Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ehun eta hogeita hamar urte zituela, Adamek semea sorrarazi zuen, bere antz eta irudikoa. Elizen arteko biblia Has 5,3
Arrautza horretan daude eraikuntza-materialak: proteinak, koipeak, azukreak, mitokondrioak, eta gunea, hantxe baitaude irarrita eulia sorrarazteko behar diren aginduak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.
Animalia heldu baten egitura, hain zuzen, hura sorrarazi duen enbrioiaren garapenaren emaitza da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.
Mota guztietako zuhaitzak sorrarazi zituen lurretik Jainko Jaunak, zuhaitz ikusgarriak eta fruitu gozodunak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 18. orr.
Tomate berezi batzuk sorraraz ditzakegula gure baratzeetan, ondu ondoren denbora askoz ere luzeagoa beharko dutenak usteltzeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 113. orr.
Berehala ekin nion, ama hornitzaile erabiliz, ni zigotoa eraldatzeari eta nire gorputza eratzeari, segundo oro 300.000 zelula berri sorraraziz. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 96. orr.
Hiesa sistema immunearen gaixotasun bat da, GIB delako birusak sorrarazia. Berria - Gaiak 2006-03-29
Uharteak sorrarazitako uhinak zabalduz-zabalduz balihoaz bezala. «Kuskue tanden», 2004 - 223. orr.
Bere bizitzaren seiren bateko gaztetasuna izendatu zion Jainkoak; hamabiren bat gehiago eman ondoren, bizar beltza sorrarazi zion. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 382. orr.
Hezur zaharrez inguratua, hezur gazteak sorrarazi nahi izan zituen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 130. orr.
Kausa horiek guztiek bildurik malkoak sorrarazi ahal izan dizkidate eta erranarazi, neure ustez arrazoiz, dohakabea nintzela. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 98. orr.
Bertsolariaren helburu nagusia entzuleen artean "emozioak sorraraztea" dela. Koloreak "afektuzko nolakotasuntzat" sailkatzen dira afekzio batetik datozelako, adibidez lotsak sorraraziriko gorritasuna, beldurrak eragindako zurbiltasuna. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 177. orr.
Jendetzek klaustrofobia sorrarazten zioten. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 26. orr.
Eritasuna, batzuentzat, aztikeriaren batek sorrarazia da; beste batzuentzat, berriz, mikrobio batek edo birus batek eragindako infekzioari zor zaio. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 168. orr.
Pertsonak berak ere, baita obratik aparte ere, interes bizia sorrarazi du. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 9. orr.
Adibide horiek irribarrea sorraraziko ligukete. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 98. orr.
Gero eta zailagoa da irakurleongan suspentsea sorraraztea osagai ezagun hauek erabiliz. Berria - Kultura 2006-05-02
Egoera horrek, 1980ko hamarkadan, nolabaiteko ezinegona sorrarazi zuen bi arrazoi nagusi hauengatik: [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.
Zeresan ugari sorrarazi zuen uharteko gertakizunak. «Kuskue tanden», 2004 - 221. orr.
Orduan ez zen arduratzen mekataritzaz; Indietako itsasoa aurkitzeak bakarrik sorraraziko zion pentsamendu hori. Zergatik haserretuko zinateke zuk sorrarazi duzun sentimendu batez? ETXEA hitzak sendimendu berezi bat sorarazten du herritar guzien gogoan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.
Bezperako irakurketek sorrarazitako sumina uxatzeko premian zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 331. orr.
Bada hemen gauza ilun bat, errakuntza sorrarazi diena, eta berau laburki azalduko dizut. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 131. orr.
Ustegabeko kasuek usadio berriak sorraraziko zituzten, ezbairik gabe. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 247. orr.
Damu dut zuri hainbeste endredo sorrarazi izana. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.
Zinemako distantzia da inoiz irudiak sorrarazi dituen distantziarik laburrenetakoa. Ramires e Ramires Lda. enpresarekin bat egiteko proposamena onartu zuela Ramires-Araujo Lda. sorrarazteko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.
errespetua sorrarazten (4); nazka sorrarazten (3)