burutua hitz elkartuen lehen osagai gisa; ik jan2 2)

Errege-ordearen jauregian jan orduetan jotzen zuen batzuetan, eta ohera aurretik besteetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.

Jan tenoreetan baizik ez genuen elgar ikusten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 58. orr.

EguPeryko opariak usu, gure gero gosearen baketzeko, mardoak, hirotuak eta jan-egun epetik haratekoak ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 89. orr.

Jan-aurrekoen platerak zeuden mostradore bat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 173. orr.

Eta menbrilo-xerra batzuk, mehe-meheak urdailari lagundu eta jan-ondo ona izan dezan. Israeldarrekin batutako arrotz-jendea jan-gose zen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 179. orr.

Jan-irrika sartu zitzaien basamortuan, eta Jainkoa tentatu eremuan.  Elizen arteko biblia   Sal 106,14

Jan-opari haiekin indarturik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 336. orr.

Beraz, jan-kontuetan egunero denok hiruzpalau aldiz dihardugunez, alor guztietako agintariek […] prebentzioa lehenetsi beharko dute.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 43. orr.

-Uste baino jan-urriago duzu zeure aita priore hori...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 265. orr.

5 (era burutua hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Zikiro-jana egin zuten.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 50. orr.

Egingo al dugu txokolate-jan bat?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 144. orr.

Biribilean eseri ginen hilobiaren inguruan eta hileta-oturuntza izan genuen, masusta-jana.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

Harekin egindako bizikleta-apustuak eta Serraseneko pastel-janak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 196. orr.

6 hitza jan ik jate 4.

Baina ez jan emandako hitza.  Elizen arteko biblia   Dt 23,24

Hala izan nadin betiere jaun eta jabe hitza atxikitzeko, edo hitza jateko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 131. orr.

Bazekinat okasio ederra dela hitza jan izanaz espantuak egiteko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 458. orr.

Ez du ematen hitza jan izanak asko kezkatzen zuenik ofizial italiarra.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 35. orr.

Zorionez, hitza aise jaten dutenetarik naiz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.

-Nire hitza zaldun-hitza da, eta ez dut jateko asmorik. Zuen aitak sekula jan al du emandako hitzik?  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 173. orr.

-Baina nik ezin dut nire hitza jan, Ismail Aga.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 125. orr.

7 jan-edan du ad jan eta edan. ik jan2 3.

Zeren Jaunaren gorputza dela kontuan izan gabe jan-edaten duenak bere gaitzespena baitu jaten eta edaten.  Elizen arteko biblia   1 Ko 11,29

Ez joan festa-otordua egiten ari diren etxera, bertakoekin jan-edatera.  Elizen arteko biblia   Jr 16,8

Gogor egiten zion bere buruari, jan-edateari eta hitz egiteari utziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 707. orr.

8 jan-edate iz jatea eta edatea.

Mahaira eseri ordez, egunean hamaika aldiz jan-edatea, zizka-mizka, oiloak bezala.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.

Nolako eraginak ditu eguneroko bizimoduaren antolamenduaren aldaketak elikaduran, jan-edateko azturetan?  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 91. orr.

Jan-edateko guztiak maletategian pilatu ditiat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.

Hirurek jan-edatekoak hurrupatzeko baizik ez genuen ahoa irekitzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.

9 jan eta edan/jan eta jan adlag

Jan eta edan ari dira denak.  Elizen arteko biblia   Is 21,5

· Nire lagunak jan eta jan ibili ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 195. orr.

Laranjak jan eta jan ari naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 230. orr.

Egun osoa jan eta jan ematen dute.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 45. orr.

Zelaietan aranondoen gerizpean eserita, jan eta jan aritzen ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 383. orr.

Santxo ere isilik era berean, ezkurrak jan eta jan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 47. orr.

Erruki dio, bai, horrela ikusten duenean, barrenak jan eta jan.     «Bizia lo», 2003 - 53. orr.

10 jan samartu

Lotsagarrizko eusbakofharen sasiak jan samartu dizkigu oraintxe bazter guztiak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

11 jan-tornu (orobat jantornu) otordua.

Igande arte, Baionan, Harrasietako erromeria handia, jan-tornu, soinu eta beste.  Herria   2003-09-04

Jan-tornuentzat, tokiak arrastatu behar dira deituz 05 59 47 10 44.  Herria   2002-09-12

Bosgarren estai trixte honetan nago, ahal bezain arranda ttipia pagatuz eta jan-tornu gisa ez dut ardurenean ogitarteko txar bat baizik hartzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 124. orr.

Jan-tornu hauta, "Ereintabil"-ek prestatua.  Herria   2005-04-07

Mediku batzuk berek ere hartzen dute frangotan beren gain, arno xorta bat on baizik ez dela gorputzarentzat, izarian edanez, ahalaz hein bat onetik eta gisa guziz jantornuetan, ez jantornuetarik kanpo...  Herria   2004-07-29

12 jan-txakur

Baserria jendearen etengabeko pasaleku bihurtua dagoenez zaunkarik ere inori egiten ez diotenak, egonean egon eta gizendu beste lanik ez duten jan-txakurrak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 101. orr.

Arrasateko baserri batean bada Kittolis arratoi txakur edo jan-txakur argi bat.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 143. orr.

Eldarnioak berriro jo ote ninduen, hots, egunetan eta egunetan jan-txakurrak egiten egon izanak eroturik ote nindukan, [...].  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 350. orr.

12a jan uzte

Jakietan behar da eduki jan-uzterik handiena eta beteena; zeren gai honetan suspergarriagoak baitira bai jangura neurritik irteten, bai tentaldia ikertzen; eta horregatik jan-uztea jakietan, gehiegikeria uzteko, bitara eduki daiteke: bata, jaki lodiak jaten ohituz; bestea, guriak badira, gutxika janez.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 129. orr.

Horregatik, gehiegizko eta eramanezineko jan-uzte gogorrari ekin diozula jakin dudanez, erregu eta eske egiten dizut Jaunagan, ene laztana, utz dezazula zuhurki eta zentzuz laztasun hori.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1202. orr.

13 jateko moduko izlag

Eskuarki ez ditu gustuko izaten batatak, baina Lucyk zerbait egiten die limoi-azalarekin, gurinarekin eta espezieekin, eta jateko modukoak prestatzen ditu, jateko modukoak baino hobeak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 86. orr.

Jateko modukoa dago.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 81. orr.

Gosetzen nintzen eta edozein gauza irensten nuen, baita jateko modukoak ez zirenak ere.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 176. orr.

Letxugarekin edo tipularekin gogoratzea aski, jabetzeko garatzea […] alferrik galtzea dela, gehiago jateko modukoa ez izatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 105. orr.

Sukaldean urdaiazpiko ederra dugu, ordea, juduek ere jateko modukoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 397. orr.

Gordinik jateko moduko umetxoa!  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 90. orr.

14 jaten eman

Idien uztarriaz sua egin eta erre zuen okela eta jaten eman zion jendeari.  Elizen arteko biblia   1 Erg 19,21

Dudarik ez zuten eslaboek jaten eman eta lotara eramango zituztela segituan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 48. orr.

Alemaniaren eltzea txikiegia duk aleman guztiei jaten emateko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 174. orr.

Txakurrei jaten eman, barazkiak landatu, merkatura joan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 201. orr.

Kontzientzia garbiak ez du ordea jaten ematen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 105. orr.

Sei hilabeteko ume bati ezin zaio bildotsa jaten eman.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 427. orr.

Nondik atera behar dut jende honi guztiari jaten emateko adina haragi?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 199. orr.

Alferra zela, gizajo bat, beste aho bat jaten emateko, ez besterik, halakoxeak esaten zizkion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.

Guri etxean ongi jaten ematen gastatzen ez zuen dirua erabiliko zuen honetarako.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 45. orr.

Jaten ematen dizun eskuari ez omen zaio kosk egiten eta...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 94. orr.

15 tripa-jan iz estualdia.

Pentsa ezak zer tripa-jan eginarazi zion apaiz likits hark gure amari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.

Emakume guztiek eduki behar lukete motoa; batzuetan tripa-jan ederrak eragotziko lizkieke.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 199. orr.

16 tripak jan beharrean

Aurreko bi hilabeteetan tripak jan beharrean egon zen aterpetik ezin irtenaz.     «Bizia lo», 2003 - 145. orr.

17 zer jana

Ekarri osorik zeuen hamarrenak tenpluko altxortegira, nire etxean zer jana egon dadin.  Elizen arteko biblia   Ml 3,10

Zuen hirian bizi diren lebitar, etorkin, umezurtz eta alargunei emango dizkiezue, zer jana izan dezaten. Behartsuen soroak ematen du zer jana ugari.  Elizen arteko biblia   Dt 26,12

Zer jana eta zer edana gordetzeko eraikitako bihitegiok.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

arraina jan (7); asetzeraino jan (10); asko jan (13); bakarrik jan (15); bapo jan (11); bere hitza jan (11); elkar jan (8); elkarrekin jan (8); emandako hitza jan (8); ezer jan gabe (24); fruituak jan (6); gustura jan (5); gutxi jan (14); guztia jan (19); guztiak jan (14); haragia jan (8); hartu eta jan (8); hitza jan (56); hitzak jan (5); jan beharra (24); jan edanean (46); jan edanean ari (5); jan edo edan (7); jan eta edan (93); jan eta edanez (5); jan eta edango (7); jan eta edaten (5); jan eta gero (19); jan eta jan (32); jan eta lo (16); jan ondoan (12); jan ondoren (31); jendea jan (5); lurra jan (5); mundua jan (8); nahikoa jan (5); ogia jan (6); ogitarteko bat jan (5); ogitartekoa jan (6); oilaskoa jan (5); ondo jan (9); osorik jan (6); pixka bat jan (7); segundo jan zizkion (7); txokolatea jan (6)

pipiak janda (5); sitsak jandako (6)

hitza janez (8)

gustura jango (8); legamigabeko ogia jango (12); ogia jango (15)

jatea eta edatea (5); ondo jatea (5); ongi jatea (5)

jateari utzi (20)

edateko eta jateko (12); jateko aukera (5); jateko edo edateko (5); jateko eta edateko (93); jateko gogo (5); jateko gogoa (36); jateko gogorik (21); jateko gogoz (5); jateko lain (5); jateko manera (6); jateko moduan (5); jateko moduko (6); jateko modukoa (12); jateko ogia (6); jateko ohitura (15); jateko ona (5); jateko onak (6); jateko ordua (6); jateko orduan (7); jateko parada (6); jateko prest (13); okela jateko (5); tartea jateko (5)

asko jaten (17); azkar jaten (5); bakarrik jaten (22); barrena jaten (14); barrenak jaten (7); barrua jaten (5); barruak jaten (6); begiekin jaten (5); belarra jaten (17); belarra jaten ari (6); burua jaten (6); denetik jaten (7); egunero jaten (6); elkar jaten (5); entsalada jaten (5); frijituak jaten (6); gaizki jaten (7); gazta jaten (6); gehiegi jaten (14); gordinik jaten (5); gorputza jaten (12); gustura jaten (8); gutxi jaten (11); gutxiago jaten (6); guztia jaten (6); haragia jaten (11); herdoilak jaten (7); hitza jaten (6); hitzak jaten (5); hobeki jaten (5); jaten ari (217); jaten aritu (5); jaten egon (8); jaten eman (72); jaten emango (7); jaten ematea (12); jaten emateko (39); jaten ematen (56); jaten ematera (6); jaten eta edaten (40); jaten jarraitu (7); jaten segitu (7); jaten segitzen (5); jaten utzi (5); nire gorputza jaten (5); ogia jaten (17); okela jaten (8); ondo jaten (14); ongi jaten (9); opilak jaten (5); tripak jaten (5); zopa jaten (6); zopak jaten (6)

jatera behartu (5); jatera eman (7); jatera eta edatera (10); jatera gonbidatzen (8); jatera joan (6); mokadu bat jatera (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus