Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aberria da sorterria. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 144. orr.
Gure herria zapaldua eta galzorian ikusten baldin badugu [...] atxikimendu berezia erakutsi behar diogu sorterriari. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 86. orr.
Kontua da sorterria salbatu beharra daukagula; hilzorian dugu sorterria, eta gu geu gara horren errudunak, ez hogei herri atzerritarren inbasioa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 544. orr.
Gizaki bakoitza, ordea, deus ez baita sorterri batekoa ez bada eta bere Herri horrek ez baldin badio doi bat ontasun ekonomiko, sozial eta kultural segurtatzen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 79. orr.
Pentsa, tropikoan denbora puska bat eman duten ingelesak susmagarri dituk beren sorterrian. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 91. orr.
Napoleon Bonapartek jakobinoen aldea hartu omen zuen behin sorterrian, baina gero, Frantziaren zerbitzuan aitzindari ospetsu bilakaturik, Estatuaren goiko mailetara gazterik igan zen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 68. orr.
Amak galdua zuen Herioren aurkako borroka latza, bere sorterrian, Ampurdan deitzen den lurraldean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.
Allande Oihenart zuberotar jakintsua ohartu zitzaion gaineko bi erresuma puxanten artetik bere sorterriaren batasunari eta finkatu zituen gure nazioaren oinarri historikoak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 61. orr.
Garbitasun usaina zegok alde guztietan, beste herrialde batera, denboren hasieran heure sorterri izandakora itzultzen ari bahintz bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 139. orr.
Suitzari, Genevako Akordioaren sorterri den heinean, bitartekari lanak egiteko gonbita egiten dio. Berria - Mundua 2004-07-22
Langile zintzo, auzo leial, guraso on izan ondoren, erbesteratuak zirelako sorterri bezain hilerri zitzaien hiritik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.
Zu maparantz inguratuko zara, izen horrek modu sekretuan zeure sorterri urrunera deituko zaituelako. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 264. orr.
Biok ginen sorterri berekoak. Berria - Euskal Herria 2004-06-13
Anartean gure belaunaldia badoalarik, han harat, bide handiz, ikusi ditut, zenbait aste barne, Hazparne ene sorterrian bi adiskide handi, bat Ximun ene haurreko laguna, bestea Janpiarre ene ikasle ohia. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 142. orr.
Belen, errege berriaren sorterri. Elizen arteko biblia Mi 5,1 tit
Haurtzaro zoriontsua hogeiko urteetako hura, haren sorterri Kolonian eta Rhenaniako landetan emana. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 41. orr.
Pribilegio handia izan da Oiartzungo herriarentzat Manuel eta Juan Mari Lekuona osaba-iloben sorterri izatea. Berria - Harian 2005-12-06
Düsseldorfetik Zürichera joan nintzen, sorterria ikusi gabe hamarnaka urte neramalako, besterik gabe, nik uste. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 292. orr.
Bergarajauregitarren sorterria baino zaharragoa eta herri nobleagoa zela Artaxona ziur asko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 313. orr.
Neskaren sorterritik 50en bat kilometrotara edo dagoen herri bat. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 118. orr.
Luzaz ohartu gabe nihaur, Elizaren, herriko erretorearen, aitamen, sorterriaren, Seminarioko ikasle eta buruzagien begiekin ikusia nuen ene burua: apez. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 103. orr.
Sabino Aranak aberria galzorian sumatu zuenean sentitu omen zuen halako sorterri-min bat, Euskal Herriari eusteko oinarri politikoak jartzera eraman zuena. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 15. orr.
Orduan, nazio askotako soldadu eta marinelez inguraturik, nazio askotako emakumeek eraso eginik, orduan jo zuen sorterri-minak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 65. orr.
beren sorterria (6); sorterria salbatu (4); sorterria utzi (9)
bere sorterrian (19); beren sorterrian (4); nire sorterrian (4); sorterrian hil (3)
bere sorterriaren (5); sorterriaren izena (3)
bere sorterriko (11); ene sorterriko (5)
bere sorterrira (13); bere sorterrira itzuli (3); beren sorterrira (5); nire sorterrira (5); ondoren sorterrira (3); sorterrira bidali (4); sorterrira eraman (4); sorterrira itzul (3); sorterrira itzuli (20); sorterrira itzuli da (3); sorterrira itzuli zen (5); sorterrira itzuliko (4); sorterrira itzultzea (7); sorterrira itzultzeko (11); sorterrira itzultzen (6); zure sorterrira (4)
bere sorterritik (5); sorterritik kanpo (5); sorterritik urrun (4)