Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Cremonan, bere jaioterrian, hil zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1139. orr.
Orio bere jaioterritik oso hurbil. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 60. orr.
Arjel deritzan bere jaioterritik atera zen ezkero, ez du oraindik bataioa hartu beharreko hiltzeko estuasunik izan. Hurrengo geltokia nire jaioterrikoa dela. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 83. orr.
462 urte lehenago, jaiot-errira itzuli zenean, Inazio Loiolakoa pasatu omen zen inguru haiexetatik barrena, Iturriozko bentarako bidean. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.
Eratsungo baserri batekoa zela esan zigun artzainak; Julian Retegi pilotari handiaren jaioterrikoa beraz. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 115. orr.
[Margolan] guztietan ere, Pontito ageri zen, haren jaioterria, Toskanako mendialdeko herrixka bat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 159. orr.
Jaioterria: Malmoe (Suedia). Berria - Kirola 2004-06-26
Villanuño, Burgos: ez dakit zergatik gogoratzen naizen horren zehazki Cristinaren gurasoen jaioterriaren izenaz. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 126. orr.
Jaioterriko kaleetan barna doa eta semea aurkitu nahian dabil. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 12. orr.
Iruñera itzuli zen Teo, bere jaioterrira. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 26. orr.
Meza Berria eman eta berehala etorri zen jaioterrira, erretorearen laguntzaile. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 19. orr.
Itzul zaitez zeure lurraldera, zeure jaioterrira, eta ondasunez beteko zaitut. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 91. orr.
Bere jaioterrian, Enkarterriko lurraldean, Kantabriako mugan bertan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 235. orr.
Bere jaioterrian, han New Jerseyn, hamaika juduk zutela horrelako txilibitu okertxo alaia mohel haren zirkuntzisio lan eskasa zela-eta. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.
Diru horren zati handi bat etorkinek beren jaioterrian utzitako zorrak kitatzeko balio dute. Berria - Ekonomia 2004-01-02
Aitaren jaioterrira, Alemaniara. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 63. orr.
Zuen jaioterri ez den lurralde arrotz batera jaurtikiko zaituztet. Elizen arteko biblia Jr 22,26
-Ismaelek goi ordeka du jaioterri. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 81. orr.
Lehen, tirano zaharkitu baten aurka, bere jaioterria askatu beharrez ziharduen gudari miresgarria, ametsetako estatu totalitario baten izenean bere basakeriak legeztatu nahi lituzkeen borrokari itsua bihurtu da, gaur egun. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 138. orr.
Animalia plantigrado ugaztuna, edentatuen taldekoa, jaioterriz afrikarra. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.
izena jaioteguna jaioterria (3); jaioteguna jaioterria garaiera (3); jaioterria garaiera pisua (3); jaioterria utzi (3)