Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jainkotiar (83 agerraldi, 26 liburu eta 3 artikulutan; orobat jainkotar g.er.) 1 izond jainkozalea. ik elizkoi.

Abade jainkotiar batekin izandako topaketa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 585. orr.

Ama hura osoki Jainkotiarra zen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 214. orr.

Fededunak, orokorki, arras jainkotiarrak ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 41. orr.

2 (izen gisa)

Gertakari baliagarriak eta kaltegarriak berdin erortzen direla, bereizkuntzarik gabe, jainkotiarren eta jainkogabeen gainera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 109. orr.

Izan ere jainkotar bat ez baitu inork ikusten berak nahi ez badu.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 72. orr.

• 3 izond jainkozkoa.

Hantxe goian, igandeko erlijio-eskoletako zeru jainkotiar hartan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 169. orr.

Aitzina, lira jainkotiarra, hitz egizan nire ordez!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 64. orr.

Bisitaldi jainkotiar horietan Jainkoak beregana hartzen zuen sarritan, eta guztiz sorgor bihurtzen zen gorputzeko gauzetarako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.

Zuen eskari jainkotiarrei amore emanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 153. orr.

Mila adibide jainkotiar eta deabruzko..  Berria - Kultura   2006-02-22

Adiskidetasuna zer den jakin dezagun, hemen ere intuizio jainkotiar batek lagunduko digu, Platonen ustez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 45. orr.

Hots, zuhurtzia da politikariaren bertutea, eta sophia, bestalde, bakoitzaren alde jainkotiarren bila dabil.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.

Orduan anai Maseok, jakinduria jainkotiarrez guztiz beteta, deabruaren engainua sumatu zuelarik, esan zion: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1002. orr.

Goi-argi jainkotiar bat dago atzean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 45. orr.

Ohitura du Aulki apostoliko honek eske datozkionen nahi jainkotiar eta desira egokiei harrera on egitea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1175. orr.

Zure inteligentzia eta borondate jainkotiarra, Zesar, inperioaren konkistan arduratzen zen bitartean eta, zure adore makurgaitzaren indarrez etsai guztiak mendean hartu ondoren, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 370. orr.

4 (izenlagun gisa)

Jainkotiar nahimenaren araberakoa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 275. orr.

Guretzat ideal bat dena Platonentzat jainkotiar adimenaren ideia zen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 209. orr.

Gugan dagoen jainkotiar gizaki horren jokaera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 209. orr.

5 (lege izenarekin)

Legeen zatiketa lege jainkotiarretan eta giza legeetan; jainkotiarrak natural eta positiboetan; naturalak partikularren eta jendeen legeetan. Lege naturalak eta jainkotiarrak mugatzen dute lehenbizi askatasuna.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.

Gauza nabarmena baita lege jainkotiarrak ez direla gizonen adostasunetik sortu; ezta naturalak ere.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 188. orr.

Lege positibo jainkotiarren bitartez.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 193. orr.

Lege jainkotiar zibilak dei daitezke, Israel herriari, bere herri hautatuari, baitzegozkion.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 191. orr.

Ez dago legerik arrazoi naturaletik, hots, lege jainkotiarretik, kanpo.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 192. orr.

6 Jainkotar Komedia

Danteren Jainkotiar Komedia.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 58. orr.

Dante Alighieri, Jainkotiar Komedia, Infernua, XV. kapitulua, 65. eta 66. txatalak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 284. orr.

Hiru tomo idazteko asmoa zuen: lehen tomoan, Errusiako errealitatearen infernua erakutsi nahi zuen; bigarrenean, berriz, purgatorioa; eta hirugarrenean, azkenik, paradisua (Danteren Jainkotiar Komedia errusiar erara, nolabait esatearren).  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jainkotiar komedia (3)

lege jainkotiarrak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus