Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jateko 1 iz janaria.

Jateko batzuk zeramatzaten [...] kutxa txiki batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 133. orr.

Handik aurrera gure jateko bakarra babarrun zopa zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 159. orr.

Lanik ez baitugu oraino, jatekoa xuhur dugu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 44. orr.

Andreek irria ezpainetan, ez kexatzeko, jatekoa bazela denentzat eta aski zutela kantoi hartako mahaian jartzea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 119. orr.

Bazekien non zituzten jatekoak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 136. orr.

Jatekoaren osagai gisa saltzen dituzte botikok eta sendagai naturalak direla esaten dute.Diru gehiago ez baduzue, emazkidazue zeuen abereak jatekoaren truke.  Elizen arteko biblia   Has 47,16

Ezin zen arriskatu ezkutuan sukaldera joatera, jatekoaren bila.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 32. orr.

Treneko jatekoetan ostera, okela nagusi.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 233. orr.

Jatekoen salmentak egin du bereziki behera, inflazioa kontuan hartuta: %7,3 Bizkaian, %7,2 Gipuzkoan eta %6,1 Araban.  Berria - Ekonomia   2004-06-29

2 (aditzaren objektu gisa)

Ordainez, urtean zilarrezko hamar txanpon, jantzi-multzoa eta jatekoa emango dizkizut.  Elizen arteko biblia   Epa 17,10

Ostatua eta jatekoa behar zuten garaian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 478. orr.

Jatekoa eskatu zuten.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 99. orr.

Oinak garbitu eta jatekoa prestatu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 972. orr.

Bere etxera igoarazi zituen, jatekoa atera eta famili festa egin zuten.  Elizen arteko biblia   Eg 16,34

Jatekoa eta edateko ura erosi egingo ditugu.  Elizen arteko biblia   Dt 2,28

Ez zegoen han modurik behar zuten jatekoa aurkitzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 757. orr.

Bizikide dituzten arratoiek jatekoa ebasten diete.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.

3 (izenondoekin)

Jateko finak eta ardo ezin hobeak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 63. orr.

Jateko beroa eta edateko hotza izango nuelakoan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 188. orr.

Berehala bukatu zuten beren jateko lehor murritza.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 44. orr.

Jateko guti... eta txarra.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

-Badakizu non dagoen jateko ona?  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 84. orr.

4 ganadu-jateko iz pl

Gauaz ateratzen ginen ganadu-jatekoak egitera.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus