Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaioarazi, jaioaraz, jaioarazten du ad jaiotzera behartu. ik sorrarazi.

Sortua baldin bada, zalantzarik gabe sortzailea du, oinarrizko nozioa baita jaioak ez duela bere burua jaioarazi, baina bera ez bezalako batek jaioarazi duela; beraz, mundua jaioarazi duena Jainkoa da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 187. orr.

Maria zuen izena sortu ninduen amak, baina zinezkoago ama izan zitzaidan, Maria Erreginari eskaini ninduenean [...] ezen ez eta jaioarazi ninduenean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 13. orr.

Guk jaiotzen ditugu, eta jaioaraztea ez da "jaio da" huts batekin argitzen, ez zaio merezi duen garrantzia ematen.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 33. orr.

Norbait jaioarazteko modu bat baino gehiago dago.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 229. orr.

Oso zaila da seme bat desagerrarazi eta beste hau jaioaraztea.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 86. orr.

Egunero eguzki berria jaioarazten dutenak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 345. orr.

Lehenengo zibilizazio haiek huts egin zuten erlijio nagusi erabat garatuak jaioarazten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 106. orr.

Alpendeak argi zenitalari bidea ixten dio, baita egun argietan ere, eta une honetan gela barruan gaua jaioarazten du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 287. orr.

Gaur egun, asko nahastu dira arkume jaiotzak ia urte osoan jaioarazten dituztenak ere badira-eta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 495. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus