Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Honegatik guztiarengatik Jainkoak ahalmena, jakinduria eta borondatea dauzkala aldarrikatzen dugu. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 144. orr.
Ezintasuna ahalmenik eza dela eta ezjakintasuna jakinduriarik eza. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 210. orr.
Jakintsua eta Jakinduria, egiazalea eta Egia, ona eta Ontasuna, zuzena eta Zuzentasuna, bata bestearen baitan ikusi ohi direla. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.
Gizakiari buruzko jakinduria ororen hasiera eta amaiera poesia da. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 189. orr.
Jakinduria hori filosofia da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 8. orr.
Jakinduriaren ahots sakona. Pako Aristi «Note book», 2005 - 131. orr.
Eta Jakinduriaren Liburuan esaten da: [...]. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 31. orr.
Kartografiak (militarren jakinduriak asmatutako zera horrek). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 214. orr.
Aditu nuen guztia baino askoz gorago zaude zu bai jakindurian bai aberastasunean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 68. orr.
Talde-animalien psikologiaz eta portaeraz duen jakinduria dela eta. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.
Batzuk probidentziaren jakinduriaz harritzen dira intsektu bati begiratzen diotenean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 466. orr.
Jakinduriaz eta maitasunez idatzitako liburu bat. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 42. orr.
Bestelako komunikabideek euren jakinduriaz eta esperientziaz baliatu behar dute aurrera egiteko. Berria - Gaiak 2004-03-10
Babiloniar eskribauen eta aztien jakintza neurrigabea bereganatu, eta jakinduriaz eta ezagueraz gainezka itzuli zen Samosera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 110. orr.
Bi mila urte gizatasun, bi mila urte jakinduria, zakurkeria, ilusio, oinaze, zer eta, azkenean robot itxurako haur kontsumitzaile huts baten lortzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 267. orr.
Ezertxo aldatu edo zerbaitxogatik borrokatu nahi duen orori esperientziak iluminatuaren jakinduriazko mespretxu errukitsuz goitik behera begiratzen diotenak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 156. orr.
Han zegoen, ordea, Eladio, bere jakinduria oparoaz Lizarriturri zirikatzeko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 36. orr.
Zer informazio motatan, antzinako zer jakinduria ezkututan? Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 148. orr.
Guk Jainkoaren jakinduria misteriotsua irakasten dugu. Elizen arteko biblia 1 Ko 2,7
Jakinduria amaigabe eta neurtezin hura. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 134. orr.
Ez dute euren jakinduria baliotsua txikikeriatan edo eta axolagabekeriatan xahutzen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
Goren mailako ikasketetan murgiltzeko eta neure burua jakinduria klasiko zein modernoaz janzteko. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 83. orr.
Jakinduria sublime zertangabe batez igurtzia dago. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.
Horri esker, antzinateko jakinduria matematikoa bereganatu zuten [arabiarrek], eta hura gogotik zabaldu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 82. orr.
Pentsamendu galaraziaren aroan [...] ezjakintasun jakintsua edo jakinduria ezjakina da pentsamenduaren eta adimenaren helduleku bakarra. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 38. orr.
Gure aitalehena, jakinduriazko iturri agortezina. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 6. orr.
Ezjakina edo analfabetoa izan liteke, baina badu berezko jakinduria sakon bat. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 138. orr.
Ikusi baitzuten jainkotiko jakinduria zuela epai zuzenak emateko. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 66. orr.
Badela halako jainkozko jakinduria, profetek erdiets dezaketena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 165. orr.
Esperientziak sortutako jakinduria da eurena, eta esperientzia horrek naturaren aroak eta zikloak ditu oinarri. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 55. orr.
Beraz, oinarriak jarri behar ditugu ekosofia, gure etxeko jakinduria, gure bizitoki globalaren eta gure bizileku bereziaren jakinduria sortzeko asmoz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 304. orr.
Gogoa zorrozten, esnatzen eta lantzen dute, eta haren jakinduria-egarria asetzen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 247. orr.
-Santxo -esan zuen Don Kijotek- jakinduria hitz asko esan dituk, oso hitz gutxiren barruan. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 121. orr.
Gurekiko Lurraren joko honetan jakinduria-mota bat sortzen da, hots, kultura. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 304. orr.
Eta erregeak aurkezten zizkien arazo eta jakinduria kontu guztietan, erreinuko azti eta igarle guztiek baino hamar aldiz hobeto erantzuten zuten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 170. orr.
Zizeronengandiko Jakinduria kontzeptua nahiko abstraktua zen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.
Bertutea, eta [...] giza jakinduria, bere araztasun osoan ideiak dira. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 209. orr.
Herri jakinduriaren altxor amaigabea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 223. orr.
Asko dira, euskaraz zein erdaraz, giza jokabide mixerable hori gaitzesteko herri jakinduriak oratu eta iraunarazi dituen esaerak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 171. orr.
Espiritua eta Pauloren kristau-jakinduria. Elizen arteko biblia 1 Ko 2,6 tit
Euskara berreskuratu eta normalizatzeko soziolinguistika jakinduria garatzea. Berria - Euskal Herria 2004-03-31
benetako jakinduria (4); berezko jakinduria (3); egiazko jakinduria (3); ematen jakinduria (3); giza erako jakinduria (3); haren jakinduria (13); honetako jakinduria (4); horien jakinduria (3); indar eta jakinduria (5); jainkoaren jakinduria (5); jakinduria baino (5); jakinduria bat (4); jakinduria da (6); jakinduria dela (3); jakinduria den (4); jakinduria dena (4); jakinduria eta (55); jakinduria eta adimena (5); jakinduria eta ahalmena (4); jakinduria eta ezaguera (3); jakinduria eta zuhurtzia (3); jakinduria ez (9); jakinduria ez da (4); jakinduria gorena (3); jakinduria guztia (10); jakinduria handia (3); jakinduria handiz (3); jakinduria hori (10); jakinduria lortzeko (3); jaungoikoaren jakinduria (4); mundu honetako jakinduria (4); nuen jakinduria (3); salomonen jakinduria (6)